Hirigintza eta Generoa

Proiektu honen bitartez emakume hirigintza genero perspektibatik herria aztertu eta lantzea proposatzen da. Zehazki zainketaren inguruko haus- narketa bat egitea proposatzen da. Herrian, espazio publikoan, zainketan non ematen da, nola eta zainketaren era eta leku desberdinen inguruko hausnartzearen kartografia eratu. Kartografia hau gero esparru “pribatu” batean artistikoki erreproduzitzea izango da bigarren erronka. Nola eman ahal dira ekintza eta sare horiek eraikin baten barruan, zer proposatu dezakegu.
Prozesu honetan: formazio, hausnarketa eta herri-analisia landuko dira. Prozesu honen lana sozializatzeko arte diziplinen bitartez eraikin baten barruan instalazio edo ekintza batekin landuko da. Prozesuan errealitate pertsonaletik deliberazio prozesu batera; komuneko analisia eta beha- rretara helduko garelarik.

Hiria Kolektiboa

Genero, iraunkortasun eta gizarte ikuspegitik lantzen dugu hirigintza. Lan, kritika eta hausnarketa talde-izaera du HiriaKolektiboak. Jardunal- dietan parte hartu dugu, tailerrak egin ditugu, hirigintzari buruzko minte- giak antolatu ditugu, hiri-diagnostiko partehartzaileak egin ditugu, eta espazio publikoaren gainerako ekimen zein kudeaketarako proposame- nak luzatu ditugu.
www.hiriakolektiboa.org

Saioa Olmo

Publikoarekin harremana izateko modu berriekin esperimentatzen duen artista da; horretarako, dinamika parte-hartzaileak erabiltzen ditu eta ar- tean espezifikoak ez diren espazioetara jotzen du. Hainbat gairen ingu- ruan egin du lan: identitate kolektiboa eta lekuaren, artearen eta generoaren branding-a. Orain, hauek lantzea du helburu: desioaren me- kanismoak, emozionalki biziak diren egoeren sorrera eta talde-dinami- karen irakurketa
www.ideatomics.com