Bajo la verdad aparente (Solapados en la ciudad disfraz)

Bajo la verdad aparente (Solapados en la ciudad disfraz)

SONY DSC
Itxurazko egiapean (Mozorrotutako hirian ezkutatuta)
Hiriak eskatutako esklabutza berriaren supergarapenerako aurrez diseinatutako eremuak dira. Proiektatutako eremuak ez daude hiritarrari egokitzeko pentsatuta, hiritarraren eraginpean jartzeko baizik. Ondoren, modu anbibalentean egituratuko da kontsumo-agente eta kontsumitutako materia gisa.

Hirietan, giza merkataritzaren eraginpean egotera zuzendutako instituzio guztiak topa ditzakegu. Prestakuntza-enpresak, lan-enpresak, merkataritzakoak, politikoak, judizialak edo erlijiosoak, zaintzarekin, araudiarekin eta herritarrak zigortzearekin lotutakoak. Laburpen industrial estrategikoa da, mendekoek eta eskuduntza duten zibilek zuzenduta, merkataritzako sistema totalitarioan desoreka oro prebenitzeko helburua duena; hasiera-hasieratik, Sozializatutako Estamentuaren Merkataritza Legedi Integristaren (LIMdelES) kulturan dauden eta etor daitezkeen izakin guztiak sartuta daude, kosta ahala kosta engranajearen oparotasuna sustatu eta bermatzeko. Hura onartzeko dinamikan sartu behar duzu eta laguntza handia eskaini behar duzu. Bestela, errepresio genoziden gailuen eraginpean jarriko zara. Horiek gizarteratzeko edo errotik kentzeko indarkeria mota oro aplikatzeko prestatuta egongo dira.

Hiriak etsaitasunezko aurrez fabrikatutako azpieremuek osatzen dituzte –hirigintza-konplexu pribatu eta publikoak, estaliak eta agerikoak-; horietan garatzen dira gizarte-problematika guztiak (lakra garaikideak prekarietate mota oro diren heinean, haurren inboluzioa, estresa, deskonfiantza, estratifikazioa eta deserrotze soziala, suizidio indibiduala edo kolektiboa, genero-indarkeria, beharrezkoa den horren mendekotasuna…). Horietatik, mota guztietako errentagarritasun ekonomikoak ateratzen dira estrategikoki.

Batere ekitatiboak ez diren hiri-kontinente horiek haztea da helburua (gertatzen ari den moduan), izaera eta askatasun ororen gainetik jarriz, benetakoa den hori suntsituz; betiere, proiektoreek –anonimatutik- hirien eta herritarren gaineko domeinu osoa lor dezaten, betiere, arima zekenaren uzkurtasunak eta doilorkeriak gainelikatuta eta ultrababestuta jarrai dezaten norbere aberastasunerako eta mantenurako.

BAT_invisibles lanean, Gregoriok aurrez aurre hitz egingo du horretaz, bizitzako esperientziak emanez, esate baterako, nola biziraun duen eta nola jarraitzen duen bizitzen; eraiki dituen haustura adimentsuetatik hasi, eta horrekin guztiarekin hausteko gakoetara arte; gizartean lapurtutako eta galdutakoa berreskuratuz, haren auto-desparasitaziotik edo beste sozializazio mota orotatik; sendatu nahi ez duen pozoitua sendatzeko helbururik gabe, eta pozoitzearen fabrikara joanez: LIMdelES kultura.

Gregorio S.P. bera da. Idealista, bohemioa, garaikidea. Bizitzarekiko guztizko zuzentasuna, borondate propioa, apaingarri estetikorik eta pretentsiorik gabe. Norbere hezkuntzaren egilea. Gizarte bidegabekeriek eragindako zaurien emaitza adimentsua. Ero bat… zuzentasunik ez duen gizarte honetarako. Ezinezko ororen aurkako borroka baketsuaren oinarria. Otzantasunaren aurkakotasunetik errukiaren etengabeko garapenean dagoen norbait. Bizirik iraun duen askatasuna. LIMdelES kultura errotik kentzeko aukera Ustekabez gauzek beste norabide bat hartzea.

Ez dago Iruzkinik

Iruzkin bat idatzi