Irakurketa Talde Ibiltaria BAT 2015ean

Irakurketa Talde Ibiltaria BAT 2015ean

TWRG

2015eko Urriak 16, ostirala
17:00 La Concordia tren geltokia. Bailen, 2. Bilbao

Irakurketa Talde Ibiltaria Bilboko kaleetan egongo da berriro datorren ostiralean, urriak 16. Parte hartzeaz irakurri eta mintzatuko gara, honako testuekin: Thomas More-en “Utopia”, Michael Ende-ren “Momo” eta Jo Freeman-en “La tiranía de la falta de estructuras”. Irakurketa horien hautaketa AAA kolektiboaren testuan azaltzen den alterotopian oinarrituz egin da. Alterotopia Irakurketa Talde Ibiltariaren pasaden martxoko edizioan landu genuen eta, gainera, BAT 2015eko ikerketaren muina da.
Irakurketa Talde Ibiltaria proiektuak ezagutzaren trukaketa eskaintzen du modu intimo eta dinamikoan, elkarrekin oinez goazen bitartean testuak eztabaidatuz. Irakurketa-talde honetan, irakurketa da ardatza, eta ahots menderatzailea elkarrizketa-lagunen soinuarekin ordezkatzen da aldi berean. Edonork parte har dezake eta paseoak doakoak dira.
Diziplina eta formatu desberdinetako testuak aurrez ezarri dira eta trukaketaren bizkarrezurra dira. Leku bat hartuko dugu abiapuntu eta bikoteka ibiliko gara oinez bi orduz. Behin baino gehiagotan aldatuko ditugu elkarrizketa-lagunak eta eztabaidarako gaiak. Testuez gain, esperientzia pertsonalak, arloarekin zerikusia duten proiektuek eta ibilbideak berak emango dizkigute elkarrizketa-gaiak.

Elkarrekin joango gara oinez?

Parte hartu nahi baduzu…
1/ Bete ezazu ondorengo inprimakia.
2/ Testuak posta elektroniko bidez bidaliko dizkizugu, paseoen eguna heldu aurretik gogoa duzunean irakurtzen joan zaitezen. Zuk emandako helbide horretan gaiarekin lotuta sor daitezkeen argibide praktikoak ere jasoko dituzu.
3/ Elkarrekin ibiliko gara urriaren 16an arratsaldeko 5etan. FEVEko tren geltokiko sarrera nagusian elkartuko gara, Bailen kaleko 2. zenbakian. Elkarrekin ibiliko gara ordu eta erdiz gutxi gorabehera. Atsedenak egingo ditugu, eta, bukatzeko, zerbait hartuko dugu elkarrekin. Egon zaitez lasai, azken puntua garraio publikoren batetik hurbil finkatuko da-eta, etxera bueltatu ahal izateko.

Hiru ibilbide paralelo

2015eko urria bitartean, testu berdinak erabiliko dira hiru hiri hauetan egingo diren paseoetan: Londres, Bilbo eta Bolzano. Zer alterotopia sortuko dira ibilbide paralelo hauetan? Bilboko paseora Isabel Verdet gonbidatu dugu, taldera martxoan hurbildutako ibiltaria dena, eta, Ania Bas, Lydia Ashman eta Simone Mair-ekin batera irakurketa alterotopikoen hautaketa egin duena. Edizio honetan, atsegin handiz gozatuko dugu berriz ere Zaramarik, hiriko eta bere arrakaletako ohiko ibiltariek, marraztutako ibilbidea. Ania eta Lydia Londresko paseoan egongo dira, eta hala egingo du Simonek ere Bolzanon (Italia).

Jarraitu #TWRGBilbao #Alterotopiak traola eta gure webgunea egunean egoteko.

Irakurketa Talde Ibiltaria Lydia Ashman, Ania Bas eta Simone Mair-en proiektua da. Histeria Kolektiboak ekoizten du Isabel Verdet Peris komisaria gonbidatuarekin, ZaramariThe Feminist Libraryar/ge kunst-en laguntzarekin eta Eremuak-en finantzaketari esker.
Jarduera hau BAT 2015 proiektuaren parte da.
Hemen ikus ditzakezue proiektuari buruzko xehetasun gehiago.

 

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi