HIRI ESKUBIDEEI BURUZKO DEKLARAZIO UNIBERTSALA

Hiri Eskubideen Deklarazio Unibertsala ez da aldarrikapen bat, elkarrekin eraikitzeko koordinaziorako azpiegitura bat baizik; hiriari eta hiritar iza- teak esan nahi duenari buruzko informazioa eraginkortasunez kudeat- zeko pentsamendu aktiboaren gune bat. Elkarlanean oinarritutako proiektu honek hirigintza dialogikoa eraikitzeko azpiegitura bat izan nahi du. Elkarrizketak bakarrik ez, baizik lehentasunei buruzko adostasunak ere lortu nahi ditu. Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak guztion arteko ideal eta etengabeko inspirazio izateko aldarrikatutako Giza Es- kubideen Deklarazio Unibertsala hartzen du erreferentzia gisa, irakas- kuntzaren eta heziketaren bidez eskubide eta askatasun horiek errespetatzea sustatzeko eta estatuetako eta nazioarteko neurri aurre- rakoien bidez eskubide horiek aitortzeko eta unibertsalki eraginkortasu- nez aplikatzeko.

Hiru egunez, gailu mugikor bat aterako dugu kalera elkarrizketa ibiltariak egiteko eta kalean bertan herritarrek Hiri Eskubideen Deklarazio Unibert- salari buruz duten iritzia jasotzeko. Eremu publikoan egingo dugu esku hartzea BAT Makers gizarteratzeko eta komunikatzeko eta proiektuaren grabazioak osatzen jarraitzeko.

Zuloark

Hiri Eskubideen Deklarazio Unibertsala Zuloark taldearen proiektua da. Zuloark lanerako sare irekiak eraikitzeari lotutako arkitekturako azpiegi- tura bat da; eredu ekonomikoak eta enpresa-ereduak eraldatzeko beha- rra dagoela pentsatuta sortua, hain zuzen.

www.zuloark.com