alterotopiak

Alterotopiak

alter: beste(a)
topia: toki

UrbanBATen 2015eko edizioan, arreta ikusiezinean jarri ondoren, pixka bat gehiago gerturatuko gara, ia ikusten ez den horri zehatz erreparatzeko. Gure hirietan dauden pitzaduretan, zirrikituetan, ertzetan, mugetan, hutsune anomaloetan ipini nahi dugu arreta. Alterotopiak esploratzea dugu xede, alegia, Petcou Ck eta Petrescuk L’atelier d’architecture autogérée-ko “Actuando en los Intersticios”-en aipatzen dizkiguten zirrituak; horietatik abiatuta, zenbait alternatiba eraikitzen dira gero eta kapitalismo landuagoaren hirigintza-programa ezaugarritzen duten normalizazio eta homogeneizaziorako.

Testu osoa irakurri

Hala, sistema nagusiaren zerbitzura dauden mekanismoen bitartez planifikatzen diren guneetan gertatzen ez den bezala, sartu nahi dugu herritarrek eurek, besteak beste, lankidetza, autokudeaketa eta aldi baterako elkarteen printzipioen pean autoekoitzitako guneetan. Guneok trantsizioan daude, permakulturalak dira, erresistenteak eta porotsuak, malguak eta itzulgarriak, eta aurrez zehaztuta ez dagoen esperientzia baten baldintzak ezartzeko helburua dute, kontakizun erkidea sortzeko gaitasuna duen esperientzia subjektibo batenak, hiri-kolektiboa asetzera bideratutako jarduera jakin batzuen bidez, kasurako, irudimena, sormena, sinboloen eraikuntza edo jokoa.

Jarduera-gune horiek eguneroko bizimodua zalantzan jartzeko toki bihur daitezke, baita oztopoak, errutinak eta inposatutako erritmoak ere. Kontsumoaren zerbitzura dauden usadioak desikasteko eta usadio ezberdinak berrikasteko toki, eta berezko subjektibitatea sortu begirada-gurutzatzeen bidez, trukeen, elkarrizketa intentsoen, une partekatuen bitartez… Konexio- eta identifikazio-inguruak, higitzen den jendetzarentzako kontaktu-inguru, autonomia maila handiz jarduten baitu, elkarren ondoan ipintzen da eta kontraesanetan erori, baina jabetu da interdependentea dela, toki erkide batean diharduela elkarreraginean.

Clémentek gogorarazten digu bizitza handiagoa dela inguruak elkartu eta gainjartzen diren tokietan: «mugak, interfazeak, estalki gardenak, mugaldeak, atalaseak, aldiriak, sakontasun biologikoko guneak…», non energia kontzentratu eta areagotu egiten baita, beste espezie batzuekiko harremanaren bitartez. Orobat, gune demokratikoaren definizioa bilatzean ere gertatzen da; izan ere, gune horretan ez gara toleranteak soilik (hots, berdin zaigu desberdintasuna), baizik eta, hain zuzen ere, «desberdinak dira garrantzia dutenak».

Horixe da Michel de Certeauk aplikatu duena “kultura eguneroko bizimoduaren hutsalkerian bilatzeko” saiakera frogatzeko, eta guri bezala, horrek piztu zion “zirrituen eta mugaldeen” inguruko interesa, “norbanakoak horien bidez egiten baitu ihes beragandik espero den horretatik; objektuak, kodeak eta jardunak desbideratzen baititu”.

Alterotopiak, beste batzuekin eraikitako guneak, aniztasunerako aterpe gisa osatzen diren ahalmen handiko tokiak. Hiriak oraindik erantzuten jakin izan ez duen edo erantzun ezin izan dien arazoak aztertu eta ulertzeko tokiak. Hein batean, hiri-inguruan oraindik “eskuragarria” dena gauzatzen duten tokiak, hiria sortzeko beste forma ireki, sentikor eta kolaboratibo batzuk sumatzeko aukera ematen duen behin-behineko eta dudazko egoera baten pean.

Testua ezkutatu

Prozesua

Ikerketa horri aurre egiteko, BATek, Kulturbasque-rekin, Civersity-rekin eta ColaBoraBora-rekin adostutako lankidetzaren baitan, denbora luzeko eta formatu ugaritako ikerketa kolektiboko prozesua aktibatu du. Horretarako, kultur arloko jardunbideak, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak uztartu ditu arlo formalaren eta ez-formalaren, teoriaren eta praktikaren, eta ezarritakoaren eta sortzen ari denaren arteko topaguneak aktibatzeko asmoz ezkutuko sormen sozialeko eta berrikuntzako aukera berriak bultzatu ahal izateko.

Laborategia

Elkarrizketako eta alderaketako asteroko esparru horren bidez, ikerketari forma eman eta ezagutza, jardunbideak eta desioak pixkanaka sartu eta berriro nahastuko ditugu. Urrian, saio irekiak egingo ditugu eta horietan modu presentzialean edo streaming bidez parte hartzeko aukera izango da.

Tailerrak

Jarduera puntual horien bidez, gai espezifikoetara modu praktiko eta esperimentalean gerturatu ahal izango gara. Hemen dagoeneko eginda daudenen emaitzak ezagutu eta oraindik egiteke dagoenean izena emateko eta informazioa eskuratzeko aukera topatuko duzu.

Festibala

 “work in progress” gisa egindako lana azaltzeko eta jarraitzeko edo beste eragile batzuei irekitzeko, ikuspegiak eta ikuspuntuak ugaritzeko, eta begiradak eta itsutasunak partekatzeko baliagarria den sinposioa.

Ondorioak

Ikerketa prozesuan sortutako edukie ezberdinen biltegia: testuak, bideoak, argazkiak, diagramak, kontakizuanak…

Laborategia

Festibala

Azaroaren 19 eta 21 bitartean ospatu genuen UrbanBAT urbanismo eta innobazio sozialaren inguruko festibal kulturalaren 4. edizioa. Aurreko ataletan bezala, ekitaldiaren helburuak, hiriari buruzko beste ikuspuntu batzuk aztertu eta baliotan jartzea; debateak garatu, hezagutza eta esperientziak partekatu hirien transformazio kolaboratiboa sustatzeko. Elkarren artean, hiria osatzen duten sentsibilitateen aniztasuna kontuan izanda ikasteko momentua.

Tailerrak

Ondorioak

    Sorry, no posts matched your criteria.

Antolatzaileak

zaramari

Laguntzaileak

Colabora
civersity

Babesleak

upv
ehukultura
GV
bfa