Alterotopiei buruzko Fanzinea

URBANBAT 4. jaialdian berriro kolaboratu dugu Fanzine La Tourette-kin alterotopiei buruzko fanzine kolektiboa sortzeko.

La Tourette hiru hilabetero argitaratzen den paperezko Fanzinea da. Doanekoa da eta zenbaki bakoitzeko proposatzen duten gaiari buruzkoa izaten da. Edizio hau egiteko deialdi irekia egin zen eta honako artisten partaidetzarekin osotu da:

Luis Linares / Ergosfera / Paloma & Manolete / Arrebato-Okupa / Seward Burroughs / Iker Oiz / Jorge Pascual & Mónica Jorquera / Idurre / Sarah Rasines / Jorge Cuadal Calle / Rodrigo Rieiro Díaz / Rubén Frejo / David / Carmen Ortiz / Nelo / Ángela / Amaia Molinet / Mikel Murillo / Bruno / Clara López / Ana / Celia Castro Castells / Chenta Tsai Tseng / Inés Sánchez Nadal / Ana Virto / Una casita / Alba.

Mila esker zuen alterotopia bidali diguzuen guztioi! Asko izan zarete eta oso ezberdinak!