Lokala. Hiria bizitzeko beste era batzuk

 

Irailak 29-30/Urriak 1-2
Local Invisible. María Victoria Uribe Laso Kalea, 2, Behea, Bilbo.
>Doako inskripzioak aforoa osatu arte hemen

Egungo krisi multidimentsionaleko testuinguru honetan bizitzeko moduari buruzko imajinario berriak birpentsatzea eta sortzea proposatzen duen programa dugu LOKALA. Kolektiboan bizitzeko moduei buruzko gogoeta egiten duten ahots adituen solasaldiekin eta jarduera artistikoekin osatzen da programa, etxebizitzak produkzioko gune gisa dituen posibilitateei eta eragozpenei buruzko gogoeta eginez, bai eta behe-solairuko lokal hutsen parke itzel hori gure etxebizitza kalerantz ere hedatzea ahalbidetuko duten jarduera sozio-komunitarioetarako aktibatzeko premiari buruzko gogoeta ere barnean hartuta.

 

PROGRAMA

  • IRAIL29 . Oste. 19:00.


Hitzaldia: Etxebizitza hedatua eta etxebizitza produktiboa
Maria Arana eta Arrate Presilla. Urbanbat Koop. Ikerketako, arkitekturako eta hirigintzako bulegoa. “Behe-solairuko lokal hutsak etxebizitza hedatu izateko posibilitate gisa. Hiri-bizitza biziberritzeko formulak” gaiari buruzko ikertzaileak.
Ibon Salaberria I Arkitektoa eta UPV-EHUko arkitektura-eskolako irakaslea. “Etxebizitza Produktiboa” gaiari buruzko ikerketaren koordinatzailea.

Jarduera Artistikoa: Dendaostea I Karramarrez
“Auzoko merkataritzari argazkiak ateratzen ibili ondoren, konturatzen ari naiz gero eta zailagoa zaidala tradizioa duten lokalak aurkitzea, eta gero eta saltoki gehiago daudela itxita. Horregatik, pertsiana jaitsita duten lokalei, estalitako erakusleihoei eta garai hobe bat iragartzen zuten errotulu higatuei argazkiak ateratzen hasi naiz.

“Lokal mamuak” interesatzen zaizkit, itxita edo abandonatuta daudenak, biltegi gisa edo gaztetxoentzako lonja bezala erabiltzen direnak… orain inor bertan ez dabilen eta bizitzarik ez duten lokalak, eta nolabaiteko sekretismoa eta ezkutaketa dutenak. Ia denek pertsianak, kristaleean itsatsitako paperak edo oihalak dituzte, kanpotik barrualdea ikusi ez dadin. Ezkutaketa hori, eta testura eta lausodura horiek iruditzen zaizkit faktore iradokitzaileena. Beren funtzioa erabat alderantzikatu duten guneak dira, eta publikoari zabaldutako lokal bat izatetik –jendea barrura sartzea gonbidatzen duten erakusleiho argitsu eta garden batekin– barrualdea ezkutatzen duen eta ia paretarekin mimetizatzen den gune meztitu bat izatera igaro dira. Saltoki meztituaren irudi hori metafora on bat iruditzen zait kapitalismo basatiak hiriaren bizitza eraginpean nola hartzen duen adierazteko.

 

  • IRAIL30. Osti. 19:00


Hitzaldia: 
Nola aldatu da bizitzearen ideia?
Pablo García Astrain I Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendaria
Xavier Monteys I Proiektu Arkitektonikoetan katedraduna Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta Habitar” ikerketa-taldeko kidea.


Jarduera Artistikoa: IDEALISTA I Mawa3
Etxe bila zabiltza? IDEALISTAS taldearekin errazagoa da. Salmentan edo errentan dauden etxebizitza eta etxeen 1.400.000 iragarki baino gehiago. Iragarkiak argitaratzea doakoa da partikularrentzat. Oraingoan, LOKALA programara hurbilduko gara IDEALISTAS gure taldearen eskutik gure eskaintzako higiezin nabarmenetako batzuk lehen pertsonan eskaintzeko. Higiezin horien kokapenak, materialak eta funtzioa aurkeztuko ditugu, sustapen-enpresarik, eraikuntza-enpresarik eta lizentziarik gabe eraiki baitituzte higiezin, lokal eta nabe horiek.

 

  • URR1. Lar. 19:00

 

Hitzaldia: Etxebizitzakolaboratiboak
Rubén Méndez I Erabilera-lagapeneko estatuko etxebizitza-taldeko REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sareko idazkaritza teknikoaren arduraduna
Alex Mitxelena I Arkitektoa eta proiektu arkitektonikoetako irakaslea UPV-EHUn. ZAK ikerketa-taldeko kidea, Auzuneetako Berdeguneen Gidaren sortzaileak.

 

Jarduera Artistikoa: Eskailera baten istorioa I Xavier Achurra eta Susana Díaz
Ikus-entzunezko proposamen honetan bera bizi den gizartearen garapena kontatzen digu auzotar batek, eta, horrekin batera, iraganean herritarrak jada eraginpean hartzen zituzten arazoek (energia sortzea eta beronen prezioa, ibilgailu eta makinetarako erregaiak neurriz kanpoko preziotan, gero eta sarriagoak eta ohikoagoak diren garia izateko eta ura lortzeko gerrak, janari-eskasiak…) etorkizunean ere beren ordain-faktura eskatzen dutela teknologiak gobernatutako gizarte utopiko batean. Adimen artifizialaren eta teknologia berrien erabileraren eta eredu algoritmikoetatik egindako irudien edizioaren bidez, etorkizuneko balizko auzotar batek bere eguneroko borrokaren istorioa kontatuko digu erosotasunari eta etorkizuneko bizitzari dagokionez, eta bere bizitza osoan bizi izan den ingurunearekin erlazionatzen den moduari buruz.

 

  • URR2. Igan. 12:00

 

Etxetik ibiltzeko bermuta

Jarduera Artistikoa: Pantaila-gerra I Iñaqui Ortega Vidal eta Laura MM

Elkarrizketa bat, non Adimen Artifizialaren eta testuaren artikulazioaren bidez honako puntu hauei buruzko gaiak erlazioan jartzen diren: etxebizitza hedatua, euskal lurraldearen premiak eta arkitektura garaikideak duen rola.

 

>Doako inskripzioak aforoa osatu arte hemen

 

Lokala Bilboko Udaleko Kultura Arloaren eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Eraikal programaren laguntzari esker Urbanbat-ek antolatutako programa da.

NOIZ
2022
NON
Bilbao
TALDEA
Urbanbat
SUSTATZAILEA
Urbanbat, Ayuntamiento de Bilbao, Gobierno Vasco
LOTUTAKO ORRIALDEA
DESKARGA

Este trabajo no tiene descargas