Abuztuak 31 / Irailak 1
Miramar jauregia. Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia, Gipuzkoa.
2022tik Alokabiderekin lanean gabiltza Alokabizi programan, Eusko Jaurlaritzaren alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkean berrikuntza-proiektuak sustatzen dituen ekimena.
UPV/EHUko UIK udako ikastaroak direla eta, “Alokabizi: alokairu sozialeko etxebizitza babestuen eredu berri baterantz, zerbitzu publiko gisa” topaketan parte hartu genuen. Bertaratutakoei “Etxebizitzaren eremu komunak birnaturalizatzea” proiektua aurkeztu genien; gizarte-harremanak sustatzera eta komunitate-harrotasuna piztera bideratutako ekintza. Landaredia balio soziala ematen duen elementu hezitzaile gisa erabiltzea proposatzen da, era berean, komunitate guztien naturarekiko irisgarritasuna bermatuz eta eraikinak mantendu eta hobetzeko aukera ekologikoak emanez. Kohesio, espazio-ekitate eta jasangarritasun irizpideetan oinarrituta.
2024ko urtarrilean eskuragarri egongo dira ikerketaren emaitzak: komunitateari landare-sistemak ezartzen eta espazio komunak diseinatzen eta kudeatzen laguntzeko baliabideak, iradokizunak eta ibilbide partekatu bat biltzen dituen gida.
Alokabizi Alokabidek antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatutako ekimena da.