Ontologia bat tokiak beste batzuekin eraikitzeko

Ontologia bat tokiak beste batzuekin eraikitzeko

ontología

Zer iradokitzen dizu Alterotopiak kontzeptuak?Esanahia esploratzen lagunduko diguzu?Ideia, esaldi, aditz, testu, erreferentzia bat gehitu nahi duzu? Gida erkide gisa erabiltzeko eskema bat kolektiboki sortzeko balio duena?

> Egin ekarpena ekainaren 7a baino lehen

> Erabili #alterotopiak etiketa edo bidali materialak bat@zaramari.com posta elektronikoko helbidera

Aurten, urbanBAT gure hirietan dauden pitzaduren, ertzen eta zirrituen artean mugituko da. #alterotopiak ideia esploratuko dugu, hots, beste batzuekin eraikitako tokiak, bertan desberdintasunak baitu garrantzia. Aldi baterako eremuak, elkarren ondoan dauden erabilerak, gune anomaloak: aniztasunaren aterpe direnak, eguneroko bizimodua normalizatzea zalantzan jartzen dutenak, eta gorantz doan hiri-homogeneizazioaren aurrean alternatibak proposatzen dituztenak. Baina hori guztia askoz sakonago azaldu dugu sarrerako testu honetan:

#alterotopiak ideiara elkarrekin hurreratzeko proposatzen dugun metodologia aspaldi ezagun da urbanBATen, ColaBoraBora-ri esker: ontologia. Izan ere, gune publikoaren inguruko ontologia egin genuen 2012an, eta joko handia eman zigun. Hori dela eta, metodologia errepikatuko dugu aurten!

http://www.colaborabora.org/2012/12/20/como-continuar-hondartzan_14/

Gogoratu!

Ontologia (onto: izakia / logo: azterketa) eskema kontzeptual bat da, ideia bat modu garatuan komunikatzeko balio duena, eta eskema beraren barruan zenbait ibilbide edo zentzu-ildo jorratzeko aukera ematen duena. Kontzeptuak aztertzen eta ulertzen erraztea du xede, komunikazioan eta eragileen zein sistemen arteko informazio-trukaketan laguntzeko.Zentzu-ildo malguak eta nahasteko modukoak isla daitezkeen mapa da (partziala, beti ere), non irakurketa eta interpretazio- zein irudikatze-forma ugari zabalik baitira.

Baina oraingoan, ontologia baino, alterologia izango da, izakiaren esentzia beharrean, bestearen esentzia ezagutzeko balio izatea espero dugulako.

Hartu parte!

Egin nahi dugun lehen gauza informazioa biltzea da.Gaiari buruzko zenbait ikuspegi jaso. Besteen ikuspuntuak, iritziak gehitu. Perspektiba, pitzaduraren barrutik bertatik. Ez pentsatu gai honi buruzko ekarpenik egin ezin duzunik, guztiok bizi gara-eta zerbaiten erdian. Eta zenbat eta aniztasun handiagoa hobeto, benetan alter izan dadin!

Hori dela eta, ekainaren 7a baino lehen nahi ditugu zure hitzak, aditzak, erreferentziak, definizioak, testuak Ekarpen laburrak, bizkorrak, otu zaizun lehen gauza, nahitaez aipatu behar dena beste batzuekin guneak eraikitzeaz ari bagara.

Nola egin?

Egin iruzkina sarrera honetan bertan edo erabili #alterotopiak etiketa edo bidali materialak posta elektronikoz, bat@zaramari.com helbidera.

https://twitter.com/search?f=realtime&q=%23ALTEROTOPIAK

Ondoren, jasotzen dugun material guztia batu, aztertu eta nahasiko dugu, esaldiak eta zentzu-ildoak sortzeko.Lehen ontologia-zirriborroa prestatuko dugu modu irekian kontrastatu ahal izateko (aurrerago azalduko dizuegu nola eta noiz).

Beraz, badakizu…

Zure ustez, zer dira #alterotopiak?

Zure iritzia bidaliko diguzu?

Kolaborazio-dei hau zabaltzen lagunduko diguzu?

ESKERRIK ASKO!

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi