
19 Urr 7. Urbanbat Jaialdiko programa eta izen ematea (Bilbo Azaroak 21-25)
Azaroak 21-25
Bilbo
ISTANTEKO HIRIAK lelopean aurtengo jaialdiak kultura-ekitaldi handien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu. Horretarako hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatzen ditu partekatutako estrategiak diseinatzera, ingurunerako oreka eta toki-komunitatearentzako onura bermatuko duten estrategiak, alegia.
Programazioa hiritar guztiei zabaldutako laborategi gisa planteatu dugu. Hau da, ikerkuntza, esperimentazio eta elkar-sorkuntza prozesu gisa, aktibitate formatu ezberdinekin: hitzaldiak, lankidetza tailerrak, ibilbideak, jarduera artistikoak…
Sorry, the comment form is closed at this time.