Mintegi hau “Co-Habana: La Habana Zaharreko espazio publikoen kodiseinua, gizarteratzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa” proiektuaren barruan eman da. Proiektu horren helburua da Habana Zaharreko espazio publikoak planifikatzeko eta elkarrekin diseinatzeko estrategia integral bat garatzea eta abian jartzea, zentro historikoan bizi diren pertsona guztien gizarte-integraziorako eta bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa funtziona dezaten.
Estrategia hori integraltzat jotzen da, talde ahulen beharrak txertatzen dituen zentzuan, bereziki genero-ikuspegia espazio publikoetan, hiru eremutan: prestakuntza eta gaikuntza, esku hartzeko plan partzial bat egitea eta kasu pilotu batean ezartzea.
Gure parte-hartzea hiri-diseinu kolaboratiborako estrategia eta tresnei buruzko mintegi bat izan zen, eta espazio publikoan esku hartzeko zenbait gomendio eman genituen, proiektu propioen eta inspirazio-iturri ditugun beste batzuen esperientziatik abiatuta.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektua, TECNALIAren bidez eta Habanako Historialariaren Bulegoarekin.