ISTANTEKO HIRIAK

7. URBANBAT Jaialdia

Pertsona batzuek uste dute URBANBAT biltzar bat dela. Baina ez da. Laborategi bat den jaialdi bat da. Edo jaialdi bihurtzen den laborategi bat. Hiri-eraldaketei buruzko ikerketa-prozesu bat. ikasteko, esperimentatzeko eta sormen kolektiboko ingurune bat hiri-berrikuntzako prozesuak sustatzeko.

Edizio bakoitzean, URBANBATek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Eta denboran eta formatuetan hedatutako programa baten bitartez egiten du, jardunbide kulturalak eta artistikoak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak… gurutzatuz, elkarguneak ezarriz formala denaren eta informala denaren teoriaren eta praktikaren, eratuta dagoenaren eta sortzen ari denaren artean.

Gure ingurune hurbilenean eragiten ari diren hiri-fenomenoak behatuz eta entzute aktiboa eginez hasten den lan-metodologia bat, hiriak giza mailan diseinatzea ahalbidetuko diguten aukerak proposatzeko eta baterako konponbideak lortzeko.

Urte batean hedatutako jarduera desberdinen arabera antolatzen da programa, eta hiriaren eraldaketa lortzeko tartean sartuta dauden eragile desberdinen arteko topa- guneak abian jartzeko ahalegina egiten du: administrazio publikoa, gizarte-eragileak, kultura-arloko eragileak, ekonomia-arloko eragileak, #unibertsitatea, herritarrak…

Jaialdian hiri-errealitatearen eta errealitate horrek dituen gatazken azterketa egiten da diziplina anitzeko programazio baten bitartez eta eztabaida nahiz azterketaren xede den kasua aberasten dituzten eta parte hartzeko metodologiak, erreferentziak eta tresnak ematen dituzten formatu desberdinak erabiliz.

Elkarlaneko berrikuntza irekiaren ideia horretatik abiatuta, kultura-aldaketa bat bilatzen dugu, publikoa denari, guztiona denari buruzko hainbat jarrera eta balioetan ez ezik, hiria eraikitzeko moduan ere eragina izango duena.

Istanteko Hiriak

Urbanbat festibalaren 7. edizio honek kultura-ekitaldi horien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu, eta hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatzen ditu partekatutako estrategiak diseinatzera, ingurunerako oreka eta toki-komunitatearentzako onura bermatuko duten estrategiak, alegia. Galderak egiten ditugu horrelako harreman masiboek hiri-sarean uzten duten aztarnari buruz, azkenaldiko testuinguru horien inguruan garatzen ari diren teknologien eta kudeaketa-eredu berriei buruz, biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko berrikuntza horien transferitzeko moduari buruz, eta lurraldean inpaktu positibo eta ekitatibo bat eragingo duten hiri-garapeneko estrategiak diseinatu beharreko moduari buruz.

Jaialdiko ekarpenak:

Ekarpenak

Jaialdiaren ondorio guztiak (bideoak, argazkiak, testuak eta beste dokumentu batzuk) webgunean eta alboko estekatan daude eskuragarri.