Parkez
Parkez espaloiak handitzeko sistema modular bat da, Behark Arkitekturak diseinatua, jendearentzako espazioak sortzeko esku-hartzeak egiteko. Alternatiba azkarra eta ekonomikoa da, moldagarria eta berrerabilgarria izateaz gain, hiri-espazioa hobetzeko eta pertsonei itzultzeko.
Lab
Eraikitze-sistema horretatik abiatuta esku hartze metodologia integrala garatu dugu (diagnostiko prozesu parte-hartzailea, esku hartze diseinua, exekuzioa eta probak).
Espazio publikoan esku hartzeko gida
ParkezLab garatzeko eta ezartzeko prozesu guztia eremu publikoan esku hartzeko eskuliburu batean jasota dago. Eskuliburu hau Parkez sistema ezarri nahi duten edo beren hirietako kaleak hobetzen esku hartu nahi duten administrazio publiko, gizarte- edo auzo-erakunde, komunitate edo eragile pribatu guztiei zuzenduta dago.
Bereziki interesgarria izan daiteke diagnosi prozesuak ireki nahi dituzten udalentzat eta hiri-hobekuntzako lankidetzako disposizio-prozesuak ireki nahi dituztenentzat. Alde horretatik, ParkezLabek proposatzen du administrazioaren, herritarren, ekimen pribatuen eta gizarte-erakundeen arteko harreman-modu berriak aztertzea eta aktibatzea, lurraldearen hobekuntzan, zaintzan eta kudeaketan berritzeko.
PARKEZlab Eusko Jaurlaritzak hautatu zuen, BAI+d+i programaren barruan, hiri-berroneratze integralari aplika dakizkiokeen proiektu berritzaileetako bat izateko.
PARKEZLab Bilbao Bizkaia Design Week jardunaldiak aukeratu zuen “mundua enpatiatik birdiseinatzen” atalean aurkezteko, sormen-sektoretik erronka hauetara – Zaintzak-osasuna, hezkuntza, mugikortasuna, ekoizpena, kultura, elikadura, energia… – Irtenbideak ematen ari diren gure inguruko proiektu profesionalen artean.
Bideo honetan ikusi dezakezue aurkezpena:
PARKEZLab sistema zure auzoan edo hirian martxan jarri nahi baduzu eta laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.