URBANBATfest 2012

About This Project

Elkarbizitza guneak

 

Zer ekarpen egin dezakegu arkitekturatik gizarte bidezkoago eta askeago bat lortzeko? Herritarrek eta arkitektoek nola egin dezakegu elkarlana elkarbizitzarako eremuen plangintza eta (berr)eraikitzea egiteko? Diseinatu eta eraiki al daiteke hiria partekatutako sormenaren logikarekin? Zer zeregin izan dezake arteak horrelako prozesuetan. Zer egin dezakegu hirien garapenerako hipertokiko ekintzen bidez?

Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatzen da BAT. Gogoeta eta ekoizpena elkarlanean eta taldean egiteko tokiak sortzearen beharra aztertzen du, modu horretan gure mundu hondatu honetan beste aukera batzuk aurkitzeko, bizikidetzarako eremuak planifikatuz eta (berr)eraikiz.

Zertan datza?

Programa teoriko-praktiko bat da BAT. Arkitektoen, hirigileen eta hiri-aktibatzaileen lanari eremu bizigarriagoak (berr)eraikitzen lagunduko duten tresnak eta proiektuak bilatzearen aldetik begiratzen dio. Ibilbide honetan, esperientziak eta praktikak hibridatu eta aldatu egiten dira bidean diseinatzaileekin, artistekin, soziologoekin, garapenerako elkarlanerako eta komunitateko lanaren eragileekin eta abarrekin topo egiten dutenean, hiriari buruz ikuspegi y partekatutako esperientziak sortzen baitira.

Nori zuzenduta dago?

Programa honen helburua praktika hauetako batzuk herritar guztiei (erre)produzitzea eta hurbiltzea da; batez ere eraikuntzan eta hirien garapenean interesa duten horiei: arkitektoak, hiri-aktibatzaileak, soziologoak, antropologoak, artistak, kazetariak, ekintzaileak, garatzaileak, kulturako eragileak, irakasleak eta abar. Hiria guztiona da eta guztioi dagokigu eraikitako eremuak eta hiriko ingurumena hobetzen eta babesten parte hartzea.

Tokia

Bilbo

Data

2012

Bezeroa

Autoekoizpena

Kategoriak

Arkitektura, Hira, Kultura, Pedagogia

Jaialdiaren laburpena

Category
ArPe, CIPe, CUPe, Pe