About This Project
Pandemia garaian etxebizitzaren egoerari buruzko instalazio parte-hartzailea
Hainbeste bota zaitut faltan… istorioen narrazioa, datuen bistaratzea eta sorkuntza artistikoa batzen dituen proiektu bat da. Gailu parte-hartzaile baten bidez, 8 egunetan zehar Bilboko 8 barrutietatik ibili gara azterketa hau egin ahal izateko.
Martxoaren 21etik 28ra, Bilboko plazetan arkitektura iragankor bat jarri genuen, pandemia garaian bilbotarrek beraien etxebizitzetan faltan bota zutena ezagutzeko asmoz. Proiektu honen asmoa etxeak kolektiboki nola antzematen ditugun aztertzea da.
COVID-19k eragindako pandemia dela eta, etxeak modu erradikalean eraldatu behar izan dira modu intentsibo baten ekintza produktibo zein erreproduktiboez arduratzeko. Modu berean, etxerik gabeko pertsonak ikusezin izateari utzi diote.
Bakoitzak bere etxeari dagokionez duen pertzepzioari buruz galdetu genuen, berrogeialdian ezinbestekoak edota gutxienez beharrezkoak diran ezaugarriei begiratuta: argia, airea, kanpoaldeko espazioak (balkoiak, terrazak), internet, lan egiteko, kirola praktikatzeko, intimitaterako, atsedenerako, zaintzetarako, kulturarako etab.-etarako tokiak eta beste asko.
Beraien auzokidekin espazio komunak elkarbanatzeko prest egongo baziren ere galdetu genuen, eta espazio horiek ze ariketari lotuta egon beharko litzatezken.
Guztira 646 pertsonek parte hartu izan dute gure galdetegian, eta jasotako datuak honako grafikoetan irudikatu ditugu.
1º grafikoa
Datuek azaltzen dutenez, bilbotarrok pandemia garaian faltan bota dugun alderdirik handiena kirola praktikatzeko zein aisialdirako espazio bat izan da (%55-a), eta bigarrenik etxean kanpoaldeko espazio bat izatea.
Haurtasuna jolaserako espazio bat izatea faltan bota izan duen gehiena izan da, izan ere %70-eko umeek alderdi hau aukeratu izan dute.
Nerabeek intimitaterako espazio bat faltan bota dute.
Parte hartu duten %30-eko nagusiek beraien etxea primeran dagoela adierazi dute.
2. grafikoa
Barruti guztietan faltan bota izan dan alderdi nagusiena aisaldirako eta kanpoaldeko espazio bat izan da. ZORROTZAko distrituan %60ak balkoi edo terraza bat izatea faltan bota dute.
Ezer ere ez faltan bota duten distrituak Basurto (%17-a) eta Errekalde (%11-a) izan dira.
OTXARKOAGAko barrutiak etxearen eraikuntzarekin lotuta alderdi gehien falta bota duena izan da. Esate baterako, intsonorizazioari dagokionez Bilboren %21-ak alderdi hau faltan bota izan du; Otxarkoagan, ordea, %43-ak. Horrez gain, Otxarkoagako %17ak aireztapena faltan bota du, %10 gehiago hiri osoarekin alderatuta.
Argi naturalaren gabezia gehien faltan bota dutenak Basurto-Zorrotzan izan da, %27-ko biztanleek hain zuzen ere.
3. grafikoa
Inkestan parte hartu duten %93-ak beraien auzkideekinn espazio komun bat partekatzeko prest egongo liratekeela aitortu dute.
Espazio komun horren funtzioa aisialdirako eta kirolerako izatea adierazi dau %66-ak.
%50-ak zainketarako espazio-komun baten ideiarekin ados azaldu dira (hazkuntza eta pertsona nagusien zaintza), baita harremanetarako espazioarekin ere (txokoak, sukalde handia, egongela…).
Partaideen %32-ak esekitoki bat konpartituko lukete, %30-ak lanerako zein ikasketetarako eta %29-ak gonbidatuentzako gelak elkarbanatuko lituzkete.
4. grafikoa
Abandoko %100-ak espazio komun bat partekatuko lukete.
Uribarriko biztanleen gehienek ostera, ez lukete espaziorik elkarbanatuko, %17-ek baino ez.