Ikusezinak ikustatzen (laborategiko prozesua)
Aurten, BAT prozesu hedatu gisa prestatu dugu eta haren oinarrizko zatietako bat izango da laborategia. Pixkanaka-pixkanaka ari gara lan-ildoak zehazten, ikuspegiak eztabaidatzen, kasuak identifikatzen, azterketako metodologiak finkatzen…Urritik aurrera, laborategia interesa duzuen guztien partaidetzara zabaldu nahiko genuke eta, horretarako, egokiena orain arte egin dugun prozesua eta erabili ditugun eta/edo sortzen joan diren materialak partekatzea dela uste dugu.
Lab_fase1.- Abiarazten
Maiatzetik abuztura bitartean garatu genuen atariko prozesua, izaera lasaia eta informala izan duena. Bertan, honako hauek zehaztu genituen: ikerketaren kontzeptu mailako testuingurua (orrialde honek laburbiltzen ditu testuingurua, galdera batzuk eta metaprozesua); lanean aritu diren eragileak eta haien rolak; egutegia-faseak, metodologia eta ikerketa kolektiborako oinarrizko tresna batzuk.
Lab_fase2.- Partekatzea, hitz egitea, antolatzea
Irailean, gai eta formatuak landu ditugu. Horretarako, aurreko hilabeteetakoak baino jarraibide gehiago zituen prozesua landu dugu helburu zehatzekin eta metodologiaren oinarriak honako hauek izan dira: kezkak eta materialak partekatzea, talde txikitan elkarrizketak irekitzea eta buruko mapak sortzea. Asteazkenero bildu gara Kulturbasquen 16:00etatik 19:00etara, eta bateratutako lanetik abiatuta, asteko gainerako egunetan gaiak banaka edo taldeka garatu ditugu.
> Hiria eta haren funtzionamendua
Irailaren 3an, abiapuntua errepasatu eta Bilbo testuinguruaren (eta haren eraldaketa-prozesuaren) arabera kokatzen saiatu ginen. Horretarako, hiriaren funtzionamendua ulertzen eta ertzetan geratzen dena ikusezina den edo ikusezin bihurtuta dagoen identifikatzen saiatu ginen.
Hizketaldiak aktibatzeko aitzakia gisa, maila geografiko bat eta maila administratibo bat zeharkatzea planteatu genuen. Horretarako matrize gisa hiriko plano orokorra eta Udaleko organigramako edo egiturako laburpena, bertan prestatutakoa, erabili genituen.
Saioaren amaieran, kokatzen hasten lagundu ziguten gai batzuk bildu genituen: autosufizientzia eta kanpo-eraginak; ertzen estigmatizazioa eta/edo ikusezintasuna; auzo altuak, periferiak eta hiri-eremuak; oroitzapena, ondarea, birsorkuntza, estetizazioa, gentrifikazioa; fluxua-mugimendua / prozesua-elkarrekintza; gardentasuna eta datuak…
> Nola eraiki behar da Yren hiria?
Hilaren 10ean, arlo soziologiko-politikoagoan kokatu ginen Civersityk emandako materialei esker. Hirian eta ikusezintasunean pentsatzera gonbidatu gintuzten, gai hauek zeharka hartuta:
- Begiradaren garrantzia: Hostore Hiriaren ideia (Carlos García Vázquez).
- Begiratzea botere-ekintza da (Pierre Bourdieu).
- Somatografiak (gorputzaren idazketa): hiriko ordenaren (eta aldearen) eraikuntzari buruzko azterketa (Barbara Hooper).
- Y hiritik edo hirira (Ulrich Beck).
- Agindutakoaz haratago begiratzen ikastea: Ezusteko hiria (Paolo Cottino).
- Hiria berriro eskuratzeko deialdia: Arkitekto matxinatuaren lana (David Harvey).
- Material horietatik eta elkarrizketetan sortu ziren interes eta lehentasunetatik abiatuta, ideia guztiak erlazionatzen eta erabakiak hartzen lagungarria izango zaigun buru-mapa sortu genuen (mapa eta haren zati ugariak ikus ditzakezu).
Hori dela eta, honela zehatz dezakegu egungo ikerketa-proposamena:
Zer: Nola eraiki behar da Yren hiria?
Nola: “Itsuen eta elefantearen parabola indiarra” oinarritzat hartuta, azterketari aurre egingo diogu ikuspegi-ikuspuntu ugari proposatuta (ez soilik begitik, baizik baita beste zentzumen, somatografia batzuk, txertatuta ere). Horren arabera, puntu itsuetan eta bateratasunetan oinarrituko gara, ikuspegiak eta itsutasunak partekatuta, begiradaren mugak bilatuta… Itzulpen-ariketak eginda (itzulpen deitzen diogu aldearekin, kulturaren arintasunarekin eta niaren ezegonkortasunarekin bizitzen ikasten dugun jardunbideen multzoari” ((James Boyd White).
Norekin: Y enpirikoen bidez pitzaduretan eta mugetan lan egiten duten arkitekto matxinatuak. Haien helburua berezitasun militanteetatik abiatuta alternatiba unibertsalak eraikitzen saiatzea izaten da.
> Loturarik gabeko (edo loturadunak) puntuak lotzen, lan-eremuak marrazten
Irailaren 17an, asteazkenean, buru-mapa hori aztertu, zeharkatu, barneratu eta osatu genuen. Gainera, “elefanteari” toki-posizio-jardunbide ugaritatik modu kolektiboan begiratzen lagunduko ziguketen eragileak-proiektuak identifikatzen saiatu ginen. Ikerketa-proiektuarekin lotutako desio pertsonalak eta interesak kontuan hartuta, pertsona bakoitzak proposamenak egin zituen eta, horien bidez, beste mapa bat osatu genuen gutxi gorabehera lotuta (edo lotu gabe) dauden puntuz beteta. Ondoren, puntu horiek lotzen saiatu ginen lan-eremuak marrazteko eta, ondoren, modu autonomoan baina interdependentean landu ahal izateko (baliabide, formatu, inspirazio-proiektu edo compost osagarri gisa elkartu genituen ideien beste bloke batzuez gain).
Hilaren 24an, asteazkenean, material hori guztia antolatzeko lanak amaitzen eman genuen eta… azkenean? Arreta gai hauen inguruan jarriko dugu:
- Begirada poliedrikoak: behatzeko, aztertzeko, mapatzeko, planifikatzeko, hiria kontatzeko (nola eta zertarako) moduak.
- Merkantilizatutako hiria vs Common Hiria: pitzadura baino gehiago faila bihurtu den horren inguruko ikuspegiak eta itsutasunak partekatzea.
Somatografiak eta teknozainketak: herritarrak, produkzio/ugalketa arloa, gorputzak eta espazioak, aniztasuna eta autonomia.
- Hiriko ikusezinak (hautemangarriak): eraikitzen dugunean (des)agertzen dena.
- Hiriaren ertzetan: pitzadura eta periferiak; ikusten ez dena, begiratzen ez dena, irakasten ez dena; estigmatizatzea, seinalatzea, baztertzea, ikusezin bihurtzea. Muga-mugatik sortutako esperientzia).
Hurrengo urratsak:
Hemendik aurrera, eta urriaren erdialdera arte, behin betiko egitaraua eta haren formatu ugariak antolatu eta jarduera irekiak aktibatuko ditugu. Baina horien berri hurrengo postean emango dizuegu zehatz-mehatz eta modu espezifikoan.
Lab_fase3
Aurkezpeneko eta eztabaidako saio irekiak gonbidatu ugariekin ikerketaren alderdi orokorrak edo zehatzak lantzeko. Urriaren 15, 22 eta 29an, asteazkenetan, izango da Kulturbasquen.
15 Urriak | 18:00
Hiri Ikusezinaren Begirada poliedrikoak
Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, Bilbao
22 Urriak | 18:00
Hiri geografia berriak Mapaketa Kolectiboak
Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, Bilbao
29 Urriak | 18:00
Somatografiak eta teknozainketak (gorputzak eta espazioak)
Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, Bilbao
5 Azaroak | 18:00
Merkantilizatutako hiri vs Common Hiria
Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, Bilbao
Lab_fase4
Topaketa azaroaren 20, 21 eta 22an Kulturbasque (elkarri lotutako sailak eta jarduera-formatuak).
Lab_fase5
Ikaskuntzen eta itzuleren antolaketa; eta hurrengo pauso izan daitezkeenak finkatzea.
Laboratorio_#BAT_invisibles2