TRANTSIZIO HIRIA PROTOTIPATZEN

micro presentaciones urbanbat16

Joan den azaroaren 23 eta 24ean URBANBAT 5. jaialdiaren barnean TRANTSIZIO HIRIA PROTOTIPATZEN izan genuen. Aurreko urteetan bezala hiriari buruzko beste begirada batzuk erakutsi eta komunean jarri nahi izan genituen. Hiria modu kolaboratzailean transformatzeko iritzi trukaketarako espazio bat ireki.

Trantsizio hiria prototipatzen deialdi ireki batekin hasi zen. Honen bitartez, 65 proiektu jaso genituen Estatuko hainbat tokitatik eta Europako beste zenbait herrialdetatik eta hauetatik 10 ekimen hautatu genituen. Hautaketa egiteko garaian zera bilatu nahi izan genuen, hainbat ekintza-eremutatik hiriaren (eta hirigintzaren) garapenaren gaineko inpaktua ingurunean iraunkorra izatea proposatu duten ekimenak. Lan sozio-komunitarioa, hirigintza partizipatiboa, arkitektura eta kultura-jardunbideak nahiz arte-jardunbideak hein handiagoan edo txikiagoan uztartzen dituzten ekimenak, hiri-garapen jasangarria lortzeko konponbideak elkarrekin irudikatzeko. Auzoetako hirigintza eta arkitektura berroneratzearekin lotura duten proiektuak, industria-ondarea kulturarako eta erabilera komunitarioetarako berreskuratzearekin, kultura lurraldea eraldatuko duen tresnatzat erabiltzearekin, espazio publikoa berreskuratzearekin, hondakinak espazio komunak eraikitzeko erabiltzearekin, produkzioko eta kontsumoko merkatuen gaineko hausnarketa egitearekin, hirietako hutsarteak ikusgai bihurtzeko sareko plataformak garatzearekin…

1-Agronautas
Pertsonok ingurumenarekin ditugun erlazioak birformulatzen dituen disziplina anitzeko proiektu irekia da. Horretarako, Hiri eta Landa Errealitate Berriak osatzen dituzten laborategiak sortzen ditu, zeinetan energia berriztagarriak, objetu eta espazio mugikorrak, plaza publikoetako altzariak edo eskala txikiko eraikuntzak erabiliz ikaskuntza prototipoak egiten diren.

Agronautas-en aurkezpena.

2-PASaPAS
Sant Cugat del Vallès-eko Les Planes auzoaren hiri-autobirsorkuntza bultzatzen duen Ikerketa-Akzio plataforma da. Bere helburua auzokideen ahalduntzearen bidez eta lankidetza eta balore identitarioak berreskuratuz etxebizitzen kalitatea hobetzea da. 

PASaPAS-en aurkezpena.

3-Harinera ZGZ
Zaragozako San Jose auzoko espazio kultural bezala berreskuratu den eraikuntza industrial zaharra da. Bere helburua administrazioaren, auzokideen eta eragile kultural desberdinen artean partekatutako kudeaketa eredu esperimental batekin, sormen kulturaleko espazio bihurtzea da.

HarineraZGZ-en aurkezpena.

4-ElCASC
Alacanteko Villena udalerriko alde zaharrean leku hartzen duen jaialdi kulturala da. Proiektu honek 2 helburu ditu: alde batetik, ahaztutako eta gutxiegi erabilitako hiri espazioa lantegien eta esku hartzeen bidez berpiztea, eta bestetik, jarduera hauen bidez eta auzotarrekin batera auzoak behar izango lituzkeen hobekuntza urbanistikoei buruz hausnartzea.

elCASC-en aurkezpena.

5-Bellastock “La fabrique du Clos”
Pariseko Stains aldirian espazio publiko eta auzokideen topaketarako gune berri bat sortu du Bellastock-ek bertako etxebizitza blokeen eraisteen hondarrak berrerabiliz.

Bellastock-en aurkezpena.

bellastock

6-Uliako Lore-Baratzak
Uliako auzo elkarteak bultzatutako proiektua da. Bere helburua aisi aktiboaren bidez Donostiako Ulia parkea berreskuratzea, mantentzea eta aktibatzea da, horretarako Uliako mintegiak zabalduz, mantenduz eta ekintza desberdinez betez.

Uliako Lore-Baratzak-en aurkezpena.

7-Conquista La Marina:
San Sebastian de los Reyes udalerriaren zentroan dagoen eta orain dela gutxira arte Defentsa Ministerioarena izan den 120.000m2 lur saila berreskuratzea helburua duen proiektua da. Ekimen honek bi xede ditu: alde batetik, espazio honek izan beharko lituzkeen erabilerak eta funtzioak urbanistikoki definitzea, eta bestetik, proiektu hau partaidetza prozesu baten prototipoa izatea.

Conquista la Marina-ren aurkezpena.

8-Mercado Habitado:
Madrilgo Lavapies auzoko San Fernando Merkatuan gauzatzen den proiektua da. Bertan, merkatu honek erabilera arduratsurako eta auzo topaketarako eskain lezakeen potentziala hausnartzen da eta zerbitzu publiko bezala negoziazioarako eta espazio politikorako eskaini ditzazkeen alternatibak ikertzen dira.

Mercado Habitado-ren aurkezpena.

9- Banús Reset:
Bartzelonako El Banús auzoko eraikinen beheko solairuak eta espazio publikoak ekonomikoki eta sozialki berpiztea helburua duen proiektua da.

Banús Reset-en aurkezpena.

10- Cadáveres Inmobiliarios:
Krisi ekonomikoagatik eraikinak izatera iritsi ez diren eraikin bukatugabeak mapa berean kokatzea bilatzen duen ekimena da. Sarean burutzen den proiektua da eta bere helburua eraikin mamu hauen inbentario ireki bat sortzea da.

Cádaveres Inmobiliarios-en aurkezpena.

taller prototipando

Publikora zabaldutako 10 proeiktu hauen aurkezpenez gain, jaialdiaren bigarren egunean barne-tailer bat egin genuen esperientziak partekatzeko eta berdinen arteko aholkularitza-saio baten bidez, proiektu bakoitza aberastu eta hobetze aldera.

Horretarako, aukeratutako 10 esperientziez gain, erakunde publiko eta pribatuak, bai lokalak bai Estatu mailakoak, gonbidatu genituen kanpoko begirada bat eman zezaten eta guztion artean proiektuak hobetzeko. Gonbidatutako erakundeak hauek izan ziren: Bilbo Udaleko Hirikintza Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Soziala Saila, Tecnaliako Hirigintza eta Ondarearen Birgaitze Saila, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza Saila eta Bartzelonako Aldundiko Lurralde Plangintza Saila.


info+:
Micro-aurkezpenen argazki albuma
Tailerreko argazki albuma
Storify: micro-aurkezpenak
Storify: tailerra

10 proiektuen aurkezpenak