Eta zu…zertan zabiltza?

Eta zu…zertan zabiltza?

Martxoak 28, osteguna. 19:00tan
Wikitoki Ko-Lab. Harrobia plaza, 5-2. pisua. Bilbo

Aurten beste ikerlari eta aktibatzaile urbanoekin hurrengo Urbanbat festibalaren marko kontzeptuala eta gidalerro programatikoak lantzeko aurretiko fase bat zabaldu dugu. Egonaldi txiki honen bidez beste eragile batzuekin elkarlanean aritzea ahalbidetuko digu, festibala zentratuko den erronka urbano garaikideen eztabaida elkarbanatu eta hedatuz. Horretarako egunotan 2 gonbidatu bulegoan izango ditugula aprobetxatu nahi dugu beraien lana saio ireki baten erakutsi dezaten. Ikasketaz, 2 arkitekto/a dira, baina beraien lanean diziplina ezberdinak gurutzatzen dira.

Izaskun Chinchilla

Arkitekturan doktorea da, eta bere arkitekto eta diseinatzaile lana dibulgazioko, hezkuntzako eta ikerketako zereginekin uztartzen du. Irakasle titularra eta ikerlaria da Barlett School of Architecturen (UCL London, Erresuma Batua), eta gaur egun eskolak ematen ditu Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi-mailako Eskolan eta Enpresa Institutuan (Madril, Espainia).

Ramón Faura

Ramon Faura Coll arkitektoa eta Arkitekturaren Historian doktorea da. Gizarte Zientzien arloko koordinatzailea da Elisavako Diseinu eta Ingeniaritza Eskolan, eta bertan ematen ditu diseinuari, arkitekturari eta teknologiaren teoriari lotutako irakasgaiak. Irakaslea izan da ETSAB eta ETSAR ikastegietan. Quaderns aldizkariaren erredaktoreburua da (2003- 2006). Zenbait erakusketatako komisarioa izan da, hala nola L’estat Turístic (FadFest, 2017) eta Arquitectures sense lloc (2009) erakusketetan.

Ez dago Iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.