CivicWise eta Volumes-en aurkezpena

CivicWise eta Volumes-en aurkezpena

CEZDoQ1WMAA0lkU.jpg-large
Aurkazpena/Hitzaldia/Eztabaida:
Ekainak 24, asteazkena 19:00
Presentzialki:
Wikitoki Co-Lab
Plaza de la Cantera, 5-2º Bilbao
Online ikusgai:
https://goo.gl/FZ4d06

Online elkarrizketa Doménico Di Sienarekin; arkitekturaren eta hirigintzaren mundua komunikazioaren eta teknologia berrien munduarekin konektatzen duten sistema hibridoak esperimentatzen eta garatzen dituen arkitekto, urbanista eta ikertzailea da Di Siena.

Une honetan Parisen laguntzaile gisa lantzen ari den Co-Working proiektu berriari buruz hitz egingo dugu Doménicorekin. VOLUMES du izena, berezko nortasuna duen leku bat, coworking-espazio bat, sukalde bat eta maker-spaces eta fablab ereduetan oinarritutako fabrikazio digitaleko gune bat biltzen dituena. VOLUMESek lan-giro produktiboa, adeitsua eta erakargarria eskaintzea du helburu, eta gune horretan sormenak eta espiritu irekiak diziplina desberdinen artean dauden hesiak ezabatzeko aukera ematen dute.
http://volumesparis.org
Doménicok, era berean, CivicWise, ahalduntze zibikoa eta hirigintza parte-hartzailea sustatzen duen komunitate/plataforma aurkeztuko digu. CIvicWisek antolaketa-eredu irekia, glokala eta banatua sustatzen du. Irekia da, edozeinek plataforman parte har dezakeelako eta hasieratik protagonista izan daitekeelako; glokala da, maila globalean jakintza- eta esperientzia-trukea sustatzen duelako, eta hori toki-izaerako ekintzetan zehazten delako; banatua da, proiektuaren gobernantza independenteak eta autonomiadunak diren zirkulu lokal eta tematikoen sistema bat oinarritzat hartuz egituratzen delako.
http://civicwise.org
Proiektu mota horrek nola laguntzen du elkarbizitzarako gune alternatiboak eraikitzen? Ba al dute loturarik ALTEROTOPIA ideiarekin?

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi