[HIBRILALDIAK] HASIERA + ZARAMARI. Konexio gertagaitza

[HIBRILALDIAK] HASIERA + ZARAMARI. Konexio gertagaitza

Refugios 3X2c2+i/Conexiones improbables

Espazio hibridoak mugimenduan

Erronka kolektiboen hibridazio prozesuak dira Hibrilaldiak. Lanerako sistema honen bitartez, elkarte, enpresa edo herritar taldeek identifikatutako erronkei aurre egiten zaie, beti ere, talde honekiko profil ezberdina duen profesional baten laguntzarekin.

Edozein arloko premia bati erantzun nahi dion pertsona-talde oro izan daiteke hibriltari. Beren jarduera birpentsatzeko eta aurrez identifikatu diren premiei erantzuna emateko ikuspuntuak eta indarrak batzeko grinak elkartzen ditu.

Lan egingo den taldearekiko profilezberdina duen profesionalen laguntzarekin, elkarte, enpresa eta herritarren aldaketa nahiei erantzutea helburutzat duen lan-sistema hau 2014an jarri zuen martxan DSS2016EUk lehen aldiz, c2+i/Conexiones improbables.-en euskarri metodologikoarekin eta jarraipenarekin.

Ez da ohiko hiritarren parte hartze prozesu bat, izan ere, modu naturalean gertatzen ez diren konexioak sortzen dira, profil gertagaitzeko profesionalaren eta erronka bati erantzun nahi dion pertsona-taldearen artean. Pofesional horiei “desberdinak” esaten zaie eta “hibriltari” taldeari aniztasuna eta beste pentsamendu mota bat eskaintzen diote.

Hasiera + Zaramari. Konexio Gertagaitza

Hibriladiak proiktuaren edizio hoentan Hasierak elkartearekin lan egingo dugu. Hasiera Bizkaiko Hiesaren aurkako herritarren batzordeak kudeatutako gizarteratze-zentroa da. Osasun mentalak eta ahultasun sozialak eragindako hainbat arazo dituzten 15 pertsona artatzen dira bertan. Hori dela eta, talde oso heterogeneoa da, eta aldatu egiten da pertsona bakoitzaren prozesuen arabera, bai eta lanean duten egoeraren arabera ere. Lehengo urtean erakusketa bat egin zuten, eta aurten bigarren erakusketa egin nahi dute, artista/sortzaile baten laguntzarekin. Halaber, hausnarketa bat egin nahi dute zentroaren inguruan, birziklatzearen ideia oinarri hartuta.

Hasieraren hausnarketa-prozesura eraman nahi dugu aterpearen ideia eta bere zenbait ezaugarri, kolaborazio-diseinuaren dinamikak praktikan jarriz, espazio bereko erabilera ugaritasuna aztertuz eta Hasieraren lokalak etorkizunean izan ditzakeen erabilerei eta banaketari buruzko ikuspegi partekatu bat eraikiz.

+info hemen

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi