Kalea eginez!

About This Project

Hiri-laborategi bat hiritar laborategien esperientzia hasi berrian oinarritzen den gune bat da; hiritar laborategiak, ezagutza desberdinak eta askotariko espezializazio-mailak dituzten pertsonak elkarrekin proiektuak garatzeko edo erronkei aurre egiteko elkartzen diren lekuak dira.

Laborategi horiek topaketa-bideak ireki eta bitartekaritza-tresnak erabili nahi dituzte hiria hobetzeko gai diren ideiak gauzatzeko, alderdi interesdunak parte hartzeko prozesuen muga klasikoak gainditzen dituzten hainbat formatutan elkartzeko aukera eskainiz. Ikasteko eta produzitzeko guneak dira, non alderdi guztiek elkarrengandik ikasiko duten hiriaren kudeaketan gero eta konplexutasun-maila handiagoak onartzeko.

Premisa hori abiapuntutzat hartuz, KALEA EGINEZ! laborategian Bilboko Goialdeko Auzoetako bizitzan inplikatutako hainbat kolektibo, elkarte, erakunde eta pertsona bildu genituen, guztion artean lurraldea hobetzeko irtenbideak bilatzeko.

Trantsizioko Lurraldeei, Kultura Eraldatzaileari eta Hirigintza Taktikoari buruzko hiritar laborategia Bilboko goialdeko auzoetan.

2.1. Lurraldea

Bilboko goialdeko auzoen testuinguruak oso une interesgarria eskaintzen zigun honelako prozesu bat irekitzeko. 2016. urtean Bilboko Udala eremu horretako 2016-2019 aldirako ekitaldien agenda diseinatzen ari zen. Eta horretarako, kontsulta-topagune bat ireki zuen.

Tokiko administrazioaren planaren ardatzetako bat, eremuaren garapen ekonomikoa sormen-industriei eta kontsumo-aisiari lotzea da. Kultura azken hamarkadetan garapen ekonomikoko eta hiri-berroneratzeko prozesuetan estrategia garrantzitsuenen zati dela egia den arren, hori batez ere egin du aisiaren eta entretenimenduaren kulturaren sustapena oinarritzat hartuz, eta globalizazioko eta lurraldearen eraldakuntzarako tresna indartsu bihurtu da, tokiko paisaian, ingurumenean, ekonomian eta kulturan inpaktu handia eraginez.

URBANBAT hirigintzako eta gizarte-berrikuntzako festibalak 2016ko edizioan eskaintzen zigun esparrua aprobetxatu nahi izan dugu politika eta eragile kulturalek hiriaren testuinguruaren barruan garapen jasangarrian laguntzeko moduari buruzko debatea sortzeko, kontuan izanik kulturak ezin dituela soilik etekin ekonomikoak sortu, izan ere, tresna indartsua baita portaera-ereduak aldatzeko komunitate-eremuan, kohesio soziala sortuz helburu kolektiboak eta indibidualak sustatzeko. Tokiko testuingurua eraldatu nahi da ekonomiaren, ingurumenaren, hirigintzaren eta gizartearen alorreko aldaketa orekatua lortzeko.

2.3. Auzoa pertsonekin diseinatzea

GaneraURBANBAT festibalaren 5. edizioak hiriguneak pertsonekin elkarlanean diseinatzea sustatzen duen Creative Europe programaren Human Cities europar proiektuarekin lotura bat ezartzen zuen. Bere helburua pertsonak hiriaren baterako sorkuntzan inplikatzeko prozesua aztertu, probatu eta inplementatzea da, egungo Europan hiriaren eskalari aurre egiteko. Hiri-diseinurako proposamen hori aberastu egiten da laborategietan egindako esperimentazioaren, ezagutza trukatzeko tailerren, erabiltzailearen esperientziaren, eredu-ezarpenaren, eta proba eta errorearen metodoaren bitartez, Europako hiri-lurraldeen barruan emaitza jasangarriak ebaluatzeko eta praktikan jartzeko xedez.

Laborategia Wikitoki-Elkarsorkuntzarako laborategian egin zen, ColaBoraBora eta Civersity (UPV-EHU) erakundeekin lankidetzan, eta hiru modulutan garatu zen hainbat lan-formaturen bitartez: aurkezpenak, beste lurralde batzuetako esperientziak, tokiko proiektuen bateratze-lana, eta auzorako hobekuntzak proposatzen dituzten ekintza zehatzen esperimentazioa eta eredu-ezarpena.

4.1. 4.1. I. MODULUA | TRANTSIZIOKO LURRALDEEN EREDUAK, KULTURA ERALDATZAILEA ETA HIRIGINTZA HERRITARRA.

Lehen modulu honetan, alde batetik, hasi ginen laborategian izena emanda zeuden pertsonak ezagutzen, baita pertsona horiek auzoari lotuta zeuden proiektuak eta euren nahiak eta itxaropenak ere, elkarri ezagutzeko eta elkarrekin lanean hasteko.

Bestalde, denbora-tarte batez 5. URBANBAT Festibalaren esparruan laborategiak oinarri zituen hiru ardatzei buruz trebatu ginen: trantsizioko lurraldeak, kultura eraldatzailea eta hirigintza herritarra. Horretarako, jende guztiari irekitako hainbat hitzaldi antolatu genituen, eta laborategiaren helburuak partekatzeko eta hainbat adibide eta erreferentziarekin bere esparru kontzeptuala ezartzeko baliagarriak izan ziren:

4.1.1. TRANTSIZIOKO LURRALDEAK I Ana Huertas

Trantsizioko lurraldeak, trantsizioko komunitate edo hiri gisa ere ezagutzen direnak, klima-aldaketak, petrolioaren produkzio gorenak, hirigintza neurrigabeak eta ezegonkortasun ekonomikoak eragindako kolapso sozialaren aurkako erresilientzia soziala sortu nahi duten proiektu herritarrak dira.

Ana Huertas trantsiziorako eta permakulturarako bideratzailea da, garapenerako nazioarteko lankidetzan teknikaria eta nekazaritza iraunkorrean prestatua CEDEM zentroan eta Plymoutheko eta Montpellierreko unibertsitateetan. Trantsizioko prestatzaile ofiziala da, Red de Permacultura Íbera sarearen ECOLISEko eta Red de Transición [RedT] sareko kidea; trantsizio-sarea irabazi-asmorik gabeko proiektua da, askotariko pertsonek osatua. Batetik, Espainiako Estatuan trantsizio-mugimendua ikustarazi eta dinamizatu nahi du pertsona talde horrek, eta, bestetik, toki-ekimenak babestu eta elkarren artean eta Nazioarteko Trantsizio Sarearekin lotu.

4.1.2. KULTURA ERALDATZAILEA | Txelu Balboa

Jakin-mina daukan gizarte bat gizarte proaktiboa, sortzailea eta irudimentsua da. Onartzen duena eta aniztasuna nahi duena. Ematen dizkioten ereduak kontsumitzeaz gain, bere kontakizuna eta bere subjektibotasuna sortzen duena. Kulturak ‘gene aktibo’ hori garatzen laguntzen du. Ezinbestekoa, bestalde, aldaketa bat lortzeko; aldaketa hori ez baita zerbait gertatzen denean hasten, baizik eta ‘horretan hasten zarenean’.

Txelu Balboa AMASTÉ arte-galeriako kide da abian jarri zenez geroztik eta orain ColaBoraBora eta WikiTokiko kide ere bada. Betidanik saiatu da kultura-jardunen mugak elkarrekin lotzen eta muga horiek hezkuntza hedatura, ekoizpen sozialaren eta erreprodukzio sozialaren moduetara, antolamendu kolektiboko sistemetara edo garapen komunitariora hedatzen. Aditua da errazte-prozesuetan eta elkarlaneko metodologietan, hots, lankidetzan, teknologia bigunetan, prokomunean, adimen kolektiboan eta jarduneko komunitateetan eta lantaldeetan gauzatutako baterako sorkuntzan oinarrituta dauden metodologietan

4.1.3. HIRIGINTZA HERRITARRA I Domenico Di Siena

Lurraldearen Berrikuntza Zibikorako eta lankidetzan eta sormenean oinarritutako berraktibaziorako hurbilketa, tokiko kultura-eragileek herritarrekin eta beste tokiko eragile batzuekin sinergian funtsezko zeregina bete duten azterlanen hainbat kasuren azalpena baliatuz.

Domenico Di Siena Civic Designerra eta ikertzailea da; URBANOHUMANO enpresaren fundatzailea, baita CivicWisenazioarteko komunitatearen fundatzailekidea ere. Lankidetzako hirigintzan, lurraldeari aplikatutako adimen kolektiboko prozesuetan eta berrikuntza zibikoko prozesuetan dihardu komunitate horrek. Domenicok toki-agintariekin, erakundeekin, unibertsitateekin eta herritarrekin dihardu adimen kolektiboko prozesuak sustatzeko. Irakasle gonbidatua Europako eta Hego Amerikako hainbat zentro kultural eta ekonomikotan.

4.2. II. MODULUA | TOKIKO PROIEKTUAK, PERMAKULTURA ETA LANKIDETZA-DISEINUA.

Bigarren moduluan permakulturaren diseinu-printzipioetara hurbiltzen gara, parte-hartzaile bakoitzaren proiektu soziokulturaletarako nahiz auzoko hobekuntza-proposamenetan aplikatzeko diseinu-tresna gisa barneratzen hasteko asmoz.

Permakulturaren etikan eta printzipioetan sakontzeko David González izan genuen lankide.
Para introducirnos en la ética y los principios de la permacultura contamos con la presencia de David González.

4.2.1. PERMAKULTURAREN DISEINU-PRINTZIPIOAK I David González

Permakultura nekazaritza, gizarte, politika eta ekonomia arloko diseinurako printzipio-sistema bat da, ekosistema naturalaren eredu eta ezaugarrietan oinarritzen dena. Adar asko ditu, hala nola: diseinu ekologikoa, ingeniaritza ekologikoa, ingurumen-diseinua, eraikuntza, arkitektura jasangarriahttps://es.wikipedia.org/wiki/Sostenibilidad eta ekosistema naturaletatik modelatutako automantentzerako eta nekazaritza-sistemak. Prozesu sozialen diseinura lekualda daitekeen sistema ere bada.

David González sistema permakulturalen diseinugilea eta zoruen birsorkuntzan aditua da. Permakultura Sozialean bideratzailea. Kooperatibista da hirigune eta landaguneetan proiektu jasangarriak diseinatzen eta birsortzen diharduen Sustraiak Habitat Design Koop kooperatiban, etaIraun Permakultura Elkartearen sortzaileetako bat. Red de Permacultura Ibera sareko eta Agricultura Regenerativa Ibérica erakundeko kide da.

Hitzaldi horretan azaldutakoaren ondoren hausnarketa- eta azterketa-lana egin genuen, printzipio horiek gure proiektuetan zein neurritan aplikatzen ari ginen jakiteko eta gure auzoetarako hirigintza-hobekuntzak proposatzeko garaian ere diseinu-sistema hori inplementatzeko eragozpenak eta posibilitateak aztertzeko..

4.3. III. MODULUA | ESPAZIO PUBLIKOAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMENAK

Aurreko saioetan ikasitakoa eta ateratako ondorioak abiapuntutzat hartuz, Bilboko goialdeko auzoetako espazio publikoan etorkizunean egingo diren esku-hartzeak gidatuko zituzten hainbat gomendio egiteko eta jardun instituzionalen planera proposamen gisa bideratzeko erabakia hartu genuen.

Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen saio estrategikoetan ikusitako hirigintza-beharrizanak izan genituen abiapuntu. Auzoko talde eta kolektibo soziokulturalei eta auzotar guztiei oro har irekitako parte hartzeko prozesu batean bildutako hainbat eskaera.

Hirigintza-arloko eskaera horiek hautatu eta 4 gai-ardatz handitan taldekatu genituen, eta ondoren eskaera horiek gomendio zehatz bihurtu genituen:

ESPACIO PÚBLICO y GÉNERO

Reivindicaciones relacionadas con asuntos de género (usos de la calle, masculinización, seguridad, espacios propios…).

ESPAZIO PUBLIKOA eta GENEROA

Genero-gaiei lotutako aldarrikapenak (kalearen erabilerak, maskulinizazioa, segurtasuna, espazio propioak eta abar).

ESKARIAKEKINTZEN PROPOSAMENA
Emakumeen aldetik kalearen okupazioa lantzea, oso maskulinizatuta baitago (erabilerak eta ohiturak). Esku-hartze puntual eta sinboliko bat bezala plantea daiteke.Espaloiak zabaltzeko eta irisgarritasuna hobetzeko obrak amaitzea.
Emakumeentzako espazio propioak eta seguruak sortzea.
FEspazio publikoen normalizazioa erraztu eta lantzea, batez ere emakumeek espazio horiekiko sarbide efektiboa izan dezaten (jarduera planifikatuak, instalazioak hobetzea parkeetan, kanpoko terrazak eta abar).Emakumeentzako espazio propioak eta seguruak sortzea.

ESPAZIO PUBLIKOA eta ANIZTASUNA

Espazio publiko anitza eta inklusiboa eraikitzearekin lotutako aldarrikapenak (belaunaldien artekoa, kulturen artekoa eta abar).

ESKARIAKEKINTZEN PROPOSAMENA
Auzoan bizimodu atsegina denari buruzko ikuspegi ugari.“Hiri adeitsuaren” definizio bat adostea auzo osoarekin (*** zalantza dut).
Plazak dinamizatzea eta elkarbizitzari eta errespetuari lotutako balioak sustatzea.
Gure auzoetan bizi diren pertsona desberdin guztien arteko harremana hobetzea: jatorri desberdinak, giro desberdinak, adin desberdinak eta abar. Aniztasuna sustatzeko ikuspegiarekin eta aldi berean auzo- eta -komunitate-identitatea bultzatuz lan egitea.

ESPAZIO PUBLIKOA eta PARTE-HARTZEA

Bizilagunek euren auzoaren eraikuntzan parte har dezatela eskatzen duten aldarrikapenak (espazio publikoaren erabilera eta kudeaketa, bitartekaritzarako/solaskidetzarako espazioak, dinamizazioa eta abar).

ESKARIAKEKINTZEN PROPOSAMENA
Auzotarren zuzeneko parte-hartzea duen espazio bat irekitzea, oinezkoentzako bihurtu behar diren espazioak eztabaidatu eta planifikatzeko
Auzotarrentzako espazio bat sustatzea leku fisiko batean eta pertsona guztiei irekia, auzoetan, hiri-espazioetan, ekipamenduetan, auzotarren komunitateetan, espazio publikoen erabileran eta abar dauden premiak, arazoak eta gabeziak detektatzeko.
Mariaren Bihotza plaza espazio zentral gisa dinamizatzea: biziberritzea ikuspegi komertzial eta sozialetik, lonjekin eta abar Benetan biltzeko gune bat izan dadin.
Ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako eredu ekonomikoa. Nola gauzatu daiteke ideia hori hiri-garapen jasangarriarekin?

ESPAZIO PUBLIKOA eta HIRIGINTZAKO ESKU-HARTZEA

Mugikortasunari eta espazioetarako sarbideari lotutako gaiak kontuan hartzen dituzten eta mota desberdinetako azpiegitura-obrak eta/edo -aldaketak ekartzen dituzten aldarrikapenak (mugikortasuna, erabilera-aniztasuna, irisgarritasuna, berrerabilera, birgaitzea, oinezkoentzako bihurtzea, oztopoak ezabatzea, interkonexioa, ekipamenduak, garbitasuna eta abar).

ESKARIAKEKINTZEN PROPOSAMENA
Auzoek espazio fisiko oso desberdinak eta deskonektatuak dituzte, eta beraz, espazioen atomizazioa ezabatzeko lan egin behar da.
Mugikortasuna eta garraio publikoa eta hiriaren gainerakoarekin dituen konexioak hobetzea, lehendik ondo aztertu ondoren.
Hutsik dauden etxebizitza eta lokalen parkea auzoen biziberritzearen zerbitzura mobilizatzea.
Gutxi erabiltzen diren azpiegiturak eta erabilera-eskari handia.jaiegunetan, asteburutan, oporretan eta abar espazio publikoak irekitzea eta ekipamenduak (ikastetxea, auzo-etxea eta abar) eskuragarri izatea.

4.3.1. BILBOKO GOIALDEKO AUZOETAKO ESPAZIO PUBLIKOAN ETORKIZUNEAN EGINGO DIREN ESKU-HARTZEETARAKO GOMENDIOEN GIDA

Prozesu horren emaitza eskaera horiek kontuan hartzen dituen gomendioen gida bat da. Gida partziala eta amaitu gabea da, laborategian parte hartu dutenen subjektibotasunak eta garatzeko izandako denbora-mugapenak ezinbestez baldintzatzen dutena. Hala eta guztiz ere, balio handiko gida da, lankidetza-lanaren eta adimen kolektiboaren emaitza. Aldatu eta aberastu daitekeen dokumentua da, gure auzoak eraldatzeko giza eskalara egokituta dauden eta jasangarriagoak diren irizpideak ezartzen jarraitzeko aukera emango duena. Administraziora ere bidali diren hainbat jardun-proposamen, bertan balioesteko eta 2016-2020ko jardunen agendan kontuan izateko.

Gomendio bakoitzarekin batera munduko hiri batean lokalizatutako adibide praktiko bat gaineratzen da. Etorkizuneko esku-hartzeetarako inspirazio gisa baliagarriak izan daitezkeen eta gida honek biltzen dituen proposamenak gauzatu daitezkeela frogatzen duten adibideak dira.

4.3.2 ESPAZIO PUBLIKOAN EGITEKO ESKU-HARTZEETARAKO EREDUAK

Azkenik, ariketa praktiko bat egin genuen espazio publikoan egin beharreko esku-hartzeak diseinatzeko, Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundeak antolatutako lan-saioetan ikusitako hirigintza-beharrizanetako batzuk ikusgai egiteko eta horietan egin beharreko hobekuntzaren bat proposatzeko esku-hartzeak, alegia.

1. proposamena: BIZIKIDETZAREN MAHAIA

Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan Bizikidetzari buruzko Herritarren Mahai bat sortu nahi da. Plaza horretako bizikidetza-arazoak lantzeko mahai bat, gatazkan identifikatutako eragile guztiak bertan egonik. Mahaiaren helburua egiazko diagnostiko bat egitea eta denboran zehar esku hartzeko proposamen zehatzak egitea da. Mahaia plazan bertan garatzea proposatzen da, arazoa ikusgai gera dadin, eztabaida eztabaidagune horietara bertaratzeko ohiturarik ez duten pertsonengana hedatzeko eta plaza bizikidetzaren aldeko jarduera batekin okupatu ahal izateko.

2. proposamena: EMAKUMEEN ETXE MUGIKORRA

Etxe-itxura eta gurpilak izango dituen egitura modular txiki bat eraikitzeko proposamena, Bilboko Goialdeko Auzoetan barrena ibiltzeko. Etxeak gailu mugikor bat bezala funtzionatuko du eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalan barrena ibiliko da “Emakumeen Etxea” proiektuari buruzko azalpenak emanez, proiektuari gaineratu ahal izango zaizkion iritziak eta ekarpenak bilduz, eta proiektua nabarmen hedatu dezaketen komunikabideen arreta erakarriz.

3. proposamena: INFORMAZIO-PANEL INTERAKTIBOAK

Bilboko Goialdeko Auzoetako leku esanguratsutan ezarriko diren 10 panel diseinatzea, leku horretako ondare materialari eta immaterialari buruzko informazio erabilgarria, eguneratua eta historikoa eskainiz. Era berean baliagarriak izango dira bisitariek unean bertan egindako ekarpenak jasotzeko kartel horietan ipinitako arbelen bitartez, ezagutzaren bitartez auzo-kontzientzia sortzeko asmoz.

4. proposamena: PARTYcipa

Parte Hartzeko Bulego Mugikor bat sortzea. Bulegoa olana zabalgarri handi baten gainean margotuta egongo da eta auzoko edozein lekutara lekualdatu ahal izango da, bertan lanean diharduten kolektiboek edota edozein bizilagunek proposatzen dituzten gai interesgarriei buruzko parte hartzeko prozesuak aktibatzeko espazio publikoan.

Hiritar laborategiko lehen esperientzian sortu ziren esku hartzeko proposamenetatik abiatuta, bigarren zati bat planteatu genuen, esku hartzeko konponbide sortzaile horietako batzuk espazio publikora eramateko. Hala, detektatutako premietako bi lantzea erabaki genuen: batetik, Bilbo Zaharra esaten diogun gunean sartzen diren hiru auzoak —Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala— lotzeko beharra, oinezkoen ibilbide bat eginez. Eta, bestetik, emakumeek auzoen garapenean izaten duten eginkizun garrantzitsuari balioa ematea, espazio publikoa bereziki maskulinizatua duten auzoak diren aldetik emakumeen eginkizun hori ikusezin bihurtua baitago, eta guk ikusgai jarri nahi genuen..

Horretarako, laborategia honela egituratu genuen:

1. zatia: Hitzaldiak: memoria, generoa eta espazio publikoari buruzko esperientziak

Deialdi ireki baten bitartez, laborategira auzoaren identitatearekin —bereziki, emakumeen memoria berreskuratzearekin eta lurraldeari lotutako oroimen kolektiboari buruzko arte publikoko proiektuekin— lotutako esperientzia edo proiektuak ekarri nahi zituzten pertsonak bildu genituen.

Deialdi horretatik abiatuta, hiru aurkezpen egin ditugu, eta hemen aurkituko duzue haiei buruzko informazio gehiago: *(hitzaldietan sartzeko hiperesteka)

– 40 URTEZ AUZOAN BARRENA | Celina Pereda

– GOIALDEKO AUZOETAKO EMAKUMEEN ALBUMA | Savina Lafita Solé eta Ainhoa Resano Melado

– LURRALDEETAKO MEMORIA BIZIAREN INTERPRETAZIO ARTISTIKOAK | Sergio García Bayón

2. zatia: Bisitaldi gidatua: Auzoko emakumeen istorio ezkutuak. I Bisitaldi gidatua

Hiru auzoetan barreneko bisitaldi gidatu batean, historian zehar emakumeek hiriko eremu horretan garatu duten lana azaldu zen, baita eremuaren garapen ekonomiko eta soziala ere.

3. zatia. Zer duzu kontakizun?

Laborategiaren atal honetan, auzoko emakumeen historien gainean gogoeta egin behar izan genuen, espazio publikoan ikusgai jarri nahi genituen historiak hautatzeko. Horretarako, laborategi honetan parte hartu genuenok bertako 10 artistaren laguntza izan genuen, historia horiek aintzat hartu, eta hiru auzoetan barrena sakabanatutako beste hainbeste pertsianatan marraztu zituztenak.

4.zatia: Ibilbideak

Tailerraren azken zatian, hainbat ibilbide diseinatzen aritu ginen. Hiru auzoak (Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala) lotu behar zituzten ibilbide horiek, eta, horrez gain, auzoko emakumeak irudikatzen zituzten hamar pertsianen aurretik igaro.

Pablo Maga Garridok lagundu zigun ibilbide horiek diseinatzen. Pablok proposatu zigun bide horiek bere “Ondorioak dituzten paseoak” proiektuan oinarrituta egitea; hitzen bitartez bide bat deskribatzen dute ibilbideek, kaleetan barrena. Mapa lerro gisa erabiliz eta GPS erregistroko aplikazio mugikor baten laguntzarekin, letrak eta hitzak osatzen ditu jasotako ibilbideak, oinez aurrera egitean etxe-uharteak inguratuz, hesiak saltatuz edota parkeak zeharkatuz nabarmentzen direnak.

Azken emaitza honako hau izan zen: batetik, 10 esku-hartze artistiko burutu ziren hiru auzoetan sakabanatutako beste hainbeste pertsianaren gainean, emakumeek Bilboko eremu horren garapenari egindako ekarpena nabarmentzeko, eta, bestetik, auzo horiek lotzen dituzten 4 ibilbide diseinatu ziren, lurraldearen gainean mezu positiboak poetikoki trazatuz..

Lekua

Bilbao

Data

2017

Bezeroa

Autoproducción

Kategoriak

Hiria, parte-hartzea, kultura

Category
CIPa, CUPa, Pa