Hiriaren ikerketarako egoitza txikia

Hiriaren ikerketarako egoitza txikia

Hurrengo URBANBAT jaialdia antolatzen hasiak gara eta honekin ekitaldiaren 8. edizioa dugu, non hiria, hiritar, arte, kultura, gizarte eta lurraldearen arteko erlazioak esploratzen jarraitzen ditugun. Elkarretaratze honekin hiriaren inguruko beste begiradak elkarbanatu eta amankomunean jartzea nahi ditugu, hiriaren eraldaketa kolaboratiboa laguntzeko eztabaida eta erlaziozko espazio bat izanik.

Hiri-laborategi gisa planteatutako programaren bitartez egiten dugu. Hau da, ikerkuntza, esperimentazio eta elkar-sorkuntza prozesu gisa non aktibitate formatu desberdinen bitartez bertaratutakoak partaide aktibo bilakatzeko aukera duen, festibalean planteatzen diren hiri-erronka soluzioen diseinuan lan eginez.

Iaz bezala, aurten ere beste ikerlari eta aktibatzaile urbanoekin hurrengo festibalaren marko kontzeptuala eta gidalerro programatikoak lantzeko aurretiko fase bat zabaldu dugu. Egonaldi txiki honen bidez beste eragile batzuekin elkarlanean aritzea ahalbidetuko digu, festibala zentratuko den erronka urbano garaikideen eztabaida elkarbanatu eta hedatuz.

Horretarako, honako hauek egun batzuetarako gure lantaldera batzera gonbidatu ditugu:

Ramón Faura

Ramon Faura Coll arkitektoa eta Arkitekturaren Historian doktorea da. Gizarte Zientzien arloko koordinatzailea da Elisavako Diseinu eta Ingeniaritza Eskolan, eta bertan ematen ditu diseinuari, arkitekturari eta teknologiaren teoriari lotutako irakasgaiak. Irakaslea izan da ETSAB eta ETSAR ikastegietan. Quaderns aldizkariaren erredaktoreburua da (2003- 2006). Zenbait erakusketatako komisarioa izan da, hala nola L’estat Turístic (FadFest, 2017) eta Arquitectures sense lloc (2009) erakusketetan.

Izaskun Chinchilla.

Arkitekturan doktorea da, eta bere arkitekto eta diseinatzaile lana dibulgazioko, hezkuntzako eta ikerketako zereginekin uztartzen du. Irakasle titularra eta ikerlaria da Barlett School of Architecturen (UCL London, Erresuma Batua), eta gaur egun eskolak ematen ditu Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi-mailako Eskolan eta Enpresa Institutuan (Madril). Eskolak eman ditu École Spécial-en (Paris, Frantzia) eta HEAD University delakoan (Geneva, Suitza), besteak beste.

Braulio Gomez Fortes

Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta Zientzia Politiko eta Soziologian doktore da Complutense Unibertsitatean. DeustoBarometro Sozialaren erantzunkide da gaur egun eta Deusto Cities Lab erakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kide da, Deustuko Unibertsitatean garatutako jakintza sortzea eta jakintza hori hirien bizi-kalitatearen hobekuntzari aplikatzea helburu nagusitzat duen erakundekoa. Berrikuntza metodologikoarekin egon da estu lotuta bere ibilbidea, iritzi publikoaren, demokraziaren kalitatearen eta deszentralizazioaren alorrean aplikatutako ikerketaren barruko erronka guztiei erantzuteko betiere.

Patricia Campelo

Patricia Campelo Soziologian doktorea da, Aldaketa Sozialen Prozesuetan Ikasketa Aurrerauen diploma (UPV-EHU) eta Hiri kudeaketan Masterra (Universidad Oberta de Catalunya) da.Egun Hiri Soziologíako irakaslea da (UPV/EHU). Hiriaren eta ebaluazioaren inguruan UPV/EHU-ko Civersity ikerketa taldearekin hainbat proiektutan hartu du parte.

Canicca

Arkitektura, diseinu eta hirigintzako estudioa, biztanleriaren eta bizi garen ingurunearen arteko eraldaketa positiboaren bila. Partaidetza eta auto-eraikuntza metodologiak txertatzen dituzte, eskala guztietan proiektuak zuzentzeko tresna gisa. Objektutik, lurraldera.

Ez dago Iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.