Portugaleteko Udalak udalerriko Gizarte Etxeak hobetzeko prozesuari ekin dio. Ekipamendu publiko horiek adinekoei eta beste kolektibo batzuei ematen diete laguntza, eta askotarikoak dira dimentsioari, zerbitzuei, baliabideei eta kokatzen diren hiri-testuinguruari dagokienez. Gizarte Ongizateko Arloak gure lankidetza eskatu du zentroak modu koordinatuan berritzeko, herritarren eskaeren eta baliabideen egungo egoeraren arabera egin beharrekoak lehenetsiz.
Zentroen egungo egoeraren diagnostikoa egin dugu, Gizarte Zentroen ekosistema osatzen duten eragileen esperientzia-ezagutzatik abiatuta: erabiltzaile, Gizarte Hezkuntzako talde, Gizarte Zentroetako langile eta Gizarte Ongizateko Zuzendaritza eta Zinegotzigoarekin aritu gara lanean.
Proposatutako berrikuntza-estrategiaren helburu nagusiak hiru izan dira: gizarte etxeetan aurkitutako gabeziei erantzuna ematea; elkarte sozialen arteko elkarreragina sustatzeko baldintza espazialak erraztea; eta eraikinen berrikuntza prozesuan irudi identitario bat sortzea, hauetan eskeintzen diren zerbitzuak balioan jartzeko.