CHARLAS_Miradas Poliedricas sobre la ciudad (in)visible I HITZALDIAK_ BEGIRADA POLIEDRIKOAK EZINEZKO HIRIAREN GAINEAN

CHARLAS_Miradas Poliedricas sobre la ciudad (in)visible I HITZALDIAK_ BEGIRADA POLIEDRIKOAK EZINEZKO HIRIAREN GAINEAN

>Azaroak 21 Ostirala 

Eventbrite - BAT_Invisibles I Encuentro Topaketa

*La inscripción incluye café bollería y comida: 30 €. Es necesario inscribirse para reservar plaza!

9:45  Harrera

10:00  Irrati ikuezinarekin hasiera

Mar de Fueguitos gizarte-mugimenduei, ametsei eta borrokei eskainitako irrati-saioa da. Eduardo Galeano idazle uruguaiarren kontakizunean eta komunitate indigena zapatisten irakaskuntzetan oinarrituta dago. 2000. urtean sortu zuten saioa eta, ordutik, bi katetan izan dugu entzungai: lehenengo, Radio Euskadin, euskal irrati publikoan, eta ondoren Tas Tas irrati librean. Gorka Andraka @fueguitosalamar kazetaria da irrati-saio pirata horren zeharkaldien eta bihurrikerien koordinatzailea. Azarotik, Mar de Fueguitos zuzenean eskaintzen dute asteartero, 19:00etatik 20:00ak arte 97 Irratitik, Bilboko irrati libre eta komunitario berritik, baina Estatuko beste 11 irrati-etxe komunitariotan ere entzungai izaten da. 97 Irratia Bizkaiko eremu gehienetan entzun daiteke FMko 97.0 zenbakian eta Interneten, helbide honetan: www.97irratia.info.

CIUDAD COMPARTIDA

 10:30 Sortzen hari diren geografia berriak. Partekatutako hiria.

Gaur egungo gizarteak hiperestimulatuta daude informazioa jasotzeko orduan. Teknologia irisgarriaren eta mugigarriaren eklosioarekin, sareko konexioa gure egunerokotasuna da. Eskuragarri daude datuak, milaka iturri, zer gertatzen den, nola eta noiz jakiteko. Dena den, askotan, datu horien erabilera oraindik ere ez dago protagonisten esku eta hasierako eraginetik harago erabilgarria izango den testuinguruaren analisia ordezkatzen du. Teknologia irisgarria baldin bada, erabil dezatela herritarrek. Eta mugigarria baldin bada, izan dadila ingurune hurbilean gertatzen denaren berri emateko: auzoan, hirian, elkarrekintza-eremuan. Partekatutako Hiria hori lortzeko saiakera da.

Merche Negro @pintiparada ama, hiritarra eta kazetaria. Ordena garrantzitsua da. Ikus-entzunezko ekoizlea, Interneteko partaidetza- eta informazio-formatuen sortzailea. Inguruotan Partaidetutako Kazetaritza aipatzen lehenengoetakoa. Zutabegilea, erredaktorea eta gidoigilea. Erakunde politiko eta gizarte-erakundeetako aholkulari. Kazetaritza dagoeneko ez da elkargokideentzako lanbidea: gertatzen denaren kontakizuna sortzearen lanbidea da, sinesgarria eta zintzoa izan dadin protagonista (jatorria) eta amaierako hartzailea (erabiltzaileak, eragileak, ikusleak) oso kontuan hartu behar ditu norberaren altuera berean. Kazetaritza egiten duena gizarte-zeregin gisa, beste bat gehiago hainbesteren artean.

LATOURETTE

11:30 Tokian sortutako Fanzine Express-a

Fanzine La Tourette izena ez da kasualitatea. La Tourettek 2 gauzari egiten die erreferentzia. Alde batetik, Le Corbusierrek eta Iannis Xenakisek diseinatutako izen bereko monastegia. Le Corbusier arkitektoa zen, eta Xenakis, berriz, artista, eta alderantziz. Beste alde batetik, Georges Gilles de La Tourette neurologoak lehen aldiz diagnostikatu zuen sindromea, kontrolatu ezin diren tikak dituena.

@FnznLaTourette Fanzine hau bi alderdien konbinazio gisa sortu zen; arkitekto batek eta artista batek, eta alderantziz, sormen-tik horiek guztiak itxuraz arrazoirik gabe eta taldeko plazebo gisa partekatzeko euskarri sortzea. Pertsona askoren sormena (ezkutuan egoten dena) islatzeko modua. Normalean galerietan eta arte-erakusketetan jartzen ez diren herritarren adierazpen plastiko eta artistiko guztiak ikusarazteko erakusleihoa.

 11:45 Pausa Café I Atsedena eta kafea

Igor Calvo Alonso

12:15 Hirigintzako prozesu iraunkorrak inboluzio-estrategien arabera

“Hirigintzako prozesu iraunkorrak inboluzio-estrategien arabera” izenekoak Bilbo hirian ibilbide alternatiboa eskaintzen du. Bertan, egungo hirigintza-prozesuen benetako emaitza ezbaian jarri eta etxea galtzea azpimarratuko da: herritarren inboluzio-prozesua da eta horrek deserrotze-egoerak, zaurgarritasuna eta desberdintasuna muga jasanezinetaraino eraman du. Ibilbideak ingurune klaustrofobikoak, xehetasun txiki baten bidez indibidualizatutakoak, biltzen ditu: fatxadan edo itxitako leihoetan azaltzen den zenbakia (espazio publikoan) eta bloke mugagabe horien neurrigabetasunean oharkabean geratzen direnak. Ausazko zenbaki horiek sinbolizatzen dute etxeetatik bota dituzten familia guztien bizitzako drama, eta kaleratzeak egin dituzten espazioak markatzen dituzte aldi berean.

Hiria eta hango kaleak, hiri-ingurune modernoa da eta izan da Igor Calvoren argazkigintzako lanaren gakoa eta oinarria. Oso gaztetatik argazkigintzarekin liluratuta, Igorrek prestakuntza autodidakta du. 2009an hasi zen erakusketak egiten eta, handik urtebetera, PhotoArte Komite (@PhotoArteKomitearte-galeriako argazkilari egoiliar eta “Colectivo Komite” taldeko kide bihurtu zen. Colectivo Komite batez ere gune publikoan sortzen eta esku hartzen duten argazkilari eta artisten taldea da. 2012an ikerketa-ildo berriei ekin zien eta argazkigintza beste baliabide batzuekin uztartu zuen (batez ere idatzizko testuekin). Banakoa produkzioko/kontsumoko helburu soil gisa eraldatzeko prozesuaren aurrean oso ikuspegi kritikoa izanda, banakoak bizi duen errealitateaz eta esku hartzeko eta aldatzeko herritar gisa duen botereaz jabetzen saiatu da.

CONTESTED CITIES

12:30 (Ezinezko) Hiriaren gaineko begirada kritikoak. Contested Cities.

CONTESTED_CITIES (@ContestedCities) ekintza, ikerketa eta ikerlarien trukaketa oinarri dituen nazioarteko sarea da, hiriko neoliberazioazioaren eta geografia-testuinguru desberdinetan sortutako erresistentziako mugimendu sozialen ondorioak eztabaidatzeko sarea. Proiektuaren helburua herritarren eta hiriko geografiaren gaineko azterketetan aurrerapen teorikoak sortzea da, baita orain gutxiko politiken ondorioei buruzko ikerketa enpiriko berriak sortzea ere. Proiektu hau testuinguru metodologiko, berritzaile baten garapenetik sortu da, proposamen parte-hartzaileetan eta ikusizko ikerketa-metodoen garapenean oinarrituta, betiere, gertakizun sozial horiek aztertzeko, eta ikuspegi zientifiko berritzaileetatik ezagutza zientifikoa sortzeko beharra planteatuta, akademiaren eta mugimendu sozialen artean lotura garrantzitsuak osatzeko.

 13:15 Diego Peris-i audio-elkarrizketa (TXP). Ikusezinaren mugak.

TPX

TXP kolektibotik (@todoporlapraxis), hainbat proiektutan estrategia ugari garatu ditugu lurraldearen aurrean analisi kritikoa tresna gisa erabilita gatazkak bistaratzeko helburuarekin. Ekintza mota horri esker, herritarren jabetze eta ahalduntzea errazteko mekanismoak ezarri ahal izaten ditugu askotan. Ekintza horien bidez komunitateen aitorpena, haien identitatea, historia eta abar aldarrikatu nahi ditugu.  Lan egiten dugun eta bizikide ditugun komunitateetako askok nolabaiteko klandestinitatea behar dute, legez kanpoko jarduera garatzen dute edo batere logikarik gabe alegaltasunean kokatzen dira. Kasu horietan, bistaratzeak ez luke ekarriko ikusgai egitea, baizik eta ezkutatu edo kamuflatu egingo luke. Eta puntu horretan, nolabaiteko gogoeta planteatu nahi dugu: zein dira ikusgai denaren mugak?

SANTI

 13:30 Arkitekto matxinatua. Ikuspegi berriak. Arkitektura lurraldearen eraikuntza politikoa den heinean. “Bakean utzi arte”

Ikusezintasuna hirian. Hori da gertatzen dena politikarien bulegoetan eta erabaki teknikoetan. Kasu askotan, gure asmoa begira gaitzaten, entzun gaitzaten, lagun gaitzaten eta egiten utz diezaguten saiatzea da. Batzuetan, guk aukeratzen eta ordaintzen dugun administrazioek egin beharko luketen lana egiten dugu. Kaka zaharra. Ezagutzeko eta ulertzeko zer modu dauden jakitea da gure betekizuna, guk egiten duguna behar bezain koherentea eta aztertua den, gure administratzaileak derrigortzeko eta seduzitzeko, eta hori euskarri legalekin, ekonomikoekin eta giza euskarriekin egitea. Aldaketara derrigortzea.

Santiago Cirugeda-k (@santicirugeda) arkitekto sozial gisa definitu zuen bere burua. Proiektu arkitektonikoak egin ditu, artikuluak idatzi ditu eta elkarrizketetan, mahai-inguruetan, kongresuetan eta arkitekturaren biurtekoan parte hartu du. Bakarka 7 urte lanean aritu ostean, Hiriko Errezeten azterketa egin du. Hiriko errealitatearen alorretan iraultza-proiektuak egiten jarraitzen du, betiere, bizitza sozial konplexu honetan aurrera egiten lagunduko dutenak.

VICENTE PAREDES

 14:20 Furtivos obraren argazki aurkezpena 

Furtivos lanean, Vicente Paredesek gure programa genetikoan dauden jokabide horiez hitz egiten digu. Lurrik egon ez arren, txakurra hezurra lurperatzen saiatuko da beti; oinen azpian metro-tunelak, kristala eta zementua egon arren, gizakiak zulatu egingo ditu hazia landatzeko. Bilbo industria-hiri bihurtu zenean, milaka pertsona etorri zen landatik fabriketara lan bila. Landako jendea zen, hemengoak bezalaxe: hala ere, badago alderik; izan ere, haiek ezin izan zituzten lurrak ekarri, eta goizetik gauera hiriko langile bihurtu behar izan zuten, baina hainbat belaunalditatik identitatea ezarrita zuten aspalditik. Hau zen mandatua: lurra zulatuko duzu, ureztatuko duzu eta belar txarrik gabe mantenduko duzu. Okupa prekarioek, eremu griseko biztanleek, indigenen moduan erreserbetan gordetakoek berehala ikasi zuten zein zen bizirauteko gauzarik garrantzitsuena: besteek inoiz ez detektatzea.

Vicente Paredes Gil Orihuelan jaio zen 1972an. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen 1995. urtean, eta hurrengo urtean argazkilaritza-ikasketak egin zituen Londresen, Westminster College-n. Orain Bilbon bizi da eta argazkilari freelance gisa ari da. “Nire argazkilaritza-proiektuak protagonistak arau sozialetatik kanpo dauden errealitateetan oinarritzen dira, ez moda delako, aldizkariren batean irakurri dutelako edo musika-talde gustukoena entzun dutelako, baizik eta haien senek, jabetze guztien gainetik, lur bat okupatzera bideratzen dituztelako, baratze bat egiteko edo 14 urterekin ezkontzeko helburuarekin”

erlantz

14:30 Arquitectura Comestible. Visto y no visto. Dando la Brasa

Natxo Apecetche Buenos Airestik etorri zen duela 13 urte sukalde baten bila.Sukaldari handiengandik ikasten ohituta zegoenez, haiek ezagutzera joatea erabaki zuen. Horregatik etorri zen Euskadira. Hainbat jatetxetatik igaro zen: Nobu (Londres, Nobu Matsuhisha), Noos (Mexiko DF, Monica Patiño), Astrid y Gaston (Lima, Gaston Acurio), Azul Profundo (Buenos Aires); eta hauetatik ere bai: Azurmendi (Eneko Atxa), Andra Mari, La Cuchara eta beste hainbatetik. Bere jatetxea zabaltzea erabaki zuen ondoren: Dando la Brasa (@DANDOLABRASA), Nikkei (latindarra-japoniarra) sukaldaritzako zaporeekin bidaia bat egiteko asmoz. Jolas-esperientzia bat izateko prestatzen gaitu egunero jatetxean.Jolas egiten du egiturekin, mahai-zapiarekin, zaporeekin eta haien banderekin eta beti buelta bat gehiago ematen die gauzei; maitasunez saiatzen da zentzumenak zabaltzen, ahoa hausten, eta bat-batean, ke-usaina…Gora sabelak eta mugitu biboteak!

SONY DSC

16:00 Charla debate: Bajo la verdad aparente (Solapados en la ciudad disfraz)

Hiriak eskatutako esklabutza berriaren supergarapenerako aurrez diseinatutako eremuak dira. Proiektatutako eremuak ez daude hiritarrari egokitzeko pentsatuta, hiritarraren eraginpean jartzeko baizik. Ondoren, modu anbibalentean egituratuko da kontsumo-agente eta kontsumitutako materia gisa.

Hirietan, giza merkataritzaren eraginpean egotera zuzendutako instituzio guztiak topa ditzakegu. Prestakuntza-enpresak, lan-enpresak, merkataritzakoak, politikoak, judizialak edo erlijiosoak, zaintzarekin, araudiarekin eta herritarrak zigortzearekin lotutakoak. Laburpen industrial estrategikoa da, mendekoek eta eskuduntza duten zibilek zuzenduta, merkataritzako sistema totalitarioan desoreka oro prebenitzeko helburua duena; hasiera-hasieratik, Sozializatutako Estamentuaren Merkataritza Legedi Integristaren (LIMdelES) kulturan dauden eta etor daitezkeen izakin guztiak sartuta daude, kosta ahala kosta engranajearen oparotasuna sustatu eta bermatzeko. Hura onartzeko dinamikan sartu behar duzu eta laguntza handia eskaini behar duzu. Bestela, errepresio genoziden gailuen eraginpean jarriko zara. Horiek gizarteratzeko edo errotik kentzeko indarkeria mota oro aplikatzeko prestatuta egongo dira.

 Hiriak etsaitasunezko aurrez fabrikatutako azpieremuek osatzen dituzte –hirigintza-konplexu pribatu eta publikoak, estaliak eta agerikoak-; horietan garatzen dira gizarte-problematika guztiak (lakra garaikideak prekarietate mota oro diren heinean, haurren inboluzioa, estresa, deskonfiantza, estratifikazioa eta deserrotze soziala, suizidio indibiduala edo kolektiboa, genero-indarkeria, beharrezkoa den horren mendekotasuna…). Horietatik, mota guztietako errentagarritasun ekonomikoak ateratzen dira estrategikoki.

Batere ekitatiboak ez diren hiri-kontinente horiek haztea da helburua (gertatzen ari den moduan), izaera eta askatasun ororen gainetik jarriz, benetakoa den hori suntsituz; betiere, proiektoreek –anonimatutik- hirien eta herritarren gaineko domeinu osoa lor dezaten, betiere, arima zekenaren uzkurtasunak eta doilorkeriak gainelikatuta eta ultrababestuta jarrai dezaten norbere aberastasunerako eta mantenurako.

BAT_invisibles lanean, Gregoriok aurrez aurre hitz egingo du horretaz, bizitzako esperientziak emanez, esate baterako, nola biziraun duen eta nola jarraitzen duen bizitzen; eraiki dituen haustura adimentsuetatik hasi, eta horrekin guztiarekin hausteko gakoetara arte; gizartean lapurtutako eta galdutakoa berreskuratuz, haren auto-desparasitaziotik edo beste sozializazio mota orotatik; sendatu nahi ez duen pozoitua sendatzeko helbururik gabe, eta pozoitzearen fabrikara joanez: LIMdelES kultura.

Gregorio S.P. bera da. Idealista, bohemioa, garaikidea. Bizitzarekiko guztizko zuzentasuna, borondate propioa, apaingarri estetikorik eta pretentsiorik gabe. Norbere hezkuntzaren egilea. Gizarte bidegabekeriek eragindako zaurien emaitza adimentsua. Ero bat… zuzentasunik ez duen gizarte honetarako. Ezinezko ororen aurkako borroka baketsuaren oinarria. Otzantasunaren aurkakotasunetik errukiaren etengabeko garapenean dagoen norbait. Bizirik iraun duen askatasuna. LIMdelES kultura errotik kentzeko aukera Ustekabez gauzek beste norabide bat hartzea.

Igor Calvo Alonso

18:00 Cierre: Diaporama: Código Postal de (Igor calvo)

Posta-kodeak aldi baterako etxeen argazkiak erakusten ditu; ia giza presentziarik gabeko tokiak dira, baina espazio horiek bete dituzten pertsonek egindako bidearen oso aztarna nabariak dituzte. Badakigu norbait bizi dela han, nahiz eta beti ezin dugun ikusi. Era berean, badakigu argazkia atera zuten unean toki hori existitzen zela, baina ez dugu han jarraitzen duela dioen inolako segurtasunik.

Aldizkarietatik, egunkarietatik eta magazinetatik ateratako testuekin batera aurkeztutako argazki dokumentalak. Oso adeitsua ez den, eta grisa eta garrantziz betetakoa den errealitatearen ikuspegi “atsegina”, koloretsua eta nolabait ganoragabea eskaini nahi digute horiek. Jolas zital horretan, argazkia-testuaren arteko disoziazioak gure gizarte modernoetan nagusi diren errealitatearen eta fikzioaren ideiak ezbaian jartzera behartuko gaitu.

Eventbrite - BAT_Invisibles I Encuentro Topaketa

*La inscripción incluye café bollería y comida: 30 €. Es necesario inscribirse para reservar plaza!

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi