“Zainketen arkitektura baterantz” liburua URBANBATfest 8. jaialdiaren ondorioz sortutako argitalpena da. Edizio honetan arkitekturak eta hiri-diseinuak pertsonen eta hiriaren beraren zaintzen arretan duten eragina aztertzen du.
Argitalpen hau hiru zatitan banatuta dago, baina zati bakoitza modu independientean irakur daiteke.
Lehenengo zatia URBANBATfest gizarte-berrikuntza eta hirigintzari buruzko 8. jaialdiaren katalogo bat da eta bertako programazioa biltzen du.
Bigarrenean, jaialdian egiten dugun elkar-sorkuntzako lantegiaren emaitzak jasotzen dira: hiriko zenbait patologia hautematen ditugu eta hoiei erantzuten diegu hiriko diseinuan zainketak sartzeko hainbat proposamenekin.
Hirugarren zatian hainbat egileren testuen bilduma dago. Testu horiek esparru teoriko gisa jarduten dute eta hiriak eta zainketei buruz gogoeta egiten dute.