Urbanbat 2018rako proiektuetarako deialdia

Urbanbat 2018rako proiektuetarako deialdia

Gaia eta testuingurua: ISTANTEKO HIRIAK

ISTANTEKO HIRIEN  kontzeptuaren bidez hiriek aisialdiari eta kulturari lotutako ekitaldiak egiteko hirira bertara erakarrita datozen pertsonen kopuru handi bat denboraldi labur batean hartu ahal izateko garatzen diren teknologiak hartu nahi ditugu aztergai. Ekipamenduen erabilerak aldatzea, espazio publikoa masiboki okupatzea, bisitariak hartzeko arkitektura efimeroak eraikitzea eta baita unean une hirigintza-kudeaketa arautzen duten araudiak egokitzea ere ahalbidetzen duten teknologiak, hain zuzen ere. Jada kontsolidatutako hirien barruan mikro-hiriak eraikitzeko dispositiboak, hiri horiek klase ertainaren kontsumoa eta aisialdia errazteko diseinatuta daudelarik.

Hiri-garapeneko eredu jakin bati erantzuten dio fenomeno horrek. Desindustrializazioaren ondorioz, berrasmatzeko moduak bilatuko dituzte hiriek eta biziberritzeko proiektu izarrak erabiltzen dituzte berritzeko eta teknologia hedatzeko duten ahalmenaren estandarte gisa. Horrela, albait gehien erakutsi nahi dute beren burua hiriek, eta lehiatu egiten dira beren artean inbertsioak erakartzeagatik eta nazioarteko ranking antzeko batean gora egin nahi izateagatik. Estrategia horren barruan, turismoak oso zeregin garrantzitsua du bultzatzaile ekonomiko gisa. Ondare kultural eta historikoa turismo-helburuekin ustiatzeari azken urteotan izaten ari diren hiri-marketineko ekitaldi eta kanpaina handiak gehitu behar zaizkio, hiri horiek munduko ekonomiaren erakusleihoan erakusgai jartzeko asmoz.

Bere argiak proiektatzearekin batera zenbait itzal eta bestelako hutsuneak ere eragiten dituen eredu bat dugu. Zerbitzuen ekonomiari eta aisiaren kulturari lotutako sektore eta sustatzaileek txalo jotzen duten bitartean, bisitarien iritsiera masiboak eta aisiaren kontsumoari lotutako bisitari horiek dituzten azturek harrera-hiriko biztanleen eguneroko bizitza aldatzen eta eraginpean hartzen dute: espazio publikoaren okupazioa merkataritza-helburuekin, hondakinen produkzio itzela, hurbileko merkataritza txikiaren ordez bistari espresen gustu eta premietara egokitutako merkataritza berri bat ezartzea, etxebizitzaren bizitegi-erabilera aldatzea aldian behingo egoiliarrak hartzeko, auzotar gogaituak… Egoera horren aurrean, herritarren hainbat ekimenek, gizarte-kolektibok, arkitektok, urbanistak, ikertzailek eta kultura-agentek beren haserrea eta kezka adierazi dute, eta hirian bizitzeko forma alternatiboak erreklamatzen dituzte.

Fenomeno hori maila globalean bizkor hedatzen den bitartean, aztertzeko eta erantzuteko ahalmena ez da bizkortasun berarekin iristen. Hiri-fenomeno berri horien garapen jasangarri bat ahalbidetuko duten arauen erregulazio bat behar dute administrazioek. Esparru akademikotik ikusita, gutxi dira errealitate hori buruzko azterlanak. Eta arkitekturaren eta hirigintzaren munduan hiri-testuinguru berri horrek eskatzen dituen premien inguruan lan egiten eta esperimentatzen duten profesionalik ia ez dago.

Fenomeno global berri geldiezin honen aurrean, zenbait galderari buruzko gogoeta kolektiborako gune bat planteatu nahi dugu:

Hirian eragiten duen inpaktuari eta leheneratzeko duen ahalmenari buruz

Zer arrasto/aztarna uzten dute mota horretako aldi baterako harrera masibo horiek hiri-sarean? Zer motatako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak behar dira dagokien inpaktua neurtzeko? Zenbat ekitaldi barneratu/hartu ditzake hiri batek debora-tarte labur batean? Zer ekintzak berma dezakete erresilientzia-ahalmen handiagoa lurraldean eta lurralde horretako biztanleengan? Nola kudea ditzakegu biztanle eta bisitarien arteko tentsioak? Zenbateraino sustatzen dute kultura-trukea eta tokiko kulturaren sendotzea?

Gizarte-esparruan gerta litezkeen berrikuntza eta transferentziei buruz

Zer motatako teknologia eta hiri-kudeaketako eredu berri ari dira garatzen aldi baterako hiri-testuinguru berri horien inguruan? Nola transferitu daitezke berrikuntza horiek tokiko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko? Zer ikasi dezakegu istanteko hiri berri horietatik?

Estrategia berri jasangarriago eta ekitatiboagoen garapenari buruz

Nola diseinatu beharko lirateke hiri-garapeneko estrategia horiek inpaktu positibo eta ekitatiboa izan dezaten? Nola hartu behar ditugu bisitariak, betiere hiriak hori txarrerako nabaritu ez dezan? Jardunbide egokien zer adibide erabili ahalko ditugu inspirazio eta ikaskuntza gisa?

Urdanbat festibalaren 7. edizio honek kultura-ekitaldi horien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua aztertzen ditu, eta hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatzen ditu partekatutako estrategiak diseinatzera, ingurunerako oreka eta toki-komunitatearentzako onura bermatuko duten estrategiak, alegia.

 

Gako-hitzak

Arkitektura efimeroak / Ekitaldiak / Festibalizazioa / Gentrifikazioa / Turistifikazioa / Herritarrak / Herritarren parte-hartzea / Herritarren sormena / Arkitektura eta Hirigintza / Gizarte-berrikuntza / Espazio publikoa / Bitartekotza / Desplazamendua / Elitizazioa / Hiri-kudeaketa / Ekipamenduak / Marka zaindua / Hiri-legedia / Hiri-kudeaketa

 

 

DEIALDIAK


 

A.-PROIEKTUETARAKO DEIALDIA

7. edizio honen kontzeptuzko esparruan biltzen diren planteamenduen gainean lan egiten duten esperientzia, ekimen eta nazioarteko proiektuak bilatzen ditugu. Ekimen pribatu zein publikoak, lan sozio-komunitarioa, hiri-kudeaketa, hirigintza partizipatiboa, arkitektura, eta praktika kultural eta artistikoak uztartuko dituztenak, soluzio berritzaileak batera imajinatzeko.

Baterako sorkuntzako tailer batean parte hartuko dute hautatutako proiektuek, eta bertan kolaboraziozko moduan diseinatuko dute jardunen protokolo bat edizio honetan planteatutako hiri-erronkari soluzioa emateko, baita proiektuak aurkezteko jardunaldi batean ere, formatu laburrekoa, azaroaren 23an eta 24an egingo dena. (Batez ere espainieraz egingo dira jarduerak).

Festibalaren zabalkunde-kanalen bidez komunikatu eta argitaratuko dira hautatutako esperientziak, eta baterako sorkuntzako tailerrean definituko diren jardun-lerro eta protokoloak bilduko dituen inprimatutako argitalpenean barne hartuko dira.

JOAN-ETORRIETARAKO ETA OSTATUKO GASTUAK, ETA DIETAK

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko hautatutako ekimenen kasuan, hautatutako proiektu bakoitzeko pertsona baten joan-etorrietarako eta ostatuko gastuak hartuko ditu bere gain antolakuntzak azaroaren 22an, 23an eta 24an (ostatu- eta gosari-erregimenean).

Hautatutako proiektu guztien ordezkariak, edozein jatorritakoak izanda ere (proiektu bat ordezkari bakoitzeko), gastronomia-tailerrera eta ondoren azaroaren 22an Sarean egingo den afarira gonbidatuko dituzte, eta estaliak izango dituzte azaroaren 23ko eta 24ko bazkariak.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Deialdian interesatuta bazaude, bete, mesedez, ondorengo formularioa ekainaren 30eko 23:59ak baino lehen.

 

PROPOSATUTAKOEN HAUTAKETA/HAUTATUTAKOEN KOMUNIKAZIOA

Hautaketa-batzordea antolakuntzako kideek eta festibalera gonbidatutako adituek osatuko dute, eta 2018ko irailaren 15ean iragarriko da publikoki haien hautaketa. Aldez aurretik, uztailaren amaiera-aldera, pertsonalki jarriko gara harremanetan hautatutako proiektuekin parte hartuko dutela baieztatzeko eta azaroaren 23an egingo den baterako sorkuntzako tailerraren garapenean kontuan hartu beharreko zenbait alderdi kontrastatzeko.

Mila esker zure esperientzia partekatzeagatik!

 

B.- JARDUERA ARTISTIKOETARAKO DEIALDIA

Festibalaren atal artistikorako proposamen artistiko desberdinak bilatzen ditugu, festibalaren edizio honetan proposatutako gaiarekin lotura izango dutenak.

B.1 Proposamen eszenikoak eta arte bisualak

Musika, antzerkia, dantza, performancea, espazio publikoko esku-hartzeak edo festibalaren edizio honen gaiarekin harremana duen beste edozein formatu.

B.2 Tailer gastronomikoa (arkitektura eta gastronomia)

30 minutuko workshop formatuko tailer bat proposatuko duen eta hori eskaintzeaz arduratuko den pertsona bat, baita gutxi gorabehera 50 lagunentzako herri-afari bat egiteaz arduratuko dena ere. Afarirako bi plater + postrea egin beharko dira, eta festibalaren gaiarekin egongo da lotua.

Sarean Kultur Gunean egingo da tailerra, sukalde industriala eta afaria zein tailerra egiteko beharrezkoak diren lanabes guztiak dauzkan gune sozio-kulturalean. Hautatutako pertsonak Sarean Kultur Guneko sukaldariaren eta mahaiak zerbitzatzeko lagunduko duten elkarteko boluntarioen laguntza izango du.

Janari-gastuak estaliko ditu antolakuntzak, betiere aurrekontuko 200 euroko mugaren barruan (Sarean elkarteak esleitutako irizpideak ebteta). Gainera, afarirako ogia, ura eta ardoa erosteagatiko gastuak estaliko ditu festibalak.

B.3 Hiri-esplorazioak (bideak hirian barrena)

Gidatutako bidea (Bilbotik edo inguruetatik), festibalaren edizio honetako gaiari buruz gogoeta egiten duena. Bilbotik irten eta hirian bertan bukatu behar du bideak egun berean. Bidea egiteko autobusa behar bada, antolakuntzak estaliko du alokairu-gastua.

Aurkeztu behar den dokumentazioa

Deskribapen labur bat, premia tekniko eta materialen zerrenda bat eta jardueraren kostu xehatua (garraioagatiko, ostatuagatiko eta dietengatiko gastuak barne) aurkeztu beharko dira deialdi honetan, deialdi honen atal honetarako formularioan biltzen den bezala. Antolakuntzak aurkeztutako aurrekontuaren egokitzapena eta jarduera garatzeko eskatutako premia teknikoak betetzeko erraztasuna balioetsiko du.

Aurkezteko formularioa

Deialdian interesatuta bazaude, bete, mesedez, ondorengo formularioa ekainaren 30eko 23:59ak baino lehen.

PROPOSATUTAKOEN HAUTAKETA/HAUTATUTAKOEN KOMUNIKAZIOA

Hautaketa-batzordea antolakuntzako kideek eta festibalera gonbidatutako adituek osatuko dute, eta 2018ko irailaren 15ean iragarriko da publikoki haien hautaketa.

Ez dago Iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.