Gizarte-ekimeneko kooperatiba bat gara, hiri-berroneratzeko eta lurraldea hobetzeko prozesu berritzaileak koordinatzen dituena, tokiko komunitate eta administrazioekin lankidetzan.
Gure lanaren bidez, berrikuntza soziala eta herritarren sormena sustatzen ditugu, ingurunea zaintzen eta hobetzen lagunduko duen partaidetzaren kultura bat bultzatzeko asmoz.
Urbanbat arkitekturaren, hirigintzaren, pedagogiaren eta komunikazioaren mundutik datozen pertsonek osatzen dute. Sareak sustatutako diziplina anitzeko ikuspegi honi esker, etengabe lankidetzan aritzen gara hiriko hobekuntza proiektuetako bakoitzak eskatzen dituen gaitasunak osatzen dituzten tokiko zein nazioarteko adituekin.
Urbanbat-en hiri-hobekuntzako prozesu berritzaileak diseinatzen eta koordinatzen ditugu, herritarren sormena eta gizarte-berrikuntza espazio publikoaren hobekuntzara eta zaintzara transferituz.
Lanerako eta lankidetzarako inguruneak sortzen ditugu hiria eraldatzen parte hartzen duten eragileen artean (herri-administrazioak, herritarrak, eragile sozialak, kulturalak, ekonomikoak, ikertzaileak, hiri-kudeaketako profesionalak…), eta partaidetzaren kultura sustatzen dugu, hiri-garapen jasangarria lortzen laguntzeko.
Hiri-hobekuntzako partaidetza-prozesuetan erreferentziazko eragile gisa onartua izan nahi du Urbanbatek, bai bezeroen aldetik, bai herritarren aldetik. Beste lurralde batzuetan erreferentzia bihurtu nahi dugu, eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritu, hiri-ingurunea zaintzen eta hobetzen modu positiboan lagunduko duten proiektu berritzaileak garatzeko.
Hiri-birsorkuntzarekin eta lurraldearen hobekuntzarekin erlazionatutako prozesu parte-hartzaileak aurrera eramateko aholkularitza eta dinamizazio lana eskaintzen dugu. Horretarako ezaguera eta diziplina anitzen arteko nahasketa eragiten dugu aniztasun guzti hori hiri-diseinuari gehitzeko.
Hiriaren ezagutza, haren ezaugarriak, dinamikak eta egitura herritarrengana hurbiltzeko programak eta jarduerak sortzen ditugu, zaila delako ulertzen ez den hiri bat bizitzea eta gozatzea. Horrela, herritarrek bizi diren hiri ingurunearekin identifikatzen direnean eta eskema afektiboetan sartzerakoan, erabilera konprometituago bat egiten hasten dira, instalazio eta espazio publikoak bereak direla ulertzen dutelarik, ingurunearekiko errespetuzko jarrerak hobetuz. ingurunea.
Zerbitzu horien artean haurrentzako arkitektura eta hirigintza plataforma bat dugu: ARKITENTE.
Hiri-transformazioen gaineko Ikerketa eta ekoizpen kulturala garatzen ditugu. Formatu desberdinetara eramaten ditugu kultura-proiektuak: (eztabaidak, erakusketak, lantegiak, ibilbideak, ekoizpen artistikoak, argitalpenak…). Gako hauetan URBANBATfest, arkitekturako, hirigintzako eta berrikuntza sozialeko jaialdia antolatzen dugu urtero Bilbon.
Gure lanak behaketan eta entzute aktiboan oinarritutako diagnostiko batetik abiatzen dira. Azterketa eta esku-hartze lekuan bizi diren guztien ikuspegia barneratzen dugun prozesua. Horrela, inguruaren ezaugarrietara egokitutako lan-ibilbidea diseinatzen dugu. Zentzu horretan, generoaren, haurtzaroaren eta zahartze aktiboaren ikuspegia duten diagnostikoak eta hiri-diseinuak egiten ditugu…
Sorkuntza kolektiborako lan giroak sortzen ditugu, hiriaren eraldaketan parte hartzen duten eragileen artean topaketa espazioak aktibatuz (herritarrak, administrazio publikoak, eragile sozialak, kulturalak, ekonomikoak, unibertsitateak...) eta hiri garapen iraunkorrerako laguntzen duen parte-hartze kultura sustatzen dugu.
Aldi berean, alderdi guztiek lankidetza-lanaren funtsezko jarraibideak ikasteko espazioak errazten ditugu, esku-hartze prozesuetan parte hartzen duten ikuspegi eta interes desberdinak ezagutu eta onartzeko.
Gizarte ekimeneko kooperatiba gara, hobekuntza sozialak bilatzen dituzten printzipio etiko eta estrategikoen pean. Estandarizatuak ez diren diseinu tresnak eta metodologiak erabiltzen ditugu, testuinguru bakoitzera egokituak, malguak, eta sortzen ari diren berrikuntzei arreta jarriz.
Gailu bisualak ere erabiltzen ditugu, kasuan kasu lantzen ari garen hiri-ezaugarriak hobeto ulertzeko beharrezkoa den informazio guztia eskaintzeko.