Jolasplaza

Jolasplaza

JolasPlaza Portugaleteko haurrekin Repelegako Maestro Mateo Hernández Plazan jolaserako eremua diseinatzeko sustatutako haurrentzako programa da. Haurrek parte hartzeko proiektua da, jolaserako eremua modu partekatuan diseinatzeko.Haurrei jolaserako eremu publikoen eraikuntzaren logika gerturatzeko hiriko pedagogia-programa bat.

Hiriko eremu partekatua elkarrekin diseinatzeko eta eraikuntzan parte hartzen duten eraikuntzako eta diseinuko eragile eta profesionalen lana ezagutzeko aukera. JolasPlazak haurrek jolas-eremuetan eta hirikoetan dituzten behar funtzionalen berri izan eta horiek baloratzeko aukera ere eskaintzen du.Arkitektura publikoaren azken erabiltzailea hiri-diseinuaren proiektu-garapenean txertatzeko, jatorrian bere beharrak asetzeko eta diseinuan parte-hartzea ahalbidetzen duten formulak bilatzeko esperientzia bat. Proiektu hau Portugaleteko udaletxearen ekimen bat izan zen eta 2014.eko maiatza eta azaroa bitartean burutu genuen. “Experiencias de participación en arquitectura y urbanismo”  liburuan argitaratzeko aukeratua izan da.  

info+ hemen

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi