Simposium BAT_2012

10:00 Harrera

10:15 IREKIERA ETA JARDUNALDIEN AURKEZPENA Maria Arana. Zaramari_hiri ekologia

Maria Arana Zaramari Hiri Ekologiako arkitektoa eta zuzendarietako bat da. Praktika kulturaletatik abiatuta, garapen iraunkorreko ereduak lant- zen dituen ideia-ekoizlea da.

10:30 BERRIKUNTZA SOZIALA EREMU PUBLIKORA HELARAZTEA

Hiri utopikoaren ideia proposatu beharrean, VIC Vivero de Iniciativas Ciu- dadanas delakoak eguneroko utopia baten oinarri gisa errealitatea lant- zea proposatzen du. Badira aspalditik abian diren ekimenak, “gauzak egiteko beste modu bat” aurkezten dutenak. Proposamen horiek, gizar- tean eta harremanetan duten oinarriagatik, hazi-hiriak sortzen dituzte eta hiria partaidetzan eta modu inklusiboan oinarrituta kudeatzeko beste modu bat babesteko eta partekatzeko jasotzen dira. Honek atzean duen tesiaren arabera, azken urteotan beste pentsamendu mota batzuk sortu dira; elkarlanari garrantzi handiagoa ematen diotenak, edo, bestela esanda, eremu publikoa modu irekiago, dinamikoago eta irregularrago batean sortzea-antolatzea bilatzen duen logika bat.

Gizarte berrikuntzaren transferentziak hainbat prozedura konbinatuta sortzen dira; adibidez, erantzukidetasuna, mikrohirigintza, elkarrekikota- suna. Hiriko eragileen lanaren bidez hiriaren funtzionamenduari buruzko ikuspegi kritikoa proposatzen dute. Afektuek, aurreikuspenek edo nahiek herritarrak hiriaren jabekuntzan urratsak ematen laguntzen dute. Hiriaren beste ikuspegi batek eremu publikoa gaixorik, mehatxupean eta artifizial duen hiri bati buruz hitz egingo liguke; suspertzeko transferentzia-espe- rientziak behar dituen hiri bati buruz, hain zuzen.

Hizlariak: Miguel Jaenicke. VIC: Vivero de Iniciativas ciudadanas

VIC. Vivero de Iniciativas Ciudadanas elkarlanerako plataforma ireki bat da. Ekimen eta prozesu kritikoen jakintza informala proposamenak egi- teko aztertzera, proposatzera eta partekatzera dago bideratua eta ga- rrantzi berezia dute lurraldera, hiri eta eremu publikora egindako transferentziek.

viveroiniciativasciudadanas.net

11:00.-HIRI ESKUBIDEEN DEKLARAZIO UNIBERTSALA. ERANTZUKI- ZUN SOZIALA ETA HIRI ESKUBIDEA.

Hiri Eskubideen Deklarazio Unibertsala ez da aldarrikapen bat, elkarrekin eraikitzeko koordinaziorako azpiegitura bat baizik; hiriari eta hiritar iza- teak esan nahi duenari buruzko informazioa eraginkortasunez kudeat- zeko pentsamendu aktiboaren gune bat.

Hizlariak: Zuloark

Zuloark lanerako sare irekiak eraikitzeari lotutako arkitekturako azpiegi- tura bat da; eredu ekonomikoak eta enpresa-ereduak eraldatzeko beha- rra dagoela pentsatuta sortua, hain zuzen.
www.zuloark.com

11:30.-ARTISAUAK ETA ERAIKUNTZA KOLEKTIBOKO PROZE- SUAK KODE IREKIAN

Sortzaile askok artisauen tradiziotik datozen alderdiei heltzen die; bes- teak beste, teknika menderatzea, gaiarekiko hurbiltasuna berreskurat- zea, prozesua xehetasunez lantzea, autoeraikuntza, autokudeaketa, gauzen funtzionaltasuna eta erreplikabilitatea. Gauzak egiteko moduak eta egiten dena beste pertsona batzuek ikasi eta erreproduzitu egin de- zakeenean, sormen-prozesuak gizarteratzen dira. Herritarrentzat estra- tegia kolektiboak aktibatzea, sareak eraikitzea eta beste sistema batzuk bilatzea dira praktika hauetako batzuen helburuak.

Artisautzaren eta kode irekiaren artikulazio bikoitz osagarritik hainbat gai lantzen dira herritarren konexiotik, sormenezko praktiketatik eta eremu sozialean eragiten duten prozesuetatik abiatuta: Diseinatu eta eraiki al daiteke hiria partekatutako sormenaren logikarekin? Nola gauzatzen da elkarlaneko proiektu bat eta nork har dezake parte? Autosufizientzia, erantzukidetasuna, praktika alternatiboak… zein dira erakundeetan sar- tuago dauden beste praktika batzuekin sor ditzakegun harremanak? Gi- zartearen kritika bihur al liteke eraldaketarako tresna? Nola sor daitezke praktika kultural berriak? Dinamikak eremu sozialean eralda al daitezke?

Hizlaria: Ramón Parramón. IDENSITAT

IDENSITAT tokiaren eta lurraldearen inguruan dimentsio fisikotik eta so- zialetik sormenezko proposamenen bidez eremu publikoan eragiteko moduak ikertzen dituen proiektu artistikoa da. Idensitat sarean ekoizteko eta ikertzeko eremu bat da eta artetik abiatuta testuinguru sozialarekin inplikatzeko eta harremanak izateko modu berriak esperimentatzen ditu.

www.idensitat.net

12:00.-Kafea hartzeko etenaldia 12:30.-COHOUSING: ETXE BAT DENONTZAT

Cohousing (etxebizitza batera) iraunkortasun-irizpideak, baliabideak partekatzea eta komunitatean elkarbizitzea aintzat hartzen dituen bizit- zeko eredu bat da Azken 30 urteotan, Danimarkan, adibidez, etxebizit- zen % 10 modu horretan antolatuak daude. Berritzeko, handitzeko edo toki berria egiteko lanetan, bizilagunek diseinatu eta egiten dituzte lanak arkitekturaren, antolaketaren, energiaren, finantzen eta baliabide materialen alorretan denek parte hartuz. Badira hiri-lurretan eta neka- zaritza-lurretan eginiko lanen adibideak, bizilagunen, tokiaren eta par- tekatutako balioen arabera eginak. Sarean aritzen dira elkarlanean oinarrizko kontuetan; hala nola, gizarte inklusibotasunean, iraunkorta- sunean eta prokomunaren ekonomian. EAEn horrelako hainbat proiektu daude abian. Aurkezpenean proiektu horietako batzuk eta na- zioarteko beste batzuk aurkeztuko ditugu eta han ikasitako jardunbide egokiak eta Cohousing ereduaren hirigintzako, taldeko, finantzetako, diseinuko eta ingurumeneko funtsezko gauzak ere azalduko ditugu.

Hizlaria: Borja Izaola

Arkitektura ikasi zuen Donostian eta Munichen eta antropologia Madri- len eta Malawin. Master Coach PNLren eskutik. 1992tik arkitektura bio- klimatikoa, partaidetzan oinarritutako hirigintza eta ingurumen-hezkuntza lantzen ditu elkarlaneko proiektuen bidez. Bizi ditugun krisiek eragindako gizartearen deseraikuntzari, autokudeaketa, taldeen garapena eta habitat partekatua lantzen dituzten hainbat proiektu proposatzen ari da eta horien ingurukoa da aurkezpen hau. housekideak.wordpress.com

13:00.-CAÑADA PLANA. BIRGAITZEKO BIZILAGUNEN PROPOSA- MENA

Cañada plana bizilagunek hirigintza arloko bergaitze-lanak egiteko pro- posamen bat da, Cañada Real Galianako 1,2,3,4 eta 5 sektoreei zuzen- dua. Helburua bizilagunen egoera arautzen laguntzeko irtenbideak bilatzea da. Cañada planaren asmoa, batez ere, Cañada Real Galiana bihurtu den errealitatea aitortzea da: milaka pertsonak bizimodu arrunta lurraldearekin eta inguruan duen hiri-ingurunearekin etengabeko elka- rrekintzan garatzen duten hiri-errealitate bizi bat da.

Helburu horiek lortzeko, Cañada plana axioma saihestezin batzuetatik abiatzen da, horiek euskarri hartuta: hiriak hor jarraitzen du, herritarrak gelditu egiten dira eta parte hartzen dute.
Planaren arabera, aukera bideragarri eta iraunkorrena Cañadan dagoen hiria arautzea da inguruan dituen eta parte hartzen duen gainerako hiri- garapenekin lurraldean txertatuz. Eta aukera bideragarri eta iraunkorrena horixe da ikuspuntu guztietatik: ekonomikoa, soziala, hirigintzakoa eta ingurumenekoa.

Cañada Real Galianako hiri-errealitatea aitortu eta arautu egin behar dela onartzen den unetik, saihestezina da ikustea herritarrek ez dutela sortzen eta hazten lagundu duten hiri hori utzi nahi eta ezin dutela ho- rrelakorik egin. Horregatik, gizarte eta ekonomiaren ikuspegitik errealista eta iraunkorragoa da lehendik dauden etxebizitzak birgaitzen laguntzea.

Planak protagonista nagusiek prozesu osoan aktiboki parte hartzea de- fendatzen du: Cañadako herritarrek, alegia. Funtsezkoa da eta oinarri saihestezina gainera, herritarrek esku hartuko duten eragile publikoekin batera Cañada hirigintzan eta juridikoki arautzeko sortuko diren proze- suetan aktiboki parte hartzea. Egin beharreko ekintzak adosten, plan- gintzarako tresnak erabiltzen eta hirigintza-prozesuaren kudeaketan ere parte hartu behar dute.

Hizlaria: Diego Peris. Todo por la praxis

Diego Peris arkitektoa eta Todo por la praxis taldeko kidea da. Hainbat diziplinatako kideek osatzen dute taldea. Gerrilla-arkitektura bat plante- atzen dugu autoeraikuntza, eremu publikoa geureganatzea, zuzeneko partaidetza eta erabiltzaileen jabekuntza baliatuz. Prozesuetan oinarri- tutako proiektuak egiten dira, aldi baterako ekintzak eta esku-hartzeak eginez. Lanerako bost eremu daudela esan daiteke: hiriko akupuntura, autokudeatutako hiriko hutsuneak edo lurzoruak, ekipamendu kolekti- boak, tresna mugikorrak eta ikusgarritasunerako estrategiak. www.todoporlapraxis.es

HITZALDIAK

Azaroak 9 10:00-17:30

Bizkaia Aretoa Abandoibarra etorbidea, 3 Bilbo

Prezioa: 20 € Kafea eta bazkaria sartuta daude

Leku mugatuak

Izena emateko: bidali zure datu pertsonalak helbide honetara: bat@zaramari.com eta gaian jarri: Izen-ematea:Jardunaldia

bat.zaramari.com

13:30 LURRALDE ADIMENDUNAK AZALERATZEN ARI DIREN HE- RRITARRENTZAT

Eremu publikoak eta hiriak bizitzeko moduan aldaketa handiak egiten ari gara. Harremanak izateko dugun modua eremu fisikotik deslotzen diren komunikazio-tresnak erabiltzearekin dago lotuta. Internetek eta teknolo- gia berriek bide berriak ireki dizkigute. Eremuak eta harreman sozialak hobetzen laguntzeaz gain, ikasteko prozesu berriak sustatzen dituzte.

Teknologia berriek hiriko eremu erakargarriak sortzen lagun dezakete; hau da, pertsonen eta horiek bizi eta mugitzen diren eremuen arteko el- karrekintza biziagoa sustatzeko gai diren eremuak sortzen lagun deza- kete. Digitala eta presentziala ez dira elkarrekin lotuta ez dauden mundu paraleloak. Hiria eta gure nortasuna hibridazio-prozesu batean daude eta alderdi digitalak gero eta garrantzi handiagoa du. Denok gaude gure nortasun “presentziala” hiriko edozein ingurunetan kudeatzera ohitura, baina oraindik ez dakigu edo ezin dugu gure nortasun “digitala” gure ko- kapenaren araberako testuinguruan sartuta denbora errealean kudeatu.

Hizlaria: Domenico Di Siena

Domenico Di Siena “Università degli Studi di Roma” unibertsitateko ar- kitektoa da 2006tik. Arkitekto, aholkulari eta ikertzaile lanak egiten ditu Network Thinking arloan. Sareko dinamiketan eta lanerako tresnetan adi- tua da. Arkitekturaren eta hirigintzaren mundua komunikazioaren eta sare sozialen munduarekin konektatzeko sistema hibridoak esperimen- tatu eta garatu egiten ditu, hiriko eremu publikoak diseinatzeko eta ku- deatzeko eredu berriak proposatuz.

14:00 Bazkaria

15:30.- ELKARLANEAN SORTZEKO PROZESUEN EMAITZEN ERA- KUSKETA

Proiektu honetako prozesu artistiko bakoitzaren emaitzak hainbat eus- karritan aurkeztuko ditugu amaierako jardunaldi honetan. Ekoizpen-lanak gizarteratzeko eta jendaurrean erakusteko ahalegina egingo dugu.

17:30 Amaiera