URBANBATfest 2013

About This Project

Hiriko berrikuntzarako gune hibridoak

 

2013ko edizio honetan, komunikazioko teknologia digital berriekin lotutako erabilera hasiberrian eta espazio fisikoarekin harremanak izateko moduan horrek duen eragina hartuko ditugu oinarritzat. Programazioko jardueren bidez (workshopak, hitzaldiak, eztabaidak, zinema-foruma…) partaidetza aktiboa eta komunikazioko eta sormeneko guneak bultzatzen ditu ingurune fisikoan zein sarean.

Gaur egun, ezin dugu hiriko konplexutasuna ulertu teknologia berriek eta jardunbideek lurraldearen eraikuntzan eta harreman sozialetako moduetan sortzen duten eragina kontuan izan gabe. Plataforma digitalak eta, bereziki, sare sozialak bihurtu dira informazioa, ezagutza, prozesuak eta lankidetza-proiektuak sortu eta partekatzeko guneak eta arlo digitaletik espazio fisikora (eta alderantziz) eramateko gai dira.

Komunikatzeko modu berri horiek gune publiko berrien moduko zerbait sortu dute eta horrek ohiko hiriko gunearen logika aldarazi du. Gune hibridoak dira, hiriko plano digitalen eta fisikoen arteko topalekuak, eta arlo teknologikoko zein sozialeko berrikuntza-prozesuak eta sormenaren eta hiriko ekonomia berriaren garapenarekin lotutako aukerak ahalbide ditzakete.

Hiriko kudeaketak, produkzio moduek eta kontsumo kulturalak ezin dute aldaketa horietatik kanpo geratu. Komunikazio sozialeko tresna digitalek, askotan, herritarren sormena hiriaren eraldaketaren eta hobekuntzaren alde lan egitera bultzatzen dute eta, horri esker, herritarrok berriro azal dezakegu interesa ezaugarri fisikoekiko eta gizatiarrekiko, baita bizi garen tokien zainketarekiko ere.

Baliteke hau une ona izatea errealitate berri hori hiriko plangintza- eta eraldaketa-sistemetan zer eragin izaten ari den geure buruari galdetzeko. Galdera hauek egin beharko genituzke: komunikazio digitaleko tresna berri horiek guztiek hirigintza informal eta parte-hartzaile berria garatzea eragingo duten, gune publikoarekin dugun harremana gizatiartzeko gai izango diren, bizilagunen eta hiriaren arteko lotura afektiboak berreskuratzea erraztuko duten, eta zein izango den arkitektoak testuinguru berri horretan izango duen rola.

Tokia

Bilbo

Data

2013

Bezeroa

Autoekoizpena

Kategoriak

Arkitektura, Hira, Kultura, Pedagogia

Jaialdiaren laburpena

Category
ArPe, CIPe, CUPe, Pe