URBANBATfest 2016

About This Project

Transit cities

 

Azken hamarkada honetan, kulturak ere hartu du parte garapen ekonomikoko eta hiria berroneratzeko prozesuetako estrategia garrantzitsuenetan. Aisiaren eta entretenimenduaren ekonomia lurraldea globalizatzeko eta eraldatzeko tresna indartsu bilakatu da, eta horrek inpaktu handia eragin du paisaian, ingurumenean, ekonomian eta tokiko kulturan.

Ondorio suntsitzaile horien aurrean, egungo eztabaidetako bat honako hau da: politika kulturalek nola lagun diezaiokete garapen iraunkorrari hiriaren testuinguruaren barruan? Ulertu behar da enplegua sortzen bada eta diru-sarrerak baldin badaude, kulturak etekin ekonomikoak sor ditzakeela, eta, era berean, tresna indartsua dela portaera-ereduak aldatzeko komunitate-eremuan, kohesio soziala sortuz helburu kolektiboak eta indibidualak sustatzeko. Tokiko testuingurua eraldatu nahi da ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen alorreko aldaketa orekatua lortzeko. Kultura kapital sozial, sinboliko eta errespetuzkoa garatzeko erabiliko diren tresna eta prozesu multzo gisa planteatu behar da hirian bizi diren eta hiria eraikitzen duten aktore eta azpikulturen askotariko ekosistema aberatsaren aurrean.

Aurtengo programaren bitartez, honako alderdi hauek landu nahi ditugu: alde batetik, elementu kulturalek garapen estrategikoko arlo batean, hots, hirigintzan egiten duten ekarpena; bestetik, politikek eta agente kulturalek hiria berroneratzeko estrategietan duten zeregina; eta, azkenik, politika eta agente horiek lurraldea antolatzeko eta hiria eraldatzeko egiten duten ekarpena. Bizi-kalitatearen eta ongizatearen maila hobeak lortzea ahalbidetuko digun bidea irekitzen jarraitu nahi dugu trantsizio-fasean dauden hirien mugimenduak proposatzen duen iraunkortasun-esparruaren barruan.

Tokia

Bilbo

Data

2016

Bezeroa

Autoekoizpena

Kategoriak

Arkitektura, Hira, Kultura, Pedagogia

Category
ArPe, CIPe, CUPe, Pe