Play Day. Kalea Jolasleku

Jaiotzen garenetik eskolan hasten garen arte, jolasa ikasteko estrategia nagusi eta ia bakarra izaten dugu eta konplexutasun handiko gaitasunak eskuratzen ditugu; hala nola ibiltzea, hitz egitea eta irakurtzea. Eskola-garaian, ezin izaten diogu jolas-garaia iristeko gogoari eutsi, lagunekin jolastera ateratzeko. Eta helduarora iristean ere, gustatzen zaizkigun gauza askoren zati garrantzitsu izaten jarraitzen du jolasak.

Espazio publikoa aktibatzeko tresna bat ere bada jolasa; partaidetzan oinarritutako tresna eraldatzaile bat, interakziorako eta kalearen erabilera berreskuratzeko eta denok kaleaz gozatzeko balio duena. Harremanak izateko eta elkar ezagutzeko modu dibertigarri eta lasaia da.

PLAYday jolasa sozializatzeko eta gizartearen eta kalearen eraldaketarako tresna gisa berreskuratzeko proposamen bat da. Espazio publikoa aldi baterako egokitzeko eta beste modu batean gozatzeko egun bat. Kalea ibilgailuak eta pertsonak ibiltzeko tokia dela dioen oraingo ereduari erantzuteko sortutako ekimen bat da honakoa. Kalea egun batez espazioarekin modu askean eta sormena erabiliz esperimentatzeko aukera bat da, irudimenari lekua eginez.

CARTEL Play Day-Baja