EREMU PUBLIKOARI BURUZ ONTOLOGIA PARTZIALA EGITEKO POEMA BILDUMA

Batera sortzeko topaketa bat, jolasaren bidez hiriko espazioak nola kon- figuratzen ditugun, zer bizi duten eta nola erabiltzen ditugun hausnart- zeko; bizitoki ditugun espazioetarako beste aukera eta proposamen batzuk gorpuztuko dituzten “poemak” sortuz.
Horretarako, ColaBoraBora aurretiazko hainbat azterketa antolatzeaz arduratuko da, espazio publikoari buruz hausnarketak, ideiak, eztabaidak eta ikuspegiak jasotzeko. Material hau guztia jolaserako taula gisa era- biliko dugun behin-behineko ontologia bihurtuko dugu #HONDART- ZAN_14 ekimenean. Espazio publikoari buruzko istorioak, kontakizunak, galderak eta/edo erantzunak sortu, zabaldu edo imajinatu nahi badituzu, zatoz prokomunaren hondartza honetara (eta ontologia partziala sortzen parte hartu nahi baduzu, idatzi info@colaborabora.org helbidera).

ColaBoraBora

ColaBoraBora prokomunari buruzko esplorazio-paradisu bat da, gailent- zen den errealitatearen eta pentsatutako nahiaren arteko irla bat. Hainbat ekintza eta prozesu mota egiten dira bertan beste mota bateko harre- manak, antolaketa, ekoizpena eta kontsumoa sortzeko, betiere, komu- nak, askeak eta irekiak diren gauzen inguruan.