URBANBATfest 2019

About This Project

Hiri produktibotik dimentsio anitzeko hirira

 

Hainbat hamarkadatan industrializazioa bizi ondoren, gure hiriak –beren dimentsio fisikoetan eta lege-dimentsioetan– produktibitatera bideratutako lekuak dira. Salgaiak bana daitezke, merkataritza-jarduera baten publizitatea jarri edo lanera gidatzen joan daiteke hirietan, materialki eta modu nahiko erraz eta egunerokoan. Jarduera horiek erregulatzen dituzten arauak daude, jarduera horiek egitea ahalbidetu eta, are, egiten laguntzen digutenak eta nola, noiz eta non egin behar ditugun esaten digutenak. Arau horiek norbanakoaren eskubidearen eta interes kolektiboaren arteko oreka bilatzen dute.

Jarduera produktiboek izan duten pribilegio-egoerak bultzatuta, produktibitateari laguntzen dioten norbanako gisa definitu dira herritarrak.Beren lan-dimentsioaren arabera bereizten dira herritarrak (enpresariak edo langileak, profesionalak edo funtzionarioak). Herritarren ezaugarri biologikoak (adina, gaitasun kognitiboa edo egoera fisikoa) eta subjektiboak (afektuak, afekturik eza edo gogo-aldarteak) ez dira kontuan hartzen hiria eratu, diseinatu, arautu eta gobernatzen denean. Ukapen hori ez da maila praktikoan bakarrik gertatzen: arazo nagusia ez da bakarrik hiria erabiltzeko zaila dela gaizki ikusten duten edo estresa ondo jasaten ez duten pertsonentzako. Sozializatu eta normalizatu egin da herritarren dimentsio biologiko eta subjektiboen ukapena, printzipio kultural eta, batez ere, politiko bihurtzeraino.

Gure hiriak produktibitatearekin lotuta ez dauden jardueretako ingurune areriotsuak dira: pixka bat lo egiten saiatzea, zerbitzu bat erabiltzea, ur garbia ordaindu gabe edatea, kutsatu gabeko airea arnastea, kontsumitu gabe dibertitzea edo haurtxo batekin egun euritsu batean busti gabe paseatzea balentria handia da gaur egungo hirian. Jardunbide horiei begira arautzeko interes txikia izan da. Jarduera horiekin zerikusia duten arauak daudenean, horiek debekatzea edo mugatzea izan ohi dute helburutzat.

Historian zehar, oparitzen diren edo merkatu-baliorik gabe ematen diren eginkizun ugari egin dute emakumeek, ugaltze-jarduera deritzenak; jarduera horietan, erabakigarriak dira alderdi biologikoak eta subjektiboak. Emakumeek, ordain ekonomikorik espero gabe beste batzuk artatzeaz gain, arau bidezko erakundeen edo enpresen zaintzarik gabe egin dute. Horrek kapital bakarra sortu du, sozialki eta kulturalki oso aberatsa, baina tradizioz ikusezina eta antolatu gabea dena: zainketen ondarea. Askotariko jarduera ugari sartzen da zainketa-jardun horren barruan: atseden-beharra asetzea, osasuna zaintzea, intimitatea zaintzea, gozamena sentitzea, higienea, jolasa eta afektua, etab. Jardunbide horiek eta beste batzuek hiriak osatzen dituzten bi egitura nagusiak mobilizatzen, zalantzan jartzen eta desafiatzen dituzte: etxeetako espazioa eta espazio publikoa, hiria etxea bailitzan jardutea eragiten duen –eta alderantziz– bategite adostailea ezarriz. Halaber, norbanakoaren gorputzarekiko arreta eta hiria (bir)naturalizatzeko beharra batzen dituzte.

Tokia

Bilbo

Data

2019

Bezeroa

Autoekoizpena

Kategoriak

Arkitektura, Hira, Kultura, Pedagogia

Category
ArPe, CIPe, CUPe, Pe