PLAY DAY-Oiassondare. Irungo ondarea aurkitzen jolastu

Play Day-Oiassondare maiatza-ekaina bitartean antolatu genuen Oiasso Museoak gonbidatuta.  Aktibitatea ONDARE BIZIA, proiektuaren barruan egin genuen. Bere egitasmoa, kultura ekintza ezberdinen bidez ondarea ezagutzera ematea da.

Horretarako Irungo kultura ondarearen esplorazio bat egin genuen hiriko zenbait pertsonekin batera. Jolasetan oinarritutako metodologiak erabili genituen horretarako. Jarduera honako ataletan banatu genuen:

Hiri-gamifikazioa eta ondare publikoari buruzko hitzaldia

Presentación Oiassondare by Zaramari Ecología Urbana

Mapaketa kolektiboa eta hiri-jolas bat asmatzeko tailerra
Mapa kolektibo baten ondare publikoa identifikatu genuen. Ondoren, jolas bat asmatu genuen ondare hori modu ludikoan ezagutzera emateko.

 

Hiri-safaria
Oinez Irunetik egin genuen ibilbidea, herriko ondarea ezagutu eta ezagutzera emateko. Horretarako sare sozialak erabili genituen batez ere.

Oiassondare jolasa
Aldi berean espazio fisikoan eta digitalean gertatzen den jokua da. Twitterren bidez Irungo ondarea ezagutzera emateko lehiaketa da. Oiasso Museoaren profilaren bidez (@MuseoOiasso) egiten diren galderei erantzuna eman behar zaie horretarako irudi edo argazki bat partekatuz.

Flickrren argazki bilduma