Festa BAT

Festa BAT

22/11/2014 Sábado/Larunbata 20:30-24:00_ FESTA BAT La Karpinteria de histeria Kolektiboa. Cortes 29-31, Bilbao la vieja. *Actividad abierta y gratuita. Dohaineko ekintza irekia.

20:30 _Kutxa Beltza. Bideo emanaldía

1997an Luís André-k eguneroko igarotzea erregistratu zuen Bilboko trafikoko kameren bidez. 30 gailuk aldi berean dokumentatzen zituzten hiriko hainbat puntu. Dokumental batean islatutako ordu kopuru amaigabea izan zen grabatzen igarotako 1 urteren fruitua. Kutxa Beltza hiritarren gorabehera pertzeptiboei emandako erantzuna da, testuinguru eta sistema baten zatia nork, non eta nola osatzen dugun aztertzen duen dokumentua; sistema horrek, gainera gure etorkizuneko datuak eta ehuneko kuantitatiboak sortzen ditu. Espazio publikoak irudi publikoari uzten dio lekua eta errealitate pertzeptiboa argi eta itzal izatetik abiadura izatera pasatzen da.

Adán Müller

21:00_Dj Adán Müller

Adán Müllerren pertsonaiak, DJ gisa, ikuslea inguratzen duen espazioa eraldatzeko lana du, musikaren laguntzarekin eta soinuaren manipulazioarekin. Barne-espazio subjektibora eramateko gonbita egiten du; beste arkitektura mota sotil eta aldakor bat da, ikusezina gurekin denarentzat.

 Adán Müller sailkatu ezin den artista da, musikari dagokionez, eklektikoa. Ez du autorik, orgatxo batean eramaten du maleta, guztia oso leku txikian eramaten du. Bidaiatu, esperimentatu eta dibertitu egiten da, soinu-paisaiak sortzen ditu eta elkarreragin egiten du. Eraiki eta deseraiki egiten du.

 Parental Advisory:Arerio publikoa, askotariko artilleriaz armatuta: psikodeliko, garajeko, punky, beldurgarri, azido, funk eta jazz arlokoa, elektronikoa, elektronikoa baino areago, industriala, klink! krask! plaf! klonk! shhh! Isiltasuna

 

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi