Zer ondorio eragiten dituzte kultura-ekitaldi handiek hiri garapenean?

Zer ondorio eragiten dituzte kultura-ekitaldi handiek hiri garapenean?

Mikro-elkarrizketak

 

Urbanbaten hiria, hiritar, arte, kultura, gizartea eta lurraldearen arteko erlazioak esploratzen jarraitzen ditugu. Eta hiri-laborategi gisa planteatutako programaren bitartez egiten dugu urte osoan zehar. Ikerkuntza, esperimentazio eta elkar-sorkuntza prozesu gisa, aktibitate formatu desberdinen bitartez, urte bukaeran jaialdi egitura hartzen duen topaketa antolatzen dugularik.

7. URBANBAT jaialdiak Instanteko hiriei buruz jardungo du, aisialdiari eta kulturari lotutako ekitaldiak egiteko hirira bertara erakarrita datozen pertsonen kopuru handi bat denboraldi labur batean hartu ahal izateko garatzen diren hiriak. Eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu.

Jaialdiaren aurretik iritzi ezberdinak ezagutzeko eta eztabaida zabaltzeko, Bilbo hiriko zenbait agente sozial, ekonomiko eta kulturalengana hurbildu gara kultura-ekitaldi handiek hiri-garapenean eragiten dituzten ondorioei buruz galdetzeko.

Guztiek erantzuten dituzte galdera berdinak: Zer ondorio uste duzu eragiten dituztela kultura-ekitaldi handiek hirian? Zer formula uste duzu aplikatu ahalko genituzkeela ondorio horiek arintzeko edo hobetzeko? Zer osagai beharko genituzke formula horiek aplikatzeko?

Elkarrizketa guztiak hemen.

Ez dago Iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.