6º Festival URBANBAT

6º Festival URBANBAT

HIRIETAKO ERDIGUNEETAN BIZI DIREN HERRITARREN EGOZPENA GELDIARAZTEKO ESTRATEGIAK

Gertu dago hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko 6. URBANBAT kultura jaialdia eta dagoeneko programazio guztia kontsultatu dezakezu. Aurten hiriguneetako bizilagunen desplazamendu eta egozpenei buruz hitz egingo dugu. Desplazamendu hauek arrazoi ezberdinengatik gertatzen dira:  turistifikazioa, espekulazioa, etxebizitza-eskaintza berriaren elitizazioa, espazio publikoaren pribatizazioa, merkataritza tradizionala eta hurbiltasun-merkataritzaren desagerpena, gaueko aisiaren kontzentrazioa, kulturaren instrumentalizazioa, lekuko identitatearen galera….

Gai guzti hauei buruzko aktibitate piloa prestatu dugu formatu ezberdinetan: ekimenen aurkezpenak, hitzaldiak, eztabaida guneak, ibilaldiak, zinema-narrazioak, lantegiak, performanceak, gastronomia…

Beraz, gai hauetan interesa baduzu mugi zaitez programatik eta apuntatu zaitez gogoko duzunera:

 

www.6festival.urbanbat.org/eu

 

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi