LABORATEGI BAT DEN JAIALDIA

LABORATEGI BAT DEN JAIALDIA

Hurrengo URBANBAT festibala antolatzen hasiak gara eta honekin ekitaldiaren 7. edizioa dugu, non hiria, hiritar, arte, kultura, gizarte eta lurraldearen arteko erlazioak esploratzen jarraitzen ditugun. Elkarretaratze honekin hiriaren inguruko beste begiradak elkarbanatu eta amankomunean jartzea nahi ditugu, hiriaren eraldaketa kolaboratiboa laguntzeko eztabaida eta erlaziozko espazio bat izanik.

Hiri-laborategi gisa planteatutako programaren bitartez egiten dugu. Hau da, ikerkuntza, esperimentazio eta elkar-sorkuntza prozesu gisa non aktibitate formatu desberdinen bitartez bertaratutakoak partaide aktibo bilakatzeko aukera duen, festibalean planteatzen diren hiri-erronka soluzioen diseinuan lan eginez.

Aurten beste ikerlari eta aktibatzaile urbanoekin hurrengo festibalaren marko kontzeptuala eta gidalerro programatikoak lantzeko aurretiko fase bat zabaldu dugu. Egonaldi txiki honen bidez beste eragile batzuekin elkarlanean aritzea ahalbidetuko digu, festibala zentratuko den erronka urbano garaikideen eztabaida elkarbanatu eta hedatuz.

Horretarako, honako hauek egun batzuetarako gure lantaldera batzera gonbidatu ditugu:

Ula Iruretagoiena 

Ula arkitekto, hirigile eta UPV-EHU-ko Arkitektura eskolako irakaslea da. Ibon Salaberriarekin komisariotza lana burutzen dabil Tabakalera-Donostiako “Hiria eta bestelako politikak”-an. Proiektu honek gobernuen akzio-estrategia eta publiko kontrolaren politiken zalantza jartze jarraikorra ahalbidetzen du, hiria eta lurraldearen dimentsio eta eskumen politikoa azpimarratuz.

Ethel Baraona Pohl

Ethel arkitekto, editore, kritikari eta komisarioa da. Cesar Reyes-ekin dpr-barcelona elkar-fundatu zuen, Bartzelonako ikerkuntza estudioa eta editorial independentea, 2011-2016 urteetan Quaderns d’arquitectura i urbanisme-en argitaratzailea eta Volume aldizkariko argitaratze-kontseiluko kidea da.

Juan López-Aranguren

Juan Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen eta irabazi-asmorik gabeko Basurama erakundearen sortzailetako bat da, 16 urte baino gehiago lanean aritu da mundu guztiko komunitateak aktibatuz Autobarrios, Imaginar Patio, Residuos Urbanos Sólidos edo In Love We Trash bezalako proiektuekin. Egun “Imagina Madrid” koordinatzen du. Intermediae-ren programa bat da eta espazioen esplorazioan zentratzen da non artea eta kultura komunitateen aktibazio erreminta diren.

Patricia Campelo

Patricia Campelo Soziologian doktorea da, Aldaketa Sozialen Prozesuetan Ikasketa Aurreratuen diploma (UPV-EHU) eta Hiri kudeaketan Masterra (Universidad Oberta de Catalunya) da.

 

Eta zu…zertan zabiltza?

Hiru gonbidatuen Bilboko egonaldia aprobetxatuz, beraien egungo jarduna azaltzeko publikoari irekitako saioa antolatu dugu. Espazio honekin prozesu kolektiboan oinarritutako esku-hartze urbano eta hirigintza parte-hartzaile praktiken inguruko eztabaida txiki bat sortzea gustatuko litzaiguke.

Saioa apirilak 18, asteazkena, 19.00tan Wikitokin

 

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi