Santa Klara Lab

About This Project

Zarauzko Santa Klara Kultur Etxea elkarrekin diseinatzeko prozesu parte-hartzailea

Zarautz erdian dagoen XVII. mendeko komentua da Santa Klara. Herriko eraikinik garrantzitsuenetarikoa da, bere kokapen, historia eta ondare balioarengatik, baita honi atxikitutako zelaiak eta Amalur Parkeak udalerriko parkeen artean zabalenetarikoak direlako.

Zarauzko Udalak, 2021 urtean, Santa Klara eraikina erosi zuen, Zarauzko ondare historiko eta arkitektonikoa gorde eta babesteaz gain, herriarentzat azpiegitura indartsu bat izan zedin.

Santa Klara kultura ekipamendu bat izango da, udalerriko pertsonen arteko topaketa erraztuko duen gunea. Hortaz, ikaskuntzarako, sorkuntza artistikorako, eta esperimentaziorako guneak esleitu daitezke, pertsonek kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa bizi ahal izateko. Santa Klara ekipamendu kultural bihurtzea buruan izanda, kultur zentro honen nolakotasuna definitzea izan da hurrengo pausoa, honen arabera arkitektura proiektua, programazioa, kudeaketa plana… garatzeko.

Zeregin honetan, eraikinaren ezaugarriak eta egungo egoera aztertu ditugu; eraikinaren espazio fisikora egokitutako proposamen bideragarri bat planteatzearren. Aldi berean, zentroaren izaeraren inguruan hausnartu gara. Santa Klara nola bizi eta esperimentatu nahi den zehaztea, kultur programazio eta zerbitzuei lotutako proposamenak buruan izanda betiere. Zentroaren izaerak, honen programa, ekipamendu eta kudeaketak definitzeko gidalerro gisa balioko du.

Horregatik, Zarauzko Udalak ‘Santa Klara LAB’ ekimena abian jarri zuen, Santa Klara komentua osatzen duten eraikinen etorkizunaren inguruan herritarren eta kultur eragileen iritziak eta ideiak jasotzea helburu zuen parte-hartze prozesu irekia. 2023ko abuztutik irailera bitartean igaro den parte-hartze prozesua izan da. Prozesu honen helburua ekipamenduaren erabileren eta programen zehazketan aurrera egitea da. Era berean, eraikinaren mugak eta aukerak azaltzeko balio izan du prozesu hau, izan ere,nahiko mugatuta dago eraikinean egin daitekeen esku-hartzea. Eraikinaren aukerak lurreratzea garrantzitsua da etorkizun posibleak irudikatu ahal izateko.

 

Santa Klara-ko komentua. Argazkia: Cristina Pedrosa

Lekua

Zarautz

Data

2023

Bezeroa

Zarauzko udala

Kategoriak

Arkitektura, Parte-Hartzea

Category
ArPa