
30 Uzt 7. URBANBAT Jaialdian parte hartzeko aukeratutako proiektuak eta jarduera artistikoak
Jaialdian parte hartzeko deialdiaren bidez bazter guztietako proiektuak jaso ditugu. Hautaketa egiteko garaian zera bilatu nahi izan dugu, hainbat ekintza-eremutatik hiri- lekualdatzeei erantzun propositibo bat proposatzeko gauza diren ekimenak. Lan sozio-komunitarioa, hirigintza partizipatiboa, arkitektura eta kultura-jardunbideak nahiz arte-jardunbideak hein handiagoan edo txikiagoan uztartzen dituzten ekimenak, hiri-garapen jasangarria lortzeko konponbideak elkarrekin irudikatzeko. Hiria hobetzeko ekoiztutako jaialdien diseinuarekin lotura duten proiektuak, turismoko etxebizitzen kooperatiba alternatibekin, etxebizitzak-alokatzeko plataformek dakartzaten ondorioekin, auzo-elkarteen aldarrikapenekin e.a.
Ez da erraza izan erabakia hartzea. Jaso ditugun proposamen guztiek esker ona merezi duzue, eta zuek guztiek festibal honetan parte hartzeko aukera izatea nahiko genuke, baina… Gure zorionik berona hiri bizigarriagoak eraikitzeko egiten ari zareten lanarengatik. Hurrengo batean ere ea bat egiten dugun.
Jarraian, aurten gure artean izateko aukeratu ditugun ekimenak aurkeztuko dizkizuegu. Guztiak beraien lana aurkeztuko dute jaialdian zehar eta gainera elkarrekin lan egingo dute kultura- jarduerak era jasangarrian diseinatzeko tailerretan.
Horrez gain jaialdira ekarriko ditugun jarduera artistikoen zerrenda partekatzen dugu.
Proiektuen aurkezpena
–ARENAL SOUND, SEI EGUNEKO HIRIA. Begoña Torres Méndez (Madril)
–ESPERIENTZIAREN IBILBIDEA. Camila Pinzón Cortés (Quito)
–MAKE CITY. Rosario Talevi (Berlin)
–FAIRBNB. Sito Veracruz (Bologna-Venezia-Bartzelona-Amsterdam)
–BORONDATEZKO GENTRIFIKAZIOA. Álvaro Fierro (Bilbo)
–PLAYA-220 JAIALDIA. Javier Martínez Sánchez (Leon)
–ENTREBARRIS. Mijo Miquel Bartual (Valentzia)
–MASS TOURISM. Marc Javierre-Kohan (Bartzelona)
Jarduera artistikoak
–TUPPER BACKPACK “KIT GASTRONOMIKOA JAIALDIETARAKO” JAIALDIA. Sukaldaritzako gerrilla
–IKUS-ENTZUNEZKO ITURBURU-KODEA. Felipe Gil. Zemos 98
–STAGE ERABILERA ANITZEKO GARBITZAILEA. Black Monuments
–MAGICAL MYSTERY CITY TOUR. Horrelakorik ez da falta
–RAUBDRUCKERIN. Andoni Robles
–FINAL. MawatreS
Laster informazio zehatza argitaratuko dugu jaialdiko programan!
Sorry, the comment form is closed at this time.