KALEA EGINEZ! OSPATZERA GOAZ

KALEA EGINEZ! OSPATZERA GOAZ

Martxoak 15, osteguna. 19:00tan
Wikitoki. Harrobia plaza, 5-2. pisua. Bilbo

2016 eta 2017an Kalea eginez! hiritar laborategia gauzatu dugu; Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzotarrek proposatutako behar urbanoei erantzun bat bilatzeko, bertako artista eta eragile soziokulturalekin elkarlanean. Sorkuntza prozesu kolektibo honen bitartez ondorengo bi produktuak ekoiztu dira eta zuekin elkarbanatu eta ospatzea nahi ditugu:

  • Mapa bat. Ibilbide baten bitartez , pertsianetan eginiko 10 esku-hartze artisitiko bisitatuz, hiru auzoak konektatzea proposatzen da. Hauetan, auzoetan emakumeek historian zehar izan duten garrantzia ikustarazteko.
  • Gomendio gidaliburu bat. Auzoko espazio publikoetan etorkizunean egingo diren esku-hartzeendako.

Aipatutako dokumentuak paperean aurkeztuko ditugu. Horretaz gain, ospakizuna borobiltzeko otordu bat emango dugu.

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi