URBANBATfest 2015

About This Project

Alterotopiak

 

UrbanBATen 2015eko edizioan, arreta ikusiezinean jarri ondoren, pixka bat gehiago gerturatuko gara, ia ikusten ez den horri zehatz erreparatzeko. Gure hirietan dauden pitzaduretan, zirrikituetan, ertzetan, mugetan, hutsune anomaloetan ipini nahi dugu arreta. Alterotopiak esploratzea dugu xede, alegia, Petcou Ck eta Petrescuk L’atelier d’architecture autogérée-ko “Actuando en los Intersticios”-en aipatzen dizkiguten zirrituak; horietatik abiatuta, zenbait alternatiba eraikitzen dira gero eta kapitalismo landuagoaren hirigintza-programa ezaugarritzen duten normalizazio eta homogeneizaziorako.

 

Hala, sistema nagusiaren zerbitzura dauden mekanismoen bitartez planifikatzen diren guneetan gertatzen ez den bezala, sartu nahi dugu herritarrek eurek, besteak beste, lankidetza, autokudeaketa eta aldi baterako elkarteen printzipioen pean autoekoitzitako guneetan. Guneok trantsizioan daude, permakulturalak dira, erresistenteak eta porotsuak, malguak eta itzulgarriak, eta aurrez zehaztuta ez dagoen esperientzia baten baldintzak ezartzeko helburua dute, kontakizun erkidea sortzeko gaitasuna duen esperientzia subjektibo batenak, hiri-kolektiboa asetzera bideratutako jarduera jakin batzuen bidez, kasurako, irudimena, sormena, sinboloen eraikuntza edo jokoa.

Jarduera-gune horiek eguneroko bizimodua zalantzan jartzeko toki bihur daitezke, baita oztopoak, errutinak eta inposatutako erritmoak ere. Kontsumoaren zerbitzura dauden usadioak desikasteko eta usadio ezberdinak berrikasteko toki, eta berezko subjektibitatea sortu begirada-gurutzatzeen bidez, trukeen, elkarrizketa intentsoen, une partekatuen bitartez… Konexio- eta identifikazio-inguruak, higitzen den jendetzarentzako kontaktu-inguru, autonomia maila handiz jarduten baitu, elkarren ondoan ipintzen da eta kontraesanetan erori, baina jabetu da interdependentea dela, toki erkide batean diharduela elkarreraginean.

Clémentek gogorarazten digu bizitza handiagoa dela inguruak elkartu eta gainjartzen diren tokietan: «mugak, interfazeak, estalki gardenak, mugaldeak, atalaseak, aldiriak, sakontasun biologikoko guneak…», non energia kontzentratu eta areagotu egiten baita, beste espezie batzuekiko harremanaren bitartez. Orobat, gune demokratikoaren definizioa bilatzean ere gertatzen da; izan ere, gune horretan ez gara toleranteak soilik (hots, berdin zaigu desberdintasuna), baizik eta, hain zuzen ere, «desberdinak dira garrantzia dutenak».

Horixe da Michel de Certeauk aplikatu duena “kultura eguneroko bizimoduaren hutsalkerian bilatzeko” saiakera frogatzeko, eta guri bezala, horrek piztu zion “zirrituen eta mugaldeen” inguruko interesa, “norbanakoak horien bidez egiten baitu ihes beragandik espero den horretatik; objektuak, kodeak eta jardunak desbideratzen baititu”.

Alterotopiak, beste batzuekin eraikitako guneak, aniztasunerako aterpe gisa osatzen diren ahalmen handiko tokiak. Hiriak oraindik erantzuten jakin izan ez duen edo erantzun ezin izan dien arazoak aztertu eta ulertzeko tokiak. Hein batean, hiri-inguruan oraindik “eskuragarria” dena gauzatzen duten tokiak, hiria sortzeko beste forma ireki, sentikor eta kolaboratibo batzuk sumatzeko aukera ematen duen behin-behineko eta dudazko egoera baten pean.

Tokia

Bilbo

Data

2015

Bezeroa

Autoekoizpena

Kategoriak

Arkitektura, Hira, Kultura, Pedagogia

Category
ArPe, CIPe, CUPe, Pe