Lokala Sestaon

About This Project

Txabarri auzoko beheko solairuetan erabiltzen ez diren lokaletan “etxebizitza hedatuaren” ereduak aktibatzeko proiektua.

 

Lokala Sestaon, beheko solairuetan erabiltzen ez diren lokalen aukerak aztertzea du helburu,  etxe eta komunitate-erabileretarako hedadura gisa.

Proiektua “Etxebizitza hedatua. Hiri-bizitza biziberritzeko formulak ” ikerketan du oinarria. Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Eraikal programaren laguntzari esker egin genuen. Programa honen helburua da Euskadiko bizitegi-eraikuntzan berrikuntza bultzatzea, klima-aldaketaren aurkako borrokan, gizartearen digitalizazioan eta bizi-kalitatea handitzen laguntzeko. Azterlan honetan, bizitzeko eredu berriei buruzko ideiak eta proposamenak eskaintzen ditugu, gure udalerri gehienetan aurkitzen ditugun erabilpenik ez duten lokal kopuru handia berraprobetxatuz. Hiri-paisaia hau etsaia eta ez-segurua suertatzen da, alde batetik, merkataritza-jarduera galde delako eta, bestetik, kaleko bizitza publikoa murriztu delako. Hiriko zero kotan, erabilerarik gabeko espazio itxiak kateatzeak kaleetako eta plazetako jarduera-galerarekin lotutako arazoak areagotu baino ez ditu egiten.

Sestaoren kasuan, arazo horri Udalak eta Sestaoberrik, udalerria biziberritzeko enpresa publikoak, sustatzen duten Txabarri SestaON Bizi programaren bidez heldu diote.

Lehenengo urratsa hirian hutsik dauden lokalen egoerari buruzko diagnostiko parte-hartzailea egitea izan da. Azterketa sakona izan da, eta haren jabetza, kokapena, tamaina, forma, aurretiko erabilera, kontserbazio-egoera, argitasuna, espazio publikoarekin duen harremana eta abar aztertu ditugu, erabiltzeko aukerak pentsatzeko.

Lehen azterketa horren ondoren, “etxebizitza hedatuan” definitzen diren 6 erabilera-kategoriak ezartzeko modua aztertu genuen: telelanaren espazioa, zaintza- eta harreman-espazioak, aisialdirako eta kirolerako gunea, ikuztegia eta esekitokia, objektuak biltegiratzea, konpontzea eta trukatzea, satelite gela.

Lehen diagnostiko horretan, kontsulta-aldi bat ireki da, aktiba daitezkeen lokaletarako erabilera-komunitate bat osatzeko interesa izan dezaketen gizarte-erakundeak  hautemateko. Erabilera-komunitatea espazioa erabiltzeko, kudeatzeko eta mantentzeko konpromisoa hartzen duten pertsonen eta erakundeen taldea da. Horretarako, bigarren diagnostiko bat egin da, Sestaoko elkarte soziokulturalen ezaugarriak eta espazio-beharrak ezagutzeko balio izan duena (espazio-kategoriak, erabilgarritasuna, tamainak, egiten dituzten jarduera-motak eta partekatzeko aukera).

Diagnostiko horren ondoren, lokal publikoen lagapena eta kudeaketa partekatua ahalbidetzeko eta udalerri osoko titulartasun publikoko lokalen egoerari buruzko datu-base bat eguneratzeko esparru juridiko bat sortzeko beharra berretsi da. “Etxebizitza hedatuaren” eredua aukera bat izan daiteke espazio partekatuen erabilera errazteko eta sustatzeko, denboran eta espazioan hobeto aprobetxatuta egon daitezen eta, ondorioz, baliabideak eta inbertsioak aurreztu daitezen.

Sestaoko Txabarri auzoko beheko solairuko lokalen erabilera-planoa

Sestaoko Txabarri auzoko beheko solairuko lokalen erabilera-planoa

"Etxebizitza hedatu" gisa aktiba daitezkeen lokalen hautaketa

“Etxebizitza hedatu” gisa aktiba daitezkeen lokalen hautaketa

HAPOrekin bateragarriak diren erabileren matrizea

HAPOrekin bateragarriak diren erabileren matrizea

Kultura-elkarteen premia espazialak kategorizatzea eta kuantifikatzea

Kultura-elkarteen premia espazialak kategorizatzea eta kuantifikatzea

Tokia

Sestao

Data

2023

Bezeroa

SestaoBerri

Kategoriak

Arkitektura, Hiria, Parte-Hartzea

Category
ArPa, CIPa, Pa