IDENTIDATA. Identitateei buruzko eraikuntza kolektiboa

IDENTIDATA. Identitateei buruzko eraikuntza kolektiboa

Uztailaren 4tik Irailaren 22a arte, Identidata instalazioa bisitatu dezakezu, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao-rekin batera ekoiztu dugun proiektua.

Identidata instalazioak hausnarketa egiten du zenbait eragilek identitateen eraikuntzan betetzen duten zereginaz, etengabeko globalizazioko ingurunean. Datuak bistaratzeko gailu baten lana ere egiten du, eta gaur, hemen eta orain, gure identitatea eraikitzeko oinarritzat hartzen ditugun elementuetako batzuk erakusten.

Bisitarien parte-hartzea joko plastiko baten modukoa izango da: pieza autonomoak elkarren ondoan jarriz egindako ariketa eraikitzaile bat, eraldatzen ari den mundu heterogeneo eta mutante bat irudikatzen duena, etengabe eta era kontzeptualean osatuz doana, herritarrek egindako ekarpenei esker.

Forma aldetik bi ardatzen inguruan antolatuta dago: auzotik planetaraino doan eskala geografikoa eta identitatearen eraikuntzan funtsezkoak diren zenbait ildo. Identitateak bezala, instalazioa funtsezko bi faktoretan oinarrituta eraikitzen da: Narratiboki eraikitzen da, lotzen gaituzten istorioen bidez. Geure buruari buruzko kontakizun baten moduan. Zati indibidualak erabiliz eraikitako ipuin bat, aldaketak, desberdina dena, eta, orobat, gure antzekoa dena eta batzen gaituena antolatzen dituena.

Eta irudien bidez eraikitzen da. Irudi indibidualak eta gure taldearen edo gurekin konektatuta dagoen taldearen irudi kolektibo bat, geure buruaren luzapen bat izango balitz bezala.

Istorioak eta irudiak, besteengandik bereizten eta antzeko bihurtzen gaituztenak.

Identidata sorkuntza kolektiboko instalazio bat da, eta kultura-lankidetzako smARTplaces programa europarreko URart proiektuan sartuta dago. Sei herrialdetako zortzi museok eta sorkuntza-zentrok eratutako eta 2 ikerketa-bazkidek lagundutako sare bat da, eta haren helburuetako bat da kultura eta artea hautemateko eta kontsumitzeko era iraultzea, kulturabitartekotzako forma berriak aktibatuz, audientziek baterako sorkuntzako prozesuetan parte har dezaten.

Aurten egiten ari garen beste proiektuekin bezela cAniccaren kolaborazio izan dugu lan honetarako.

Ez dago Iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.