LANTEGIA_DEIALDIA GORPUTZEI (aitortu- sostengatu – artikulatu)

LANTEGIA_DEIALDIA GORPUTZEI (aitortu- sostengatu – artikulatu)

LLAMAMIENTO A LOS CUERPOS

DEIALDIA GORPUTZEI (aitortu- sostengatu artikulatu)

‘Plaza publiko oro plaza publiko horretara iritsi ezin diren herritar guztiek osatzen dute neurri batean

Judith Butler. Zaurgarritasuna eta erresistentzia berriz pentsatzea

Zure gorputzak iragarki-paneletik edo beste edozeinetatik guztiontzat eguzkia distiratsu den lekura saltatzera bultzatzen bazaitu; gehiegizko edo gutxiegizko zentimetroak plazerretan zurekin badituzu nahiz eta telebistak halakorik ez esan; beste hura izan behar duzula esan dizutenean beste hura izanez agertu bazara, edo bat eta beste bazara, edo haragokoa izan nahiago baduzu; sirena urdin bat ikustean arreta luzatzen bazaizu dokumentazio osoa ondo izan arren; edozein lekutara iristea kostatzen bazaizu [baita hilaren amaierara ere]; zure azala sintetikoa ez izaten saiatzen bada; zure gurpildun aulkia espaloian sartzen ez bada; zure azalaren koloreak, edo gopurtzaren formak, biktima hurbil gisa ezarritako izaeraren marka ezabaezinaren modura funtzionatzen badu; beti berandu iristen bazara; zure begiradak binarioa soilik den konpasaren fluxuetan ordenatutako zirkulazioaren beste instantzia batzuei begiratzen badie; zure hurbilekoen mende haiek zure mende bezainbeste baldin bazaude; zure ezagun guztiak arauaren salbuespena baldin badira…

Deialdi horretara deitutako gorputza zara orduan.

Baztertutako, ikusezin bihurtutako gorputzei dei egingo diegu. Aldearen marka iraindua izateko edo ezkutatua izateko ainguraketa egokia izango balitz bezala nabarmentzen duten gorputzak. Bat ez datozen gorputzak. per se izateagatik, merkatuan gainbalio handiagoa izateko ilegalizatutako gorabeherak dituzten gorputzak. Pronostiko guztien kontra eferbeszentzia kaotikoan mugitzen diren gorputzak heriotza-agindu ororen kontra.

Gorputz horietako bat baldin bazara, gerturatu erresistentzian batzen gaituen sentsibilitatea agerian utziko duzun plaza honetara. Orain makurtzen gaituzten urrakortasunak sortu nahi duguna artikulatzeko euskarri-puntua eta baterako abenturaren lotura izan daitezkeela ulerrarazteko eta aitortzeko espazioa. Hainbat hizkuntza sartuko ditugu jokoan, diskurtsuaren kontrol monopolistaren alde borroka egin ordez, egiteko prozesuan hitzek zentzua har dezaten. Eta hiru galderaren inguruan hitz egingo dugu. Erantzun egokia topatzeko obligazioa saihestuta, ekintzarako baliabide gisa balioko digute; izan ere:

Nola antolatzen dira gorputz anitzak? Nola eusten dira? Nola ezagutzen dira aniztasunean?

Laborategi honetan gorputzaren beraren eta beste batzuen hurbilketa lortu nahi dugu, tresna ugarien bidez beste gorputzen ulermen bereizgarria egin ahal izateko.

Zentzumenak aztertu aniztasun hori aitortzeko eta ulertzeko tresna baliagarri gisa. Ezkutatu izan denari zilegitasuna eman nahi diogu.

Antzerkiak eskaintzen duen rolen transferentziaren bidez, besteen urrakortasunekiko enpatia eta ulermena topatuko dugu. Norberaren urrakortasunaren iraunkortasunak eta aitorpenak duen garrantzia aipatuko dugu, ez gauza negatibo gisa, baizik eta gizarte komuna sortzeko beharrezko gisa, gorputz guztiak aurkez baitaitezke bertan.

Edozein kasutan guztiok elkarren arteko mendekoak garela aitortzea. Mendekotasunaren gutxiespenaren semantika baztertu eta euskarriarenari bidea ireki, gizartean guztion partaidetza biltzen duen azpiegitura baita, normalizazioaren edo homologazioaren ikuspegia gaindituta.

Azken helburua hiri komuna lortzea da, gorputz orok sarbidea izan dezakeen hiria. Paternalismoa eta biktimizazioa hankaz gora jartzea. Urrakortasun horren ikuspegi negatiboa atzean utzi eta erresistentzia politiko gisa hartzea. Kolektiboaren ikuspegitik komuneko ikuspegira pasatzea. Egin dezagun elkarrekin guztiok hel gaitezkeen plaza bat.

 DEIALDIA GORPUTZEI #BAT_invisibles –en jarduera bat da, Jose Romerok, Isa Fernándezek eta Txelu Blaboak koordinatu dute, Elena Bezanilla eta Rubén Ramilaren lankidetzarekin. Deialdi horrek dei egiten dizula sentitu baduzu, eman izena hemen (esteka).

Eventbrite - BAT_Invisibles I Encuentro Topaketa

*Dohaineko ekintza. Beharrezkoa da izen ematea.

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi