Kuna urbanizatzeko lankidetza-diseinua

 

Tailer horien helburua Kuna Gizarte Berrikuntzako Zentroaren kanpoko espazioa elkarlanean diseinatzea zen. Kunsthal diseinu eskolak diseinatutako altzari familia batetik abiatuta lan egiten dugu. Diseinuko taldea Bilbo Zaharreko herritar talde batek osatu zuen. Zozketa bidez aukeratu ziren eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin Aholku Batzordea osatzen dute. Talde horrekin bat egin zuten Kunako arduradunek, Kunsthalgo arkitektoak eta Bilboko Udaleko teknikariek, eta espazioaren beharrei eta etorkizuneko esku-hartzearen baldintza teknikoei buruzko beren ikuspegia eman zuten.

Eraikinaren kanpoaldera eraman litezkeen erabileren lehentasuna ezarri genuen, eta, amaitzeko, definitutako erabilerak esku-hartze zehatzen proposamen bihurtu genituen. Tailerraren emaitzak Kunsthalen arkitekto eta diseinatzaile taldeak inplementatuko ditu, laster Kuna irekitzeko.

Elkarlaneko diseinu-esperientziak, horiek bezalakoak, erabiltzaileen abilezia aitortzen dute, haien zuzeneko esperientzia hiri-diseinatzaile, -arkitekto eta -planifikatzaileen jakintza teknikoaren osagarri gisa ulertzen baitute.

NOIZ
2021
NON
Bilbao
TALDEA
Urbanbat, Kunsthal, Kunako Aholku Batzordea
SUSTATZAILEA
Kuna
LOTUTAKO ORRIALDEA
DESKARGA

Este trabajo no tiene descargas