Hiritar-erronkak mahai inguruan

Mesas de trabajo

Jaialdiak aurten lan-mahaiak antolatu zituen bere programazioan, hau da, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetako agenteek planteatutako gatazken, desioen edo premien inguruko elkarrizketa guneak. Hiriaren beste eremu batzuetan eta beste lurralde batzuetan errepikatzen diren problematika globalen adierazgarri diren tokiko gaiak. Proposatutako 5 mahaietako bakoitza honako hauek osatu zuten. Bakoitzeko laburpen testu bat aurkituko duzue:

1. MAHAIA: elkarbizitza, dibertsitatea eta dinamika akastunak
2. MAHAIA: gizarte-berrikuntzarako plazak. Espazio publikoa, ekintzailetza, garapen komunitarioa eta kultura-ekintza
3. MAHAIA: Emakumeak eta espazio publikoa
4. MAHAIA: Gentrifikazioa
5. MAHAIA: Autokudeaketarako auzoguneak

Sormen kolektiboa eta proposamen bateratuen bilaketa garatzea ahalbidetzen duen metodologiarekin lan egin genuen. Kasu bakoitzaren aurkezpen labur bat egin ondoren, bertaratutakoek gaian sakontzen jarraitzeko lan-mahaia aukeratu ahal izango dute.

Mahai hauen azken helburua honako hau izatea nahi genuke: hemendik aurrera jarduteko zenbait erantzun edo ekarpen lortzea, hain zuzen ere inspirazio, abiapuntu edo puntu eta jarrai gisa balio dezaketenak.

Mahai bakoitzeko laburpen-testua EHU-ko 4. mailako Soziologia ikasleek egin zuten.