Arkitektura Migratzaileak

About This Project

Santander, Logroño eta Bilboko arkitektura migratzaileei buruzko argazki erakusketa

 

Bilbo, Logroño eta Santanderreko hirietan erakutsiko den argazki-erakusketa bat da Arkitektura Migratzaileak erakusketa, migrazioaren, arkitekturaren eta hirigunearen arteko interakzioa aztertzen duena. Bertako hainbat argazkilariren bidez, komunitate migratzaileek inguruneak nola aldatzen dituzten eta esanahi berri bat nola ematen dieten jasotzen du serie bakoitzak. Migratzaileek kudeatutako Bilboko saltokien erakusleihoetako isla abstraktuekin hasi, Logroñon nabaria den guneen jabetze kulturalarekin jarraituz eta Santanderren gauzatu den hesien presentzia kezkagarria ere barnean hartuta, etengabeko metamorfosian dagoen hiri-kartografia bat erakusten digu erakusketa honek, gure hirietan ikusi daitezkeen eta ikusi ezin diren mugak zalantzan jarriz.


>Metroko Unamuno geltokian bisitatu ahal izango da erakusketa urriaren 15etik azaroaren 15era arte.
>Hika-Ateneoan egingo dugu inaugurazio-ekitaldia urriaren 17an 19:00etan.
Erakusketako argazkiak egin dituzten hiru argazkilari izango ditugu gurekin.

Hiri abstraktuak

Abiapuntu gisa Bilbo hiriko zenbait establezimendu migratzaileren erakusleihoak hartuta —saltokiak, estetika-zentroak, jatetxeak eta abar– hurbilketa ia flâneur baten bidez, ikusten duen guztiari argazkia ateratzen dion turistarena bezalakoa, bi gune azkenean gune bakar batean** hibridatzen dituen sekuentzia bat proposatzen da, non**, argazki-klikatzetik beretik hasita, hirigunean gertatzen den aurkakotasunak baldintzatutako bi errealitate arkitektoniko aurrez aurre dauden. Collage bat bailitzan, errealitate horiek ezin dira gure begiradarekin ikusi, eta berez zaratatsuak eta inkoherenteak diren irudi bitxiak proposatzen dituzte ** topaketa bisual horien bidez.

Jorge Isla Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da San Jorge Unibertsitatean eta Produkzio Artistikoan masterra dauka egina Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.

Bakarkako erakusketak egin ditu Párraga Zentroan (Murtzia, 2024), Huescako Diputazio Probintzialean (Huesca, 2024), Bilbaoarte Fundazioan (Bilbo, 2024), Da2 Artium-en (Salamanca, 2023), Las Cigarreras-en (2022), Arte Santanderren (2022), SC Gallery gunean (Bilbo, 2022), Antonia Puyó galerian (Zaragoza, 2021 eta 2017), Rambletan (Valentzia, 2020), Presente galerian (Porto, 2020), Valentziako Historia Naturaleko Museoan (2018), Photoespañan (2017), Kir Royal Gallery gunean (2017), Kordobako Argazkilaritzako XV. Bienalean (Kordoba, 2017), eta Centro Cibeles gunean (Lanzadera, Cur. Iñaki Domingo, Madril, 2016), baita beste hainbat erakusketa kolektibo eta feriatan ere, Estatukoak zein nazioartekoak.

 

Azal Berrien Oihartzunak: Hiri-metamorfosia Logroñon

Argazkien protagonistak ikuspegi humanoago batetik eta beren esperientzietatik hurbilago dagoen ikuspegi batetik partaide bihurtzeko asmo garbia abiapuntutzat hartzen duen planteamendu bat hartu dugu Logroñotik. Gunearen okupazioak kidetza berriko sentsazioa helarazten du, beren identitate propioaren, interakzioaren eta lekuez egiten duten erabileraren bidez jabetzen baitira leku horietaz.

Beren identitate-ezaugarriak partekatu eta adierazteko biltzen diren komunitate jakin batzuen oroitzapen eta ospakizunak hartu ditugu ardatz, baita beren jaioterrietatik ekarritako ohitura horiek atxikitzen dituzten lokalen egunerokoan ere. Gure behaketa-ikuspegitik Logroñotik oso urrun dauden beste leku batzuetara eramaten gaituzte, eta aldi berean gonbidatu egiten gaituzte eta beren bizipenak hurbiltzen dizkigute.

Sara Cuerdo.

UPV/EHUn egindako arte eta diseinuko ikasketak dauzka bere prestakuntza artistikoak, eta, horrekin batera, autore-argazkilaritza Bilboko Argazki Garaikideko Zentroan, eta masterra dauka Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan UPV/EHUn. Esplorazio bat da bere sormen-prozesua, non argia eta formak betiere elementu zentralak diren kaos ordenatu baten barruan. Modelatzeko eta definitzeko erabiltzen du argia, emaitzan arrosa koloreko ilunabar baten leuntasuna bilatuz, formek lerroen eta ingeraden bidez istorioak kontatzen dituzten konposizioak sortzen dituzten bitartean. Bere kameraren bitartez, elkarrizketa intimo bat ezartzen du ingurunearekin, ikuslearen baitan emozioak gogoraraztea eta sentsazioak iratzartzea bilatuz.

 

Hesiikusezina

Paisaiak paisaia izateari uzten dio barruan zer daukan ezagutzen dugunean. Horrela, 2018. urtearen azken aldiaz geroztik, Santanderreko hirigunearen erdian, lau metroko altuera duen hesi metaliko eta elektrifikatu batek portua gainerako gizateriatik bereizten du, eta gogorarazten digu badirela beste leku batera iritsi nahi duten baina horretarako pasaporte eta kontu-korronte egokirik ez duten pertsonak. 2017an Bilbon altuera bereko horma bat altxa zuten portua inguratuz, zementuzkoa oraingoan. Lotsaren hormek gure kartografia konplexuaren mugak ezartzen dituzte baina, beharrezko denbora igaro ondoren, doilorkeria izateari uzten diote eta paisaia bihurtzen dira pasaporte egokia duten herritar gehienentzat eta Erdi Arokoa amildegia, aldiz, beste orainaldi bat desio zutenentzat. Hesiak, bere egiteko poliziala bete ondoren, hiri turistikoaren dekoratu izaten jarraitzen du, artistikoa, egunerokoa. Erakusten denean, galdetzen denean eta zalantzan jartzen denean solik ikusi daiteke hesiikusezina.

Daniel Martínez. 1992an izan zuen lehen harremana argazkilaritzarekin EHUn unibertsitate-ikasketak egiten zituen bitartean. Irudiaren sektore komertzialean zentratuta dago bereziki bere lana 2008az geroztik, batez ere argazkilaritza sozialean, erreportajean, publizitatean eta arte eszenikoetan. Argazkilaritza digitaleko, photoshopeko eta argiztapeneko zenbait ikastaro eta tailer ematen ditu Kantabriako hainbat eskolatan. Gainera, 2007. urtean Santanderren eta Bilbon egoitza duen Vidala estudio fotografikoa sortu zuen, hasiera batean argazkilaritza sozialera bideratutakoa, ondoren bere lana beste arlo batuetara dibertsifikatu bazuen ere. Santander hiriari buruzko argitalpen, erakusketa eta memoria-prozesutan lan egin du La Vorágine liburutegiko fundaziotik.

Pablo Ruíz Ortíz artista espainiarra Santanderren jaio zen 1974an. Hogei urte zituela, argazkiak ateratzen hasi zen bere litea dokumentatzeko. Une horretan konturatu zen; narrazio artistikoko bere erreminta izan zitekeen argazkilaritza. Argazkilaritza analogikoarekin eta zuri-beltzezko haren garapenarekin hasi zen argazkilaritzan interesatzen. Denborarekin, garrantzi handiagoa hartu zuen. 2015ean hasi zituen argazkilaritza garaikideko bere ikasketak Madrilgo BLANK PAPER eskolan. Filosofia ari da gaur egun ikasten Pablo Ruiz Ortiz Kantabriako Unibertsitatean, artearen arloak eta irudiak munduko gizakien portaera soziopolitikoan dituen harreman eta eraginak ikertzen.

 

Urbanbat, La Vorágine eta Taller en Blanco-k ekoitzitako proiektua, Tan Cerca Santander Logroño Bilbao deialdian hautatua, hiru hirietako udalen eta Santander Creativa Fundazioa eta UrbanbatFest-en laguntzari esker.

Tokia

Bilbo

Data

2024

Bezeroa

Santander, Logroño, Bilboko udalak eta Santander Creativa Fundazioa

Category
ArPe, CIPe, CUPe, Pe