Artea, memoria eta espazio publikoa

Artea, memoria eta espazio publikoa


Ekainak 2-3
Gernikako Bakearen Museoan Izen ematea

Ekainaren 2an “Artea, memoria eta espazio publikoa” mintegian parte hartuko dugu Gernikako Bakearen Museoan. Topaketa honetan europako hainbat adituk eta artistak beren esperientzien eta lanaren berri emango digute. Guk Kalea eginez! hiritar-laborategian egindako lana eta diseinu kolaboratiboari buruz hitz egingo dugu. 10 esku-hartze artistiko burutu ziren emakumeek Bilboko Goialdeko auzoetako garapenari egindako ekarpena nabarmentzeko.

“Nola irudikatu desagertu dena, falta dena, jada ez dagoena eta denborak ezabatu duena? Nola azaldu izugarrikeria bat, trauma bat, hitz soilez eginiko deskribapena beti motz geratzen bada? Nola bete aurreko belaunaldiek askatasunaren alde eginiko borrokaren balioa gogoratzen ez duen gizarte anomiko baten hutsune etikoa? Galdera horiei erantzuteko funtsezko elementu bilakatu da artea, eta beraiekin ekarri dituen ekintzak eboluzionatzen joan dira, garaiaren eta lekuaren arabera: Holokaustoa, Gerra Zibileko biktimak, frankismoaren aurkako oposizioa… gaur ez dira atzo bezala ez oroitzen ez irudikatzen. Arteak iragana baliatzearen esanahia jada ez dute gizarte-talde mugatu batzuek baino ulertzen, herritarren espektro zabalago batengana iritsi da, eta eginkizun sozial aktiboagoa eta memoria demokratikoarekiko konprometituagoa du orain. Espazio publikoa bihurtu da agertoki aproposena; herritarren agoran ibiltzen dira pertsonak, egiten dute elkarrekin topo, jarduten dira eztabaidan, egiten dituzte aldarrikapenak, ospatzen dituzte festak, maitatzen dute elkar eta bizi dira. Espazio publikoa leku ezin hobea da ekintza artistiko horiek mamitzeko, agoran ezusteko erasoak pizteko eta, kontramonumentuen bidez, harriak sozialki aktibatu edo desaktibatzeko. Esperientzia horiek eta beste batzuk aztertuko dira mintegi hauetan, eta zer bilakaera izan duten azalduko da, bai eta nola lortu duten (edo ez) herritarrei galdegitea, dudak piztea, eta konfortaren patxadatik aterarazi eta inguratzen dituen mundua zalantzan jartzen hastea.

Europako Memorien Behatokiko (EUROM)kide eta kolaboratzaileek aukeratutako formula berria “Diffusso mintegia” da, espazioan eta denboran atzera-aurrera dabilen proposamen ibiltari bat baita, eta herritarren memoriaren eta giza eskubideen arloan oso aktiboak diren zenbait kidek sustatu dute: Gernikako Bakearen Museoak, Granollerseko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta lehen aipatutako EUROM erakundeak.” Artea, memoria eta espazio publikoa programa.

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi